12. Dantza Eguna

Dantzan, kalejira betean

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 27a, 17:17

Dantzarako eguna gaur Usurbilen, baita kalejiran ere, arratsaldean Orbeldik antolaturiko hitzorduan.

Noiznahi eta nahieran, gaur dantza egiteko eguna izango dugu goizaldera arte Usurbilen. Orbeldikoen eskutik, egunpasa ederra antolatu dute eguerdiaz geroztik. 

Arratsaldean, Agerialden ospatu duten kantu-bazkari ederraren ostean, kalejiran irten dira ikastola paretik herrian barrena. Trikitilari eta panderojoleak bidelagun zituztela herrian barrena osatu dute ibilaldia. Dantza giroa Artzabal nahiz Mikel Laboa plaza aldera hedatu dute; amaitzeko, baita frontoi ingurura ere.

Kalejira biziagotu duena dantza bera izan da. Dantza giro biziak.