12:00 Tranpaldo irekia Olanoeneako plazan.14:00 Kantu bazkaria Askatasuna plazan.17:00 Dantza kalejira.18:30 Bamboo Dance erakustaldia Olanoeneako plazan.22:00 BOROBIL ikuskizuna.Jarraian, Bide Batez erromeria. *Bazkaritarako tiketak Artzabalen eros daitezke.Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea.Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Eskubaloia Kiroldegian10:00 Alebin eta benjaminen errendimenduko entrenamendua. 12:00 Infantil neskak: Usurbil KE A-Bidasoa IrunFutbola Haranen10:00 Kadete neskak: Usurbil FT B-Hondarribia FKBola txapelketaApirilak 28, igandeaGoizean zehar, Askatasuna plazako bolatokian, Gipuzkoako Kopako hirugarren jardunaldia.
Eskubaloia Kiroldegian12:00-13:15 Benjaminen eta alebinen entrenamendua (11:50ean kiroldegi atarian biltzeko deia).
Ordua: 12:00-13:30.Tokia: Sutegitik abiatuta.Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Jose Luis Zumetaren murala ikusgarria eta txoriak, Remigio Mendibururen Udarregiri omenaldia eskultura, Irantzu Lekue, Judas Arrieta eta Axpiren muralak, ... gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan gutzi hauek. "Zumetaren Usurbil" erakusketarekin batera gertatuko denez bisita gidatua, herriko kaleetan ibili ondoren Sutegira bueltatuko gara, erakusketaren kokalekura. Bertan, Usoa Zumetak erakutsiko diren Jose Luis Zumetaren artelanak azalduko dizkigu".Izen-ematea: 650usurbilbizi.eusOharra: gehienez, 14 lagunentzako tokia.Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.
Ordua: 12:00-14:00.Tokia: Sutegi.Zehaztasunak: Sortalde bazkidetza-kanpaina betean da. "Dagoeneko, 43 bazkide gara Sortalden, zorionak!", berri eman dute. Bazkidetza berriak bideratu eta informazioa helarazteko informazio mahaia jarriko du Sortaldeko apirileko larunbat eta igandeetan.Informazio gehiago: sortalde.eus/bazkidetu/Deitzailea: Sortalde, Usurbilgo Energia Komunitatea.
Ordua: 18:00.Tokia: Sutegi udal liburutegia.Zehaztasunak: "Yolanda Arrieta bidelagun izango dugu. Mintzagai izango dugun liburua: Gutunak birramamari. Yolanda Arrieta berarena". Nori zuzendua: 8-10 urteko haurrak eta euren gurasoak.Izen-ematea: Sutegi udal liburutegian.Oharrak:-Liburuak jada eskuragarri ditugu Liburutegian.-Plaza kopuru mugatua.Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.
Ordua: 18:00-20:00.Tokia: Santueneko ludoteka.Izen-ematea: aurrez, santueneaguretxikiak@gmail.com helbidean.Prezioa: 3 eurokoa izango da, doakoa bazkideentzat.Oharra: "Ez ahaztu mantal bat ekartzea eta zure artelana etxera eramateko kaxa bat! (tupper handi bat edo kartoizko kaxa txiki bat)".Antolatzailea: Santuenea elkartea.
Ordua: 19:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: "Olatz Salvadorrek urte batzuk daramatza Euskal Herriko eta munduko beste leku batzuetako agertokietan barrena, bere abestien egile eta interprete gisa. 2014an bakarkako ibilbideari ekin zion, duela bost urte bere lehen diskoa argitaratuz eta laster entzuleen babes beroa eta kritikaren oniritzia jasoz. Bere osaba Iñakik 42 urteko ibilbide profesionala eta artistikoa osatu du, piano-interprete, konpositore, moldatzaile eta irakasle gisa. Bere izenean argitaratutako 15 disko baino gehiagorekin, oso luzea da agertoki eta testuinguru musikal ezberdinetan gozatu ahal izan dituen kolaborazioen zerrenda, jazza izanik bereziki identifikatzen den soinu-unibertsoa. Duoko proposamen berrian, Olatzen errepertorioa bizkarrezurra duen kontzertua taularatzen dute. Argi eta garbi intimista den formatu batean, indarra eta sendotasuna behar denean, elkarrekin aztertzen dute beren musika-unibertsoen arteko fusioa. Familia-topaketa berezia da, elkartzen dituen lotura dela eta, baina, gainera, eta hortik harago, belaunaldien arteko benetako hurbilketa interesgarria da arlo artistikoan eta musikalean. Funtsean austeritatetik eta hunkigarrian sinpletasunetik eta benetakotasunetik murgiltzea bilatzen duen lan baten aurrean gaude".Sarrerak: 8 eurotan aurrez usurbilkultura.eus plataforman edo Lizardin.Antolatzaileak: Jexux Artze K.E. eta Usurbilgo Udala.
Ordua: 11:00-13:30.Tokia: Usurbilgo frontoia.Zehaztasunak: "Elhuyar Zientzia Azoka gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta ikerketa eta garapena barrutik bizitzeko aukera ematen die. Elhuyar Zientzia Azokaren helburua da gazteei STEAM bizipenak eskaintzea, komunitate osoaren inplikazioarekin. 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako proiektu-azoken sarea da. Euskal Herriko gazteei zuzenduta dago; halere, atzerriko beste zientzia-azoka batzuetatik ere etortzen dira taldeak, gonbidatuta". Parte hartzaileen artean, Udarregi ikastolako ikasleak daude. Landutako proiektuak ikusgai jarriko dituzte.Informazio gehiago, hemen: zientzia-azoka.elhuyar.eus/Antolatzailea: Elhuyar.
Ordua: 17:00.Tokia: Txokoaldeko Txokoargi elkartea.Zehaztasunak: Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak Txokoaldeko ibilbideko "istorio misteriotsuak" kontatuko dizkie bertaratzen diei haurrei. Antolatzailea: Txokoargi elkartea.
Ordua: 22:30.Tokia: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.Talde parte hartzaileak: Loita Amada, Rukula eta Zaparra.Sarrerak: 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman edo Aginagako Arraten.Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea.
Zehaztasunak: "Usurbilgo herritar guztioi Andatzara igotzeko gonbita egin nahi dizuegu. Zirimarako familia planean edo, norbera, bere kaxa, nahi duen bide eta lagunekin. Behin Andatzara igotakoan, denok argazkia atera eta elkarrekin dantzatu edo salda eta pintxoa hartzeko aukera izango da.Giro ederra egongo da aurten Andatzan! ANIMATU!". Egitaraua9:30 San Estebango plazatik hasita Zirimararen familia plana. "Familia giroan, Andatzako igoerari emango diogu, ibilbidean zehar zenbait jolas eginez. Behin gora igota ere jolas batzuk egingo ditugu". Goizean zehar, pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da Andatzako bordan. 12:30 Argazkia aterako dugu denok Andatzako bordaren parean.Antolatzaileak: Ibai-ondo elkartea eta Zirimara.Babesleak: Saizar Sagardotegia eta Usurbilgo Udala.
Ordutegia: 16:30-20:10.Tokia: Udarregi Ikastola.Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.-18-65 urte artean izatea.-50 kilotik gora pisatzea.-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eusDeitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.
Ordua: eguerdia.Tokia: N-634 errepidea, Aginagatik Usurbila.Zehaztasunak: Itzulia Women 2024ko azken etapa, Donostian hasi eta amaituko dena, Usurbildik igaroko da. Guztira, 358,9 kilometroko ibilbidea osatuko dute emakumezko txirrindulariek. Usurbildik igaroko den azken jardunaldiari dagokionean, aurreikusi dutenez, "etapa erabakigarria izango da. Ibilbideak Donostiako Klasikoa simulatuko du; izan ere, Lezotik Jaizkibelera igoko da, eta, bukatzeko Murgileko hormatik gora egingo du Mendizorrotzeraino. Oriora eta ondorengo kilometroetan Donostiara jaistea metara iritsi eta sailkapen orokorrean garaipena eskuratzeko banakako erlojupekoa izango da". Informazio gehiago: itzulia-women.eus atarian jaso dezakezue.
Hasiera eguna: otsailak 3, larunbata.Saioen egutegia: otsailak 3 eta 24, martxoak 16, apirilak 20, maiatzak 18 eta ekainak 15.Saioen ordutegia: 10:00-13:30.Saioen lekua: Udarregi ikastolako jangela.Zehaztasunak: Udarregi ikastola pareko zelaian kokatuko den Usurbilgo Elkarguneari lotutako parte hartze prozesua.Jorratuko dituzten gaiak: -Elkargunea ezaugarrituko duten balioak.-Kudeaketa eredua.-Barne-antolaketa.-Nolako espazioa nahi den.-Zer beharrei erantzun.-Nola egituratu.-Partaidetza prozesua amaitu eta eraikina izan bitarteko denbora horretarako dinamika eta egitekoak zehaztea.-Elkargunearen izena.-Beste esperientzia batzuen ezagutza.Dinamizatzailea: Elhuyar.Sustatzaileak: Usurbilgo Elkarguneko sustatzaileak.
Ordua: 10:00-12:00.Tokia: Txokoaldeko Txokoargi elkartea.Izen-ematea: 619 591 849 (17:00-19:00 artean deitu).Oharra: 12 lagunentzako tokia egongo da ikastaroan.Antolatzailea: Txokoargi kultur elkartea.
Ordua: 17:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkatze faseko bigarren itzuliko saioetako bat Sutegin egingo da. Bertan, "B taldeko bertsolariak" lehiatuko dira puntuazioaren arabera. Ion Zaldua Brit ariko da gai-jartzaile lanetan. Sarrerak: bertsosarrerak.eus atarian eskuragarri. Hiru sarrera mota: arrunta (7 eurotan), 6-18 urte artekoei zuzendurikoa (5 eurotan) eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzako izango dena (5 eurotan).Oharrak: -Internet bidezko sarrerak erosteko aukera saioa hasten denean amaituko da. -Sarrerak ez dira zenbakituak izango. -Aretoko ateak orduerdi lehenago irekiko dira.Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea.
13:00 Ekitaldia.13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.14:00 Herri-bazkaria Askatasuna plazan.18:00 Fanfarrikant Brass Band.19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin.20:00-23:00 Bokatak afaltzeko aukera izango da.22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.06:00 Gunearen itxiera.Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman eta Aitzaga tabernan salgai. Prezioa: herri-bazkarikoak 15 eurotan (egunean bertan 18 eurotan) eta otordurako zein kontzertu gauerako txartelak 30 eurotan.Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.
Ordua: 9:00-20:00.Zehaztasunak: bost urtean behin egiten diren hauteskundeotan, Europako Parlamentu berria osatzeko bozketa eguna izango da.
Hasiera eguna: otsailak 3, larunbata.Saioen egutegia: otsailak 3 eta 24, martxoak 16, apirilak 20, maiatzak 18 eta ekainak 15.Saioen ordutegia: 10:00-13:30.Saioen lekua: Udarregi ikastolako jangela.Zehaztasunak: Udarregi ikastola pareko zelaian kokatuko den Usurbilgo Elkarguneari lotutako parte hartze prozesua.Jorratuko dituzten gaiak: -Elkargunea ezaugarrituko duten balioak.-Kudeaketa eredua.-Barne-antolaketa.-Nolako espazioa nahi den.-Zer beharrei erantzun.-Nola egituratu.-Partaidetza prozesua amaitu eta eraikina izan bitarteko denbora horretarako dinamika eta egitekoak zehaztea.-Elkargunearen izena.-Beste esperientzia batzuen ezagutza.Dinamizatzailea: Elhuyar.Sustatzaileak: Usurbilgo Elkarguneko sustatzaileak.
Ordua: 9:00.Tokia: Usurbilgo frontoia.Zehaztasunak: "Ekimen honen xedea, gogoan izan, "Phelan-McDermid Sindromea, edo 22q13 kromosomaren gabetzea, gure herriko Uxue txikiak duen gaixotasun arraroa" ezagutaraztea da eta haren ikerketarako laguntza biltzea. Horregatik, aurtengoan ere, "bai korrika bai dortsal solidarioaren bidez, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu" egin digute gonbita antolatzaileek". Lasterketa motak:-Uxue Trail Luzea (20 kilometro): 25 euro.-Uxue Trail Motza (11,5 kilometro): 15 euro.-Uxue Paseoa (5,5 kilometro): 12 euro.-Dortsal solidarioa (donazioa).Oharra: oparien zozketa lasterketa amaieran, parte hartzaileen artean.Izen-ematea eta informazio gehiago hemen: rockthesport.comPhelan-McDermid sindromeari buruzko informazio gehiago hemen: 22q13.org.esIzen-emateko epea: ekainaren 14ko gaueko 22:00ak arte (egunean bertan, izen-ematea 5 euro garestiago).
Ordua: 17:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Zehaztasunak: uztailaren 3tik 30era antolaturiko Udajolaseko parte hartzaileen gurasoei zuzenduriko argibideak jasotzeko bilera.Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.