api 01, 13:08 Usurbil
Dantzan hasi eta amaituko dugu Usurbilgo herri bizitzari dagokionean, estreinatu berri dugun urteko laugarren hilabete hau. Izango dira baita, halere, bestelako hitzordu gehiago hurrengo asteotan; hala nola "komunitatetik, heriotzaz" jarduteko solasaldia, Usurbil K.E.-ren Garagardo Azoka edota bertso-ibilaldia Aginagako sagastietan barrena, bidelagun ezagunekin.
api 01, 12:58 Usurbil
Heriotza ardatz izango duen hitzaldi zikloa antolatu du Usurbilgo Udalak eragile gehiagorekin lankidetzan apirilean hasi eta azarora arte, "saio bakoitzean alderdi desberdin batean arreta jarrita: eskubideak eta erabakitzeko ahalmena, heriotza eta gaztetasuna, heriotzaren aurrean izan direnen lekukotzak, literatura, kultur artekotasuna...".