Igande honetako bisita gidatua Zumeta Arte Estudiotik igaroko da

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 26a, 10:48
Argazkia: usoazumeta.com

"Usurbil Museo Irekia" ekimenari segida emango zaio udaberri honetan. Tarteka, gainera, osagai berriak txertatuko dizkiote hitzorduari, beste eragile batzuekin lankidetzan. Igande honetakoa esate baterako, Zumeta Arte Estudioan amaituko da.

Bisita gidatuaren osagarri diren euskarrietan ere berrikuntzak egin dituzte. "Alde batetik, QR kodedun euskarriak sortu ditugu, aplikazioari lotuta daudenak eta hauek Museo Irekia izeneko ibilbideko puntu esanguratsuetan daude kokatuak. Mugikorrekin QR horiek eskaneatuta, puntu horien informazioa jasoko dugu". Horrez gain, Mikel Laboa plazako totem edo zutabea ere "berrituko dugu eta aplikazioan jaisteko aukera emango da QR bidez".

 

Aplikazioa, eskuragarri

650 Usurbil Bizi egitasmoaren web orria martxan zen, sare sozialetan ere bere presentzia du eta orain telefono mugikorrerako aplikazioa baliatzeko moduan gara. Eskuragarri duzue Android eta IOS telefono mugikorretarako.

 

Bisita gidatuak

Martxoak 31, igandea

11:00 "Usurbil Museo Irekia" eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

 

Apirilean

Zumetaren muralaren 50. urtemugako erakusketa.

 

Apirilak 14, 20, 28 

12:00-13:00 "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatuak.

 

Izen-ematea: 

650usurbilbizi.eus