Geuretik Sortuak

"Olagarrua" antzezlana igandean

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 22a, 08:14

Udalbiltzaren “Geuretik Sortuak” egitasmoaren baitan ondutako antzezlana eskainiko dute martxoaren 24an 18:30etan Sutegiko auditorioan. Sarrerak aurrez eskura daitezke 5 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman. 

“Errudunak gara? Errugabeak? Zerk egiten gaitu errudun? edo nork? Gure errua, gure errua da? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erru kuttunak askatu nahi ditugu? Erru potoloak kiloka neurtu daitezke? Oholtza bat. Olagarru bat. Hiru emakume. Hiru bihotz erruarekin jolasean, olagarroaren eta gizakien munduak nahastuz, erroak eta erruak korapilatuz, itsas azpian eta lur gainean biziraun nahian. Hiru aktore erruak astindu nahian, olagarroak haren zortzi erroak astintzen dituen moduan. Obra posible asko obra bakar batean, poetika ezberdinetan mimetizatuko direnak, zuloetan sartuko direnak, barrearen bidez arnasa ekarriko dutenak eta behar izanez gero, tinta beltza jaurtiko dutenak, bizirauteko. Oholtza bat. Olagarro bat. Hiru emakume. Eta askoz gehiago”.

Hortxe, "Olagarrua" antzezlanaren abiapuntua. Maitane Perez, Nerea Arriola eta Olatz Beobide aktoreak parte hartuko duten kultur sorkuntza lan hau Zumaian garatu zuten, Urola Kostako udalerri horretan iaz eginiko egonaldian. Bertako herrikide eta eragileekin izandako hartuemanetan eta une horietan jasotako kontakizunetan dago oinarritua egitasmoa. Igandean, Sutegin izango duzue ikusgai.


"Olagarrua" antzezlana
Eguna: martxoak 24, igandea.
Ordua:
18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Aktoreak: Maitane Perez, Nerea Arriola, Olatz Beobide.
Zehaztasunak: "Errudunak gara? Errugabeak? Zerk egiten gaitu errudun? edo nork? Gure errua, gure errua da? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erru kuttunak askatu nahi ditugu? Erru potoloak kiloka neurtu daitezke? Oholtza bat. Olagarru bat. Hiru emakume. Hiru bihotz erruarekin jolasean, olagarroaren eta gizakien munduak nahastuz, erroak eta erruak korapilatuz, itsas azpian eta lur gainean biziraun nahian. Hiru aktore erruak astindu nahian, olagarroak haren zortzi erroak astintzen dituen moduan. Obra posible asko obra bakar batean, poetika ezberdinetan mimetizatuko direnak, zuloetan sartuko direnak, barrearen bidez arnasa ekarriko dutenak eta behar izanez gero, tinta beltza jaurtiko dutenak, bizirauteko. Oholtza bat. Olagarro bat. Hiru emakume. Eta askoz gehiago".
Sarrera: 5 euro, usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.
Antolatzaileak: Udabiltza eta Usurbilgo Udala.