2024/03/31 11:00

Deialdia

"Usurbil Museo Irekia" eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua

"Usurbil Museo Irekia" eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua
Sutegi, Usurbil

Ordua: 11:00.
Tokia: Sutegi.
Zehaztasunak: "Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz, bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan... Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak nonahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahal izango dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan".
Izen-ematea: 650usurbilbizi.eus
Prezioa: 5 euro (18 urtetik beherakoek doan). Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baino lehenago.
Gehienezko bisitari kopurua: 14.
Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.