Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Apirilaren 2an, Arantzazura mendi irteera

By on 2015-03-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Apirilaren 2an,  Arantzazura mendi irteera

Egun pasa egiteko “irteera oso polita” prestatu du herritar talde batek, apirilaren 2rako. Azken hiru hamarkadetako ohiturari eutsiz, badira “Ostegun Santu” egunez, urtero Usurbildik Arantzazurako bidea oinez osatzen duten mendizaleak. Usurbildarrak eta inguruetako herrietatik etorritako kideek osatzen dute taldea. Goizean goiz, frontoi atzetik abiatu eta tipi-tapa Gipuzkoako mendietatik barrena Arantzazuraino joaten dira oinez. Duela 30 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ziortzako udako kanpaldian izena emateko garaia da

By on 2015-03-30 in Aisia with 0 iruzkin
Ziortzako udako kanpaldian izena emateko garaia da

Errioxako Peñaloscintosek harrera egingo die beste urte batez, uda honetan Ziortzako kanpaldira joango diren begirale eta LH 5-6ko eta DBHko gazteei. Ohi bezala, uztailean izango da, Santixabelak amaitu ostean helduko dira lehen txandako gazteak. Kanpaldirako antolaketa lanak abiatu dituzte Ziortzakoek. Aurrematrikulatzeko epea zabaldu dute. Irekita egongo da, martxoaren 31ra arte. Plaza kopuru mugatua egongo da. […]

Jarraitu Irakurtzen »

[#Kilometroak15] Apirilean, bi antzezlan

By on 2015-03-30 in #Kilometroak15, Kultura with 0 iruzkin
[#Kilometroak15] Apirilean, bi antzezlan

NOAUA! astekarian aurreratu genuen bezala, bi antzezlan iragarri ditu #Kilometroak15 batzordeak. Alex Tellok zuzenduak dira bi antzezlanak. Apirilak 11, larunbata 19:30 Atea Teatro taldearen “Zu Gabe” antzezlana Sutegin. Sarrera: egunean bertan, 6 euro. Edukia: “Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta justu orain, gehien behar zintudanean azaldu zara”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Garaiko arraina, igandeko Tipi-Tapan

By on 2015-03-30 in Aisia with 0 iruzkin
Garaiko arraina, igandeko Tipi-Tapan

Igande honetan, Tipi-Tapako pintxo bereziak. Oraingoan garaiko arrainarekin. Edariarekin batera, 2 euroren truke dastatu ahalko ditugu, goiz partean hasi eta arratsaldeko 15:00ak aldera arte, Txiriboga, Aitzaga, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernetan. Ez ahaztu pintxoak dastatzen joan ahala, Tipi-Tapa txarteleko zigiluak biltzeaz. Zigilu guztiak lortzean, sartu txartela, tabernetan egongo diren kaxetan. Bi sariren zozketan parte hartzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Peru Aranburu eta Eneko Agirresarobe, Eskola Kirolako finalean garaile

By on 2015-03-30 in Kirola with 0 iruzkin
Peru Aranburu eta Eneko Agirresarobe, Eskola Kirolako finalean garaile

Donostiako Loiolako pilotalekuan Eskola Kirola egitasmoaren baitan, pilotako finalak jokatu ziren aurreko larunbatean. Iñaki Agirresarobek argazki bat eta kronikatxo hau bidali digu. “Hainbat mailatan jokatu ziren baita nesketakoan ere. Bertan, sailkaturiko herritarrak bagenituen: Peru Aranburu eta Eneko Agirresarobe. 16-15 irabazi zuten Antiguako bikotearen aurka. Partidu borrokatua eta emozioz beterikoa gertatu zen”.

Jarraitu Irakurtzen »

Legegintzaldiko balantzea egiteko, herri bilera Zubietan

By on 2015-03-27 in Jendartea with 0 iruzkin
Legegintzaldiko balantzea egiteko, herri bilera Zubietan

Goizeko 11:00etan hasita Kaxkapen. Herri batzarrak martxoaren 28rako antolatu duen hitzorduan bi gaiok hartuko dituzte ahotan: azken lau urteetako balantzea eta etorkizuneko erronkak. Bileran parte hartzeko gonbita luzatzen dute. Etorkizuneko erronken artean, uztailaren 1ean Zubietako eremu batean abiatuko den atez ateko bilketa dago. Martxoaren 16an aurkeztu zituzten bilketa sistema berriaren nondik norakoak, Kaxkapen. Uztailaren 1ean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, 20:00etan Mikel Laboa plazan

By on 2015-03-27 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea, 20:00etan Mikel Laboa plazan

Martxoko azken ostirala honakoa. Euskal presoen eta haien senideen eskubideak errespetatzea eskatzeko eta presoen sakabanaketaren aurkako mobilizazio eguna. Elkarreratatzea Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, ostiral iluntzeko 20:00etan hasita, Mikel Laboa plazan. Manifestazioa, azken polizia operazioa salatzeko Ostiral honetan eraman dituzte Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epailearen aurrera deklaratzera bestalde, Guardia Zibilak asteazkenean atxiloturiko Etxerat eta Jaiki Hadi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskadiko Txapelketako azken fasera onena ematera doa, jubenil nesken eskubaloi taldea

By on 2015-03-27 in Kirola with 0 iruzkin
Euskadiko Txapelketako azken fasera onena ematera doa, jubenil nesken eskubaloi taldea

Asteburu honetan jokatuko dute Usurbil K.E.-ko jubenil neskek, Euskadiko Txapelketako azken fasea. Final handia. Nerea Agudok, Ane Herrerok eta Lara Montesek zuzenduriko taldea Etxebarrira doa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako lehian, goiko postuetan sailkatu diren hiru talde onenak garaitzera;  Barakaldoko Zuazo, Etxebarriko Kukullaga eta Ermuako Errotabarrikoekin. Etxebarrin, azken faseko neurketak Martxoak 27, ostirala: 1. jardunaldia 18:00 Zuazo-Autobuses Juantxu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.