Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbilek ere “Euskaraldia” ekimenarekin bat egingo du

By on 2018-01-18 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Euskara hitz egiten edo ulertzen dutenekin 11 egun euskaraz aritzea, horixe egitea proposatzen digute Euskal Herri osoan eta aldi berean, 2018ko azaroaren 23tik Euskararen Egunera, abenduaren 3ra, “Euskaraldia” ekimena sustatzen ari diren elkarte, eragile eta erakundeek. Tartean, NOAUA! kide duen Euskaltzaleen Topaguneak eta Tokikom-ek, edota Usurbilgo Udala kide duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA). Baita AEK-k, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo jaien antolaketa lanak abiatzear, lehen bilera otsailaren 6an

By on 2018-01-18 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Urrun egon daitezkeela pentsatu arren, guztia prest izateko antolaketa lanak garaiz bideratzea ezinbestekoa izaten da. Jai Batzordea uda hasieran Usurbilen ospatuko diren festak antolatzen hastear da. Lehen bilerarako hitzordua finkatu dute jada; otsailaren 6an (asteartea) hain zuzen, arrastaldeko 18:00etan Potxoenean. Bilgune irekia da Jai Batzordea, eragile nahiz herritar orori irekia egoten da. Batzorde honetan hartu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Joxan Artzeren omenez, NOAUA! astekariaren zenbaki berria

By on 2018-01-18 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Joxan Artzeren omenez, NOAUA! astekariaren zenbaki berria

Joxan Artzeri eskainia doakizue argitaratu berri dugun aste honetako NOAUA! aldizkaria, gehigarri berezi eta guzti. Urtarrilaren 12an bere heriotzaren berri izan genuenetik, hedabide nagusietan luze zabal aritu dira Joxan Artzeren balioaz eta bere unibertso poetikoaz. Astekari honen baitan osatu dugun gehigarri berezian, bestelako erretratua osatu nahi izan dugu. Bereziki, herkide izan zituen hainbat lagunen hitzak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urtarrilaren 27ko erraustegiaren aurkako mendi martxara Usurbildik abiatzeko deia

By on 2018-01-18 in Ekonomia, Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Urtarrilaren 27ko erraustegiaren aurkako mendi martxara Usurbildik abiatzeko deia

Erraustegiaren goi-tentsioko linearen proiektua ezagutzeko urtarrilaren 27an antolatu den mendi martxara joateko, Usurbildik abiatzeko deia egin da. Hilaren 27an aipatu moduan, goizeko 9:15ean frontoian biltzeko gonbita luzatu da. Gero bertatik kotxez Lasarte-Oriara joateko. Han, goizeko 10:00etan Okendo plazatik abiatuko da Azkorte ermitarantz oinez, herritar zutabeetako bat. Beste herritar zutabe bana abiatuko da Andoain, Urnieta eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urbil merkatalgunearen handitze eskaerari buruzko herri batzarra 19:00etan Potxoenean

By on 2018-01-18 in Ekonomia, Hirigintza, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Urbil merkatalgunearen handitze eskaerari buruzko herri batzarra 19:00etan Potxoenean

Urbilek aipatu merkatalgunearen azalera nabarmen handitzea eskatu dio Usurbilgo Udalari. Modu honetan inguruotan azalera handiko hainbat gune irekitzen edo handitzen ari direla jakinik, besteak beste, “Garberaren handitzea, Illunbe, Txingudin outlet erraldoi bat edota gure herritik gertu, berriki, Mercadona” eta testuinguru honetan, gai honen inguruan hausnartzeko beharra dela ikusita, EHBilduk bere oinarri sozialarekin elkartu nahi du. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi Ikastolaren “Gorputzaldiak” egitasmoko saio berezia antolatu dute gurasoentzat

By on 2018-01-18 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Udarregi Ikastolaren “Gorputzaldiak” egitasmoko saio berezia antolatu dute gurasoentzat

Ikastolak mende erdia beteko duen urte honetarako hainbat ekimen antolatzen ari da Udarregi Ikastola. Urtemuga, ikastolan bertan martxan dituzten hainbat proiektu gizarteratzeko ere baliatu nahi dute. “Gorputzaldiak” izeneko egitasmo interesgarria tartean. “Gorputzaldiak hezkuntzaren eta dantzaren arteko lan interdisziplinarretik jaiotako hezkuntza egitasmoa da, eta irakasleei hezkuntza formalean dantzaren bitartez tresna berriak eskaintzeko helburuarekin sortzen da, haien […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lan poltsa osatu nahi du Haur Eskolak

By on 2018-01-18 in Ekonomia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Lan poltsa osatu nahi du Haur Eskolak

“Gurekin lan egin nahi?”. 0-3 urte arteko haurrak hezten lanean diharduen Usurbilgo Haur Eskolak lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek deialdi honetan parte hartzeko epea zabalik dute jada, Udarregi Ikastolatik aditzera eman dutenez. Sartu udarregi.eus atarian eta bertan duzuen galdetegia bete behar da. Galdetegiaren hasieran ohartarazten dutenez, “hemen azaltzen diren datuen froga eskatuko da lan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia langileak esplotatuz ari direla eraikitzen salatu du ELAk Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Erraustegia langileak esplotatuz ari direla eraikitzen salatu du ELAk Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Begi bistakoa denez, erraustegiaren eraikitze lanak abiada bizian doaz bai, baina langileak esplotatzearen bizkar. Hala salatu du beste behin ELA sindikatuko ordezkaritza batek, asteazken goiz honetan Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin duen agerraldian. Igor San Jose eta Josu Galarraga ELA-ko kideak EAJ, EHBildu, PSE, Ahal Dugu-Podemos eta PP alderdietako batzarkideekin bildu dira. Esteka honetan ikus dezakezue […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.