Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kokapena

mapa1Mendizorrotz eta Andatza mendien artean Oria ibaiak zeharkatzen duen ibarrean dago kokatuta Usurbil, itsasotik oso hurbil eta hamar kilometrotara Donostiatik. 24, 9 kilometro karratuko azalera du Ibaiaz behera jarraitzen badugu, berehala Orioraino iristen gara, han itsasoa topatuz. Gora aldera hartuta, berriz, Lasarte-Oria dugu, hirigune berri eta handia. Iparraldean Donostia, ekialdean Donostia eta Lasarte-Oria, hegoaldean Zizurkil eta mendebaldean Aia eta Orio ditu mugakide.

Usurbil bi garraiobide nagusik gurutzatzen dute: N-364 errepideak (Donostiara 11 eta Oriora 9 km) eta Eusko Trenbideetako burnibideak. Hauez gain, aipagarria da Bilbo-Behobia autopista. Egun, nahiz eta herria zeharkatu, ez du herrirako irteerarik. Duela urte gutxi N-1 errepidearekin lotzen dira Usurbil, Lasarte eta Donostiako mugak Irubiden eginiko errotondaren eta bide berrien bitartez.

GipuzkoaIbaiaren bi aldeetara banatzen dira herriko auzoak eta bere ertzetan dauden erriberetan nekazal lurrekin batera industriguneak sortu dira azken urteotan.

Oria ibaia herriaren ardatz geografiko eta ekonomikoa izan bada betidanik, Donostia hiriburuaren gertutasunak ere izan du eragina herriaren garapen eta harremanetan azken mende honetan batik bat, eta gaur egun neurri handi batean bere aktibitate guztiak baldintzatzen ditu.

Hala ere, bi mendiren babesean (Andatza eta Mendizorrotz-Bordatxo) eta ibai emankorretan hazita, 5.400 biztanle inguru dituen herri honek bere bizitza eta izaera garatzeko ahaleginak egiten ditu ondoko hiri erraldoiaren arnasatik bereiztuz.

Industrian batez ere eta nekazaritzan lan eginez bizi da herriko populazioa. Euskal hiztunen kopurua deigarria gerta liteke bisitarirentzat inguruan Donostia eta Lasarte bezalako hirigune handiak izanda, %80ra iristen baita euskaraz hitz egiten dakitenen portzentaia. Hain zuzen, euskal tradizioetan eta kulturan oso errotuta dagoen herria dugu Usurbil, urtean zehar hainbat eta hainbat agerkari eta ospakizun antolatzen direlarik gure kultura eta hizkuntza suspertu eta landu nahian.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.