Herriko produktuak
Hemen zaude: Hasiera » Zerbitzuak » Usurbil ezagutu » Herriko produktuak
Abenduan sortu zen Usurbilgo HERRITZARTU plataforma, erabakitzeko eskubidearen aldeko olatura batu eta maiatzare 7an Usurbilen Herri Galdeketa antolatzeko helburuarekin. Orain arte ekimen honen aldeko babesa biltzen aritu gara, 600 herritar baino gehiagoren sinadura eta herriko 29 eragile ezberdinen(alderdi politikoak, eragile kulturalak, komertzio elkartea, kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, auzoetako jai batzordeak, guraso elkarteak, etab.) atxikimendua jaso […]
Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 550 sinaduratik gora bildu ditugu dagoeneko eta herriko hainbat eragileren babesa ere ari da jasotzen herri galdeketa: Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu, Herriko Musika Taldeak, […]
Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 500 sinadura bildu ditugu iada, baina atxikimendu kanpainak aurrera darrai. Herri Galdeketari atxikimendua emateko, bidali selfie bat 634 44 55 12 zenbakira edota hurbildu zaitez frontoi inguruan jarri ohi dugun sinadura mahaira, urtarrilak 29an (eguerdian) nahiz otsailak 4an (arratsaldean). Banakako herritarren sinadurak biltzeaz gain, herriko eragile ezberdinekin biltzen hasi gara eta asko […]
Erabakitzeko Eskubidearen aldeko olatu indartsu bat sortzen ari da Euskal Herrian eta dagoeneko luzea da 2017an herri galdeketa antolatzeko asmoa azaldu duten herrien zerrenda; Sopela, Elorrio, Goizueta, Lekunberri, Oiartzun, Hernani, Lasarte-Oria, Zarautz, Orio… Azken urte hauetako ibilbidearen ondoren, olatu indartsu horretara batu eta Usurbilen ere Herri Galdeketa egiteko garaia iritsi dela uste dugu Gure Esku Dago taldeko kideok. […]
Irabazi nahi baduzu, jolastu beharra daukazu eta jolastean, galtzeko arriskua daukazu. Arriskurik gabe ez dago paradisurik. Pertsona baten pentsamoldea irabazlea edo konformista dela jakiteko, ikusi besterik ez dago zer galtzeko prest dagoen. Beti ezin da salto egin sarearekin. Hausnarketa: Nire ametsak, helburuak lortzeko, zer galtzeko prest nago?
Uztailaren 15etik Urriaren 16ra bitarte, Irungo Menchu Gal galerian ikusgai dago ZUMETA BERRIKUSTEN erakusketa, bere ibilbide artistikoari errepaso bat emateko aukera ezin hobea. Aitzakia ona,Sutegi Liburutegian ere bere lanari buruz bildu dugun dokumentu multzoa erakusgai jartzeko (bide batez,bihotzez eskerrak,Usoa,emari ederrarengatik): J.L. ZUMETA SUTEGI UDAL LIBURUTEGIAN
URRIAK 19an (asteazkena), arratsaldeko 7etan, Liburutegian bertan, VIII. Euskarazko literatura topaketa: KATIXA AGIRREren Atertu arte itxaron komentatuko dugu eta YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA izango dugu elkarrizketa honetan gidari. Liburuak jada eskuragarri daude Liburutegian solasaldian parte hartzeko interesa duen ororentzat. Anima zaitez!
Jada eskuragarri dago Buruntzaldeko Liburutegietan 2016. urteko FRESKAGARRIAK gida, liburu eta ikusentzunezko gomendioez betea. Eta nola ez, bertan aholkatzen diren dokumentu guztiak aurki daitezke Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo Liburutegietan. Ikus jarraian, edo hobeto, aipatu Liburutegietan!!!
Apirilaren 12an gure artera helduko den 21. Korrika girotzen hasteko prestaketa lanak abian ditu Korrika Batzordeak. Otsailaren 1eko lehen saioan batzordea osatu eta lehen proposamenen lanketari ekin zioten. Ekarpenok zehazten segitzeko bigarren hitzordua finkatu dute gaurko, otsailaren 15erako 18:30etan Etumeta AEK euskaltegian. Gogoan izan, Korrika babesteko modu ezberdinak dituzuela. Arropa erosi, Korrika Laguntzailea kanpainarekin bat […]
Bisitari berezia ostiral honetan (otsailak 15) Usurbilen. Costa Ricatik gure artera dator Coral Herrera (Madril, 1977). Giza zientzia eta komunikazioan doktorea, genero ikuspegitik giza zientzien inguruko gaien ikertzaile eta idazle ezaguna. Maitasun erromantikoaz luze zabal ariko da, “Maitasunaz gozatzen duten emakume eta gizonak” hitzaldian. Adi antolakuntzaren ohar honi. Aforo aurreikuspenengatik, hitzaldia lekuz aldatu du Udaleko […]
Etorkizunean Ugartondoko urbanizazio berrian kokatuko den belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioaren ezaugarri fisikoak nahiz bizikidetza mailakoak definitzen ari dira asteotan, bertako erabiltzaile potentzialak diren adineko eta gazteak, Usurbilgo Udalak sustatu eta Hiritik At Kooperatiba dinamizatzen ari den parte hartze prozesuan. Larunbat honetan (otsailak 16) Txirikorda proiektua zehazten segitzeko hirugarren saioa, 10:30-12:30 artean Potxoenean. “Espazioan diseinua” izango […]
“Ez da soilik katalanen aurkako epaiketa. Denon eskubideak epaitzen ari dira. Salatu dezagun”, hortxe Gure Esku Dagotik herritarrei luzatzen zaien gonbita. Preso izan eta egunotan epaitzen ari diren Kataluniako buruzagiei babesa adierazi eta gu guztion eskubideak epaitzen ari direla salatzeko manifestazioa deitu du erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimenduak, iganderako (otsailak 17) Donostian. Eguerdiko 12:00etan abiatuko […]
Ernai gazte antolakundeak larunbaterako (otsailak 16) Bilbon deitu duen manifestazioraekin bat egin zuen otsailaren 7an Mikel Laboa plazan egin zuten elkarretaratzearen bidez Aztarrika gazte mugimenduak eta Usurbilgo Ernaik. “Gaur Usurbildik dei egiten diogu Euskal Gazteriari sistemari hortzak ateraz, Euskal Herria eraikitzeko borrokara batzeko, otsailaren 16an denak Bilbora!”. Lan eta bizi prekarietatetaren aurkako elkarretaratzea egin zuten […]
Lurrak gogotik entzun du Agate Deunaren bezpera honetako deiadarra. Zenbaezina izan da, astelehen arratsalde honetan entzun dugun makil kolpeen kopurua. Agate Deunaren bezpera eguna dugu gaur, eta usadio zaharra berritu dute Udarregi Ikastolako HH, LH eta DBH-ko ikasle eta irakasleek. Kantuan itzulia eman diote herriari. Neguko oporraldiari ongi etorria emateko, gabonetako abestien harira, herrian barrena […]
Hala iragarri dute, giro euritsua tarteko, Mikel Laboa plazan egin beharrean, ostegun iluntze honetan pentsio publiko eta bizi duinen alde frontoian egin duten elkarretaratzean. Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deitutako mobilizazio amaieran adierazi dutenez, maiatzaren 26an ospatuko diren hauteskundeak arte, pentsio eta bizi duinen alde mobilizatzen segiko dute hilero […]
Oiardo Kiroldegira sartzean, igerilekura ematen duen aldea horma batek estaltzen du joan den urritik. Hormas bestalde, etenik gabe lanean dabiltza, igerilekuen eremua sakonetik eraberritzen. Egunerokoan ezin da bertan egiten ari diren lanen gaineko jarraipena egin. Asteazken honetan salbuspentxo bat egin digute. Horma hau zeharkatzeko aukera izan dugu asteazken honetan Usurbilgo Udalak antolatu duen bisita gidatuari […]
Proiekzio bakarra aurreikusia izan arren, asteotan sarrerak “dantza” batean saltzen ari ginela ikusita, bigarren emanaldi bat antolatzea planteatu genuen. Asteazken honetan, dozena erdi bat sarrera baino ez genituela ikusita hartu dugu erabakia; “Dantza” filmaren bigarren proiekzioa antolatzea erabaki du NOAUA! Kultur Elkarteak. Honenbestez, igande arratsaldeko (urtarrilak 27) 19:00etarako antolatu dugun emanaldirako Sutegiko aretoa erabat betetzear […]