Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Artea

Atxega jauregia XVII. Mendekoa da, barrokoa. Bi mailadi ditu kanpoaldean, sarrerako atearen bi aldeetara. Monumentu izendatuta dago.

Saroe jauregiak fatxada barrokoa du eta bertan armarri handi bat. Sarrerako bi arkuak burdina landuzko sarez babesturik daude. Garai batean Murillloren eskolako margoak egon ziren bertan, baina Lehen Karlistadan suntsitu egin zituzten. Jauregia monumentua izendatua dago.

San Esteban auzoko Urdaiaga baserria izen bereko familiaren oinetxea izan zen. Ustez Erdi Arokoak diren leiho trilobulatuak, erdi-puntuko arkua, modiloiak, etab. ditu.

Salbatore eliza XVI-XVII mendeetan eraiki zen. Nabe bakarra eta gurutze-gangak ditu, guztia harlanduzkoa. Abside poligonala du eta arrosetoi gotiko batek burutzen du. Zoruan herriko familien hilobiak gordetzen dira. Oinaldeko dorrea, barrokoa, Azpeitiko F. Ibero arkitektoak eraiki zuen XVIII. Mendean, Etxebeste militarraren dirulaguntzaz.

Parisen, 1907. urtean, Cavaillé-Coll tailer ospetsuetan eraikitako Mutin Cavaillé-Coll organo erromantikoa dago Salbatore elizan. Hasiera batean, 1921. urtean Usurbilera ekarri zen arte, Lapurdiko Bidarte herriko Ilbarritz auzoan dagoen jauregi batean kokatua egon zen. Garai hartako Paris, Bordele eta beste lekuetako zenbait organo-jole ospetsuek ezaguna zuten.

Gaur egun, munduko organo ospetsuen katalogoetan Usurbil herriari goraipamena ematen dion musika tresna da.

zumetaimagenBestalde, San Esteban ermitak, berrikuntza ugari egin zaizkion arren, Erdi aroko ezaugarriak gordetzen ditu oraindik. XVI. Mendeko Ama Birjinaren taila bat dago.

Azkenik, herriko frontoiko frontisaren atzealdean Zumeta pintorearen zeramikazko murala dago. 16 x 9 metroko murala da.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.