Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Apunte eta ibilbide interesgarriak

Usurbildik abiatuta oinez oso ibilbide politak egin daitezke bide luzeegirik hartu gabe.

1) Donostiako Antigua auzora 2 orduko bidea eginez iristen da.
2) Orioraino, berriz, Igeldotik barrena eta itsasoaren ikuskizuna lagun, 2 ordu eta erdiko bidea beharko dugu.
3) Zubieta herriko buelta erraza bezain lasaia gertatzen da, baserri eta soro artean doan 7 km-ko bide ordekari jarraituz.
4) Usurbilgo auzoen ikuspegi ezberdina nahi duenak Bordatxo mediko zeharbidea aukera dezake. Behin mendi magalera iritsiz gero (Arratzain baserriaren parean) zeharrean doan bidea hartu Usurbil eta Orio arteko mugaraino. Ondoren errepide nagusira jaitsi eta autobusez itzuli daiteke Usurbilera. 
5) Andatza mendian ere aurkituko ditu zaleak mila txoko eta bide ikusgarri eta xarmant.

Apunteak
Usurbilgo Udalak eskaturik, Arantzadi Zientzia Elkarteak eginiko ikerketan 135 elementu ezberdin nabarmendu dira. Guztiak aipatzea gehiegizkoa izan zitekeela eta, adierazgarrienak bakarrik jaso ditugu.

1. Mendizorrozko fuertea.
2. Arrillaga Haundi eta Arrillaga Txiki baserriak.
3. Sariako aluneak.
4. Karobizar.
5. Saria Haundi eta Saria Goikoetxea baserriak.
6. Lertxundiko karobia. 
7. Illunbeko mugarria.
8. Txanka-Goikoerrota-Urdaiga eta inguruneak.
9. Udarregi eta Urkamendi baserriak.
10. Atxega Jauregia.
11. Artzabal baserria
12. Sokorroko ermita
13. Ibarrola Haundi eta Ibarrola Txiki baserriak
14. Zubietako plazak eta inguruak
15. Berridi baserriak
16. Lertxundi eta Zuasti baserriak
17. Kalezarko plaza eta etxeak
18. Elizaldeko inguruak
19. Mapil baserrieta eta inguruak
20. Zorrotzako zubia
21. Andatzako trikuharriak
22. Zubietamendiko trikuharriak
23. San Esteban gaina
24. Aliri baserria eta Aliriko zubia
25. Asteasuain errota
26. Berraiarzabarreneko perratokia
27. Itzaoko erribera eta lezoia
28. Koxkolloko presa
29. Igartzazabal
30. Uriberriko berriko Teila-Labea
31. Leizekaldeko Parkea

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.