Elhuyar Zientzia Azoka

Udarregik lau proiektu aurkeztu zituen zientzia azokara

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 7a, 12:14

Larunbatean frontoian egindako Gipuzkoa mailako Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu zuen Udarregi ikastolak lau proiekturekin.

Gipuzkoa mailako Elhuyarren Zientzia Azoka honetan, etxekoek ere ordezkaritza zabala izan zuten. Proiektuen laurdena, herri honetan landutakoa izan zen, Udarregi ikastolako DBHko maila ezberdinetan. Guztira, azken hilabeteotan landutako lau egitasmo aurkeztu zituzten ikastolakoek. Horien artean zen "ganbera iluna" izenekoa; argazki kamera baten baitan gertatzen dena barrutik erakusten duen egitasmoa. 

Horrekin batera, "Usurbil energia iturri" izeneko proiektua aurkeztu zieten frontoira joandako bisitariei. Bertan, Usurbilgo udal eraikin ezberdinetako energiaren kontsumoa neurtzen aritu dira. Datu bilketa hauen emaitzak plazaratu zituen DBHko beste talde batek. Hirugarrenik, "burmuina eta hesteen arteko ardatza" izenburutzat zeraman proiektuarekin esperimentatzeko aukera izan zuten azokara joandakoek. Azkenik, beste datu bilketa bat aurketu ziguten Udarregikoek. Izan ere, Usurbilgo airearen kalitatea behatzen aritu dira landareetako hostoen bidez, CSIC-ekoak egiten ari diren azterlan zabalagoaren baitan. Erakunde prestigiotsu horretako zientzialariekin hartuemanetan eta lankidetzan aritzeko aukera izan dute Udarregikoek.

Hain zuzen, hori ere bada egitasmo honen beste helburuetako bat. Zientzia gazteoi, alor honetan diharduten profesionalen eskutik hurbiltzea.

Topagunea
Gogotsu eta komunikaziorako duten abilezia handiz aurkeztu zituzten Udarregikoek proiektu hauek guztiok. Bisitarien artean alboko postuetako gazteak izan zituzten. Ikastetxeen eta landutakoak eginiko ekarpena partekatzeko topaleku ere izan zen frontoia, maiatzaren 4ko azoka honetan.