Usurbilgo jaiak

Usurbilgo 51. Eskuz Binakako Txapelketa abiatzear

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 29a, 11:38

Usurbilgo jaiei begirako pilota txapelketako lehen neurketak asteburuan jokatuko dira.

Usurbilgo jaiei begirako deialdiak ugaritzen doaz. Duela astebetetik, zabalik da festetako egitarau diseinu lehiaketara sorkuntza lanak aurkeztu nahiz txupinazorako hautagaiak proposatzeko hilabeteko epea. Jai Batzordetik bideraturiko ekimen hauek zehaztuko dute ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko diren herriko festetan zer izango dugun.

Finkatua duen mende erdi pasatxoko ibilbidedun hitzordu batek behintzat, ez du hutsik egingo. Pagazpe pilota elkartetik iragarri dutenez, abiatzera doa Usurbilgo 51. Eskuz Binakako Txapelketa. Asteburu honetan bertan ekingo zaie neurketei. Gogoan izan, finalak ohi den moduan, Santixabel egunez jokatuko dira, uztailaren 2an. 

Helduen txapelketan usurbildar bakarrak parte hartuko du; Xabier Santxok Villabonako Behar Zanako ordezkari batekin. Kadeteenean, lau taldeko bi multzo osatu dituzte. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalaurrekoetara sailkatuko dira. 

Seniorrak
Bikote parte hartzaileak: 
• Etxezarreta-Aranguren (Orereta).
• Altuna-Albeniz (Tolosa).
• Cestau-Erasun (Villabona).
• Alberdi-Aizpuru (Tolosa).
• Santxo-Urruzola (Usurbil: Pagazpe/Behar-Zana).
• Urkizu-Altuna (Hernani).
• Ituarte-Telleria (Lazkao).
• Orbegozo-Garmendia (Orio).
• Salaberria-Olaiz (Oiartzun).
• Olaetxea-Azpiroz (Irurtzun).
• Barbajero- Garatea (Atarrabia).
• Igoa-Irazustabarrena (Alegia).
• Canabal-Cordon (Iruña, Oberena).
• Garcia- Agirre (Iruña, Oberena).
• Astiz -Villanueba (Larraul-Burlata).
• Elizalde-Balerdi (Malerreka).

Neurketen egutegia
Final zortzirenak:
Maiatzak 3 ostirala
18:30 Elizalde-Balerdi - Altuna-Albeniz
Ituarte-Telleria - Alberdi-Aizpurua

Maiatzak 4 larunbata,
18:00 Olaetxea-Azpiroz - Orbegozo-Garmendia
Etxezarreta-Aranguren - Cestau-Erasun

Maiatzak 10 ostirala
18:30 Urkizu-Altuna - Barbajero-Galatea
Santxo-Urruzola - Canabal-Cordon

Maiatzak 11 larunbata
18:00 Salaberria-Olaiz - Astiz-Villanueba
Igoa-Irazustabarrena - Garcia-Agirre

Maiatzak 24 / 25
Finalaurdenak.

Ekainak 14 / 15.
Finalaurrekoak.

Uztailak 2, asteartea
Finala.


Kadeteak
Maiatzak 3 ostirala
18:30: Pagazpe1-Tolosa (G.1)

Maiatzak 4 larunbata
18:00 
Behar zana-Zazpi iturri (G.1)

Maiatzak 5 igandea
11:30 Pagazpe2-Azkoitia (G.2) Lapke-Oiarpe (G.2)

Maiatzak 10 ostirala
18:30 Pagazpe1-Behar zana (G.1)

Maiatzak 11 larunbata
18:00 Tolosa-Zazpi iturri (G.1)

Maiatzak 12 igandea
11:30 Pagazpe2-Lapke (G.2)
Azkoitia-Oiarpe (G.2)

Maiatzak 24 ostirala
18:30 Pagazpe1-Zazpi iturri (G.1)

Maiatzak 25 larunbata
18:00 Tolosa-Behar zana (G.1)

Maiatzak 26 igandea
11:30 Pagazpe2-Oiarpe (G.2)
Lapke-Azkoitia (G.2)

Ekainak 14, ostirala
18:30 Finalaurrekoak: 
 G1 (1. sailkatua)
G2 (2. sailkatua)

Ekainak 15 larunbata
11:30 Finalaurrekoak:
G2 (1. sailkatua)
G1 (2. sailkatua)

Uztailak 2 asteartea.
Finala.