Apirilaren 2an, Hernanin

Trans ikusgarritasunaren eguna aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 27a, 11:27

Martxoaren 31n trans ikusgarritasunaren eguna izango da. Hori dela eta, apirilaren 2rako manifestazioa deitu dute. Loratuz Lotu trans helduentzako elkarteak eta Buruntzaldeko Transmaribibolloak mugimenduak Hernanin egingo den ekitaldira joateko deialdia zabaldu dute. 

Trans Ikusgarritasunaren eguna aldarrikatzeko manifestazioa Hernanin egingo da, apirilaren 2an asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Moio kaletik abiatuko da manifestazioa, Urbieta kaleko oinezkoen zonaldearen ondoan.