650 Usurbil Bizi

"Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua lehenik eta gero Chillida Lekura bihar

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 22a, 08:05

650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren baitako "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua antolatu dute larunbaterako. Saio berezia, gero, parte hartzaileek Chillida Lekura joateko aukera izango dute eta. Halere, taldea osatua dago. Izen-emateak, aldiz, zabalik segitzen du hurrengo asteetan izango diren gainerako bisitetarako.

Herri ondarea hurbiletik ezagutzeko bisita gidatu gehiago iragarri dira 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren baitan asteotarako; lehenengoa, larunbat honetarako, hilaren 23rako bertarako. Izen-ematea, ordea, itxita dago taldea osatua baita. Halere adi, hurrengo asteetarako bisita gehiago antolatu dituzte:

650 Usurbil Bizi: bisita gidatuak
Martxoak 23, larunbata
11:00-13:30
"Usurbil Museo Irekia" eta Chillida Lekura bisita gidatua.
Izen-ematea: taldea osatu da.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Chillida Leku, 650 Usurbil Bizi.

Martxoak 31, igandea
11:00
"Usurbil Museo Irekia" eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua Sutegitik abiatuta.

Apirilak 13, larunbata
10:00-14:30 Bisita gidatu antzeztua, Andatza mendiko defentsa lerrora.

Apirilak 14, igandea
12:00-13:00 "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua Sutegik abiatuta.

Apirilak 20, larunbata
12:00-13:00 "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua Sutegik abiatuta (erdaraz).

Apirilak 28, igandea
12:00-13:00 "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatua Sutegik abiatuta (erdaraz).


Izen-ematea: 650usurbilbizi.eus
Oharra: eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baino lehenago.
Antolatzailea: 650 Usurbil Bizi.