Koxkatxo bat hazi da langabetu kopurua

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 21a, 08:46

Urtarrilean baino bost langabetu gehiago zeudela otsailean Usurbilen, jakinarazi du Estatuko Enplegu Zerbitzuak.

Bigarren hilabetez segidan hazi egin da Usurbilgo langabetu kopurua. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, 190 langabetu zituen udalerri honek abenduan, 199 urtarrilean eta 204 otsailean.

Ohi bezala, emakumezko langabetu gehiago (121) gizonezkoak baino (82) iragan hilabetean. Aldiz, emakumezkoak baino (104) gizonezko gehiago (136) kontratatu zituzten otsailean. Buruntzaldeari dagokionean, murriztu egin da langabetu kopurua (urtarrilean 2.872, otsailean 2.856) baita Gipuzkoan ere (29.547 urtarrilean, 29.165 otsailean).

2024ko otsaila
Usurbil: 203.     Buruntzaldea: 2.856.    Gipuzkoa: 29.165.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 82.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 19.
45 urtetik gora: 58.
 

Emakumezkoak: 121.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 55.
45 urtetik gora: 57. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 24.
Eraikuntza: 9.
Zerbitzuak: 145.
Aldez aurreko lanik gabe: 21.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 626.
Astigarraga: 229.
Hernani: 846.
Lasarte-Oria: 737.
Urnieta: 215.
Usurbil: 203.
Guztira: 2.856. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.165.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 240.
Aldi baterakoak: 167 (100 gizonezko, 67 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 45 industrian, 5 eraikuntzan eta 188 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 136 kontratu gizonezkoenak , 104 kontratu emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 225.
Astigarraga: 286.
Hernani: 535.
Lasarte-Oria: 361.
Urnieta: 165.
Usurbil: 240.
Guztira: 1.812.

Gipuzkoa: 16.844.

2024ko urtarrileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.