Ipuin kontaketa saioa eta sendabelarren ikastaroa asteotan Txokoargin

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 29a, 08:09

Ixabel Agirresarobek ekingo die larunbatean, maiatzerako Txokoargik antolaturiko hitzorduei.

Ipuin kontalari usurbildarrak Txokoaldeko ibilbideko "istorio misteriotsuak" kontatuko dizkie bertaratzen diei haurrei, datorren larunbatean, maiatzaren 4an 17:00etan Txokoaldeko Txokoargi auzo elkartean. “Gonbidatua zaudete!”, adierazi dute aipatu auzo elkartetik.

Sendabelarrei buruzko bi saio
Ipuin kontaketarekin batera sendabelarrei buruzko saioa iragarri du datorren hilabeterako Txokoaldeko kultur taldeak. Santueneko auzo elkarteak ere bai:

Maiatzak 18, larunbata
10:00 Sendabelarren identifikazioa eta bilketa, Txokoaldeko Txokoargi elkartetik abiatuta, Leire Lazkanoren gidaritzapean. Gehienez, 12 lagunentzako tokia.
Prezioa: 10 euro.
Izen-ematea: 619 591 849.
Antolatzailea: Txokoargi Kultur Taldea.

17:30 Sendabelar-tailerra: etxerako garbitasun produktuak Santuenea 12an.
Etxerako erabiltzen ditugun garbitasun produktuen osaera zein den aztertu eta aukera jasangarriagoak erabiltzen saiatuko gara”.
Prezioa: 10 euro (elkarteko bazkideek 7 euro).
Izen-ematea: 670 027 731.

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.