Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Etiketa: nabarmendua

Huizi-Landa, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako irabazleak

By on 2014-03-13 in Kirola
Huizi-Landa, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako irabazleak

Usurbildarren garaipenen astea dugu honakoa. Bai pilotan, lasterketa eta trinketean. Irudiko Huizi-Landa bikoteak Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala irabazi zuten asteburuan. 40-29, Villabonako Arruti-Esnaola bikotearen aurka.

Jarraitu Irakurtzen »

385 langabetu otsailean, krisialdia hasi ostetik erregistratu den kopuru altuena

By on 2014-03-12 in
385 langabetu otsailean, krisialdia hasi ostetik erregistratu den kopuru altuena

Krisialdia hasi zenetik ez da halakorik gertatu, langabeziak zoritxarreko marka berri bat hautsi du Usurbilen. 2007az geroztik udalerri honetan inoizko langabezia tasa altuena erregistratu da, tradizioz hilabete beltza izan ohi den otsailean. Estatuko Enplegu Zerbitzuak 385 langabetu zenbatu ditu Usurbilen. Orain arteko marka altuena hain zuzen, iazko, 2013ko otsailak zuen, 382 langabeturekin.  Urte hasieran baino […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eguraldi ezin ederragoa izan zuten igandean Belate-Arraras ibilbidea osatzera joan ziren usurbildarrek. 32 herritar bildu zituen, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolaturiko txangoak. Apirilaren 13an, irteera honen jarraipena; Arraras-Gorriti.

By on 2014-03-11 in

Helduekin batera, larunbateko Orioko Kirol Erronkan lehiatu ziren baita, Usurbil, Tolosa, Orio eta Zarauzko ikasleak. Tartean ziren, Udarregi Ikastolako DBH 3-4 mailetako ikasleak. Txapeldunorde amaitu zuten, burutu zuten mosaikoaren proban.

By on 2014-03-10 in

Xabier Santxo eta Julen Urruzola pilotariak, Ohorezko Mailako txapeldunak

Euskal Herriko Txapeldun berriak ditugu Xabier Santxo-Julen Urruzola. Ohorezko Mailako finala jokatu zuten larunbatean, Azkoitian. Amezketako Zazpi Iturri pilota elkartekoak izan ziren aurkariak finalean, Altuna eta Elustondo. 22-16 irabazi zuten finala Xabierrek eta Julenek, eta argazkian txapela jaso berri ageri dira. Zorionak!

Jarraitu Irakurtzen »

Abraham Olano eta Iñaki Añorga usurbildarra aurrez aurre gaur, Orioko Kirol Erronkan. Ikustekoa izan da, txirrindulari ezagunaren eta Baxurde Txiki Triatloi Taldeko kidearen arteko neurketa. Dena eman dute, datorren Kilometroak jaialdiaren alde.

By on 2014-03-08 in

Etxekoentzat garaipena eta Usurbil hirugarren, Orioko Kirol Erronkan

Urriaren 5ean Orion ospatuko den Kilometroak jaialdia girotzeko Kirol Erronka ikusgarria antolatu dute gaur goizean. Etxeko, Zarauzko, Tolosako eta Usurbilgo punta-puntako hamaseiko kirolari taldea bildu dute Herriko Plazaren bueltan. Herri bakoitzeko lau kide, beste hainbeste kirol jardueretan aritu dira; Orian igerian, bizikleta estatiko gainean pedalei gogor ematen, ergometroan izerditzen edota plazaren bueltan lasterka aritu dira. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Egungo blokeo egoera gainditzeaz eta preso zein iheslarien kolektiboek konponbiderako eginiko ekarpenez jardun zuten, Aitzagak atzo Sutegin antolaturiko hitzaldian. 35/02 epaiketa amaieragatik, elkarretaratzea asteazkenean 19:30etan Aitzaga atarian.

By on 2014-03-07 in

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.