Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Etiketa: komunitatea

400 herritar frontoian, Maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

By on 2017-02-08 in
400 herritar frontoian, Maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

Abenduan sortu zen Usurbilgo HERRITZARTU plataforma, erabakitzeko eskubidearen aldeko olatura batu eta  maiatzare 7an Usurbilen Herri Galdeketa antolatzeko helburuarekin. Orain arte ekimen honen aldeko babesa biltzen aritu gara, 600 herritar baino gehiagoren sinadura eta herriko 29 eragile ezberdinen(alderdi politikoak, eragile kulturalak, komertzio elkartea, kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, auzoetako jai batzordeak, guraso elkarteak, etab.)  atxikimendua jaso […]

Jarraitu Irakurtzen »

OTSAILAK 5: Argazki Erraldoia maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

By on 2017-01-31 in
OTSAILAK 5: Argazki Erraldoia maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 550 sinaduratik gora bildu ditugu dagoeneko eta herriko hainbat eragileren babesa ere ari da jasotzen herri galdeketa: Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu, Herriko Musika Taldeak, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herri Galdeketaren alde, 500 sinadura dagoeneko!!

By on 2017-01-23 in
Herri Galdeketaren alde, 500 sinadura dagoeneko!!

Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 500 sinadura bildu ditugu iada, baina atxikimendu kanpainak aurrera darrai. Herri Galdeketari atxikimendua emateko, bidali selfie bat 634 44 55 12 zenbakira edota hurbildu zaitez frontoi inguruan jarri ohi dugun sinadura mahaira, urtarrilak 29an (eguerdian) nahiz otsailak 4an (arratsaldean). Banakako herritarren sinadurak biltzeaz gain, herriko eragile ezberdinekin biltzen hasi gara eta asko […]

Jarraitu Irakurtzen »

2017: HERRI GALDEKETA USURBILEN?

By on 2016-11-21 in
2017: HERRI GALDEKETA USURBILEN?

Erabakitzeko Eskubidearen aldeko olatu indartsu bat sortzen ari da Euskal Herrian eta dagoeneko luzea da 2017an herri galdeketa antolatzeko asmoa azaldu duten herrien zerrenda; Sopela, Elorrio, Goizueta, Lekunberri, Oiartzun, Hernani, Lasarte-Oria, Zarautz, Orio… Azken urte hauetako ibilbidearen ondoren, olatu indartsu horretara batu eta Usurbilen ere Herri Galdeketa egiteko garaia iritsi dela uste dugu Gure Esku Dago taldeko kideok. […]

Jarraitu Irakurtzen »

ZER GALTZEKO PREST ZAUDE?

By on 2016-10-29 in
ZER GALTZEKO PREST ZAUDE?

Irabazi nahi baduzu, jolastu beharra daukazu eta jolastean, galtzeko arriskua daukazu. Arriskurik gabe ez dago paradisurik. Pertsona baten pentsamoldea irabazlea edo konformista dela jakiteko, ikusi besterik ez dago zer galtzeko prest dagoen. Beti ezin da salto egin sarearekin. Hausnarketa: Nire ametsak, helburuak lortzeko, zer galtzeko prest nago?

Jarraitu Irakurtzen »

Sutegi Udal Liburutegian ere, ZUMETA BERRIKUSTEN!

By on 2016-09-16 in
Sutegi Udal Liburutegian ere, ZUMETA BERRIKUSTEN!

Uztailaren 15etik Urriaren 16ra bitarte, Irungo Menchu Gal galerian ikusgai dago ZUMETA BERRIKUSTEN erakusketa, bere ibilbide artistikoari errepaso bat emateko aukera ezin hobea. Aitzakia ona,Sutegi Liburutegian ere bere lanari buruz bildu dugun dokumentu multzoa erakusgai jartzeko (bide batez,bihotzez eskerrak,Usoa,emari ederrarengatik):  J.L. ZUMETA SUTEGI UDAL LIBURUTEGIAN

Jarraitu Irakurtzen »

VIII Euskarazko literatura topaketa: Atertu arte itxaron

By on 2016-09-05 in
VIII Euskarazko literatura topaketa: Atertu arte itxaron

URRIAK 19an (asteazkena), arratsaldeko 7etan, Liburutegian bertan, VIII. Euskarazko literatura topaketa: KATIXA AGIRREren Atertu arte itxaron komentatuko dugu eta YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA izango dugu elkarrizketa honetan gidari. Liburuak jada eskuragarri daude Liburutegian solasaldian parte hartzeko interesa duen ororentzat. Anima zaitez!

Jarraitu Irakurtzen »

Esaldi laburra barneratzeko

By on 2016-08-29 in
Esaldi laburra barneratzeko

” Zoriontsuago izan nahi baduzu, ez zaitez inorekin alderatu “

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.