Santuenea eta Amiri arteko bidea itxita igande goizean, txirrindulari eta motordun ibilgailuentzat

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 22a, 08:03

Erortzeko arriskuan diren zenbait zuhaitz mozteko bidea Santuenea eta Amiri arteko bidea itxiko dute igande goizean, martxoaren 24an txirrindulari zein motordun ibilgailuentzat.

Bide mozketa baten berri segidan. Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, Santuenea eta Amiri arteko bidea itxi egingo dute igande goizean, martxoaren 24an txirrindularientza eta motordun ibilgailuentzat. Ordua ere zehaztu du Udalak; 8:00-14:00 artean itxiko da. "Bertako lur-jabe batek erortzeko arriskua izan dezaketen zuhaitzak moztu ahal izateko baimena eskatu du", azaldu du Udalak.

Duela egun batzuk NOAUA!ra heldutako kexari lotua dago. Izan ere, herrikide batek idatziz honakoa adierazi zigun:  “Azkeneko urtean hainbat zuhaitz erdi erorita daude argindar kableek heltzen dutela. Udaletxea eta udaltzaingoa jakinaren gainean egon arren, ez dute kasurik egiten eta ez dute arazoa konpontzen. Ez dituzte zuhaitzak mozten, ezta kentzen ere. Arrisku oso larrian daude, bertatik egunero ehunka kotxe, autobus eta oinezko, jende asko pasatzen direlako. Zerbait gertatu behar ote du egoera konpontzeko? Orbeldiko bidea dagoen egoera, benetan tamalgarria da eta udaletxeak ez du ezer egiten. Argazkiek dena esaten dute”.