Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbilgo jaien balantzea egiteko bilera irekia gaur

By on 2018-07-10 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Usurbilgo festak igarota, bizitakoaren balantzea egiteko ordua heldu da. Santixabeletako Jai Batzordeak finkatua du jada, pasa berri ditugun ospakizun egunen balorazioa egiteko azken bilera. Astearte honetarako (uztailak 10) deitu dute, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Ohi bezala, batzar irekia izango da honako hau ere, bertaratu nahi duen herritar eta eragile ororentzat. Hurrengo festen datak Usurbilgo Santixabelak igaro […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegirako gasa sartzeko lanak martxan berriz, oraingoan Amiri-Santuenea artean

By on 2018-07-09 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Iazko udako irudia errepikatu da gaurkoan. Hainbat oinezko, bizikleta erabiltzaile eta auto gidarirentzat ezinbesteko pasealeku edota komunikazio bidea den Usurbil eta Zubieta arteko bidea itxita dago berriz. Iaz urte garai honetan gertatu bezala, erraustegirako gasa sartzeko obrei ekin diete berriz. Duela urtebete, Amiri inguruan egin zituzten lanok. Donostialdekoa den eremuan. Oraingoan, Amiri eta Santuenea artean, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urtebeteko atzerapena, erraustegirako gasa sartzeko gaur hasi dituzte lanetan

By on 2018-07-09 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Urtebeteko atzerapena, erraustegirako gasa sartzeko gaur hasi dituzte lanetan

Udaletik ohar bidez gogorarazi duten moduan, urtebeteko atzerapenarekin hasi dituzte gaur Usurbilgo lurretan, erraustegirako gasa sartzeko lanak. “Prozesua luzea izan da, Udalaren aldetik jarritako ukapenak eta baldintzak izan direlako”, adierazi dute. Ohar bidez oroitarazten dutenez, tarte honetan guztian, lanok egiteko baimena ukatu du Usurbilgo Udalak “aurreikusitako trazaketa ez zelako egokia. Ondoren, herritarrei ahalik eta kalterik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegirako gasa sartzen hasi dira berriz

By on 2018-07-09 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Erraustegirako gasa sartzen hasi dira berriz

Komunikazio bide nagusia da Zubieta eta Usurbil arteko herri bidea, oinezko, kirolari, bizikleta erabiltzaile eta motordun ibilgailu askorentzat. Herritarrei hainbat zerbitzu eskaini ahal izateko ezinbesteko pasabidea.  Iazko udan gertatu bezala, erraustegirako gasa sartzeko gaur hasi dituzten lanek, ibilgailu nahiz herritarren joan etorria baldintzatuko dute hurrengo asteotan. NorteGasek udako hilabeteok baliatu nahi ditu obrak egiteko, uztaila […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haserrea eta tentsioa eragin zuten iaz, erraustegirako gasa sartzeko obrek

By on 2018-07-09 in Hirigintza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Bizilagun batzuk etxera, berriro diogu, etxera iritsi ezinik; beste batzuk, haiena duten baratzera ere gerturatu ezinean. Hala harrapatu zituen zubietar bat baino gehiago, ezustean, eta ulergarria den moduan haserre, iazko uztailaren 3an Santuenea eta Zubieta lotzen dituen herri bidea, aurrez jakinarazi gabe itxi zietenean. Erraustegirako, industriagunerako eta espetxerako gasa sartzeko lanei ekin zieten Zubietako Learritza bidean. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Uztailaren 13, 14, 20 eta 21ean, greba egunak autobusetako langileentzat

By on 2018-07-09 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Uztailaren 13, 14, 20 eta 21ean, greba egunak autobusetako langileentzat

Greba eta mobilizazio egunak deitu dituzte autobus zerbitzuetako langileek uztailaren 13, 14, 20 eta 21erako, eta eguerdiko 12:30etan Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestazio bana egunotan. Gipuzkoako errepide bidezko bidaiarien garraioaren hitzarmenean ekainaren 8an erdietsitako aurreakordioa betetzeko patronalak erakutsitako jarrera ezkorrak bultzatu ditu, erabakiok hartzera. Ekainaren 30ean amaitu zen aurreko hitzarmenaren indarraldia. Hitzarmen estatala izatera igarotzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Laboaren Uztaila, saridunekin martxan

By on 2018-07-09 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Laboaren Uztaila, saridunekin martxan

Euriaren mehatxua dela eta, ostegun gauean (uztailak 5) plazan beharrean Sutegin abiatu zuten Laboaren Uztaila zikloa, Igor Arzuaga  “Mara” bakarlariarekin. Eta lehen zozketarekin. Oparo dator eta ekimen honen laugarren edizioa, aurrez boletoak eskuratu dituztenen artean, musikari ezberdinen diskak zozketatuz. Lehen zozketa ostegun gauean egin zuten. Albiste honetan beherago duzue zenbaki sarituen berri. Mararen aurreko asteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Odol ematea gaur anbulatorioan

By on 2018-07-09 in Jendartea with 0 iruzkin
Odol ematea gaur anbulatorioan

Bi hilean behin lehen astelehenetan izaten da odola emateko aukera. Jaiak tarteko ordea, uztaileko hitzordua astebete atzeratu du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak. Astelehen honetan, uztailaren 9an izango da, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.   Odola emateko baldintza nagusiak -18-70 urte artean izatea. -50 kg baino gehiago pisatzea. -Osasuntsu egotea. -Gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.