Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Pentsiodunak, duintasunez bizitzeko mobilizazio fase betean

By on 2018-11-29 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Pentsiodunak, duintasunez bizitzeko mobilizazio fase betean

Haiengatik eta atzetik datozenengatik, guztiontzako etorkizun hobe baten alde ari dira borrokan. Duintasunez bizitzea dute aldarri nagusia eta egun mobilizazio fase betean dira txoko askotan. Aurrerantzean baita Usurbilen ere. Hiru jubilatu elkarteak eta Duina mugimenduak urrian hasi ziren pentsio duinen alde mobilizatzeko plazara ateratzen. Ostegun honetarako finkatu dute hitzordua berriz. Aurrerantzean hilabetero herritarrak bizitza duin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraldia amaitzeko ekitaldiak asteburutik Euskararen Egunera

By on 2018-11-28 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Euskaraldiaren erdibidera heldu gara. Seigarren eguna du gaurkoan. Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den taldea azken txanpara begira da jada. Euskaraldia agurtzeko ekitaldi ugariko bi egun finkatu dituzte, abenduaren 2a eta 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna.  Aginagan Euskaraldiari eskainitako asteburua antolatu dute bi antzezlanekin. Euskaraldiari lotuta datozen deialdiak ondoko egitarau zabalean dituzue: EUSKARALDIA Abenduak 2, igandea 15:00ak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bizipenak partekatzeko deia, Euskaraldia erdibidera heldu den honetan

By on 2018-11-28 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Bizipenak partekatzeko deia, Euskaraldia erdibidera heldu den honetan

Euskaraldiaren erdibidera heldu gara. Seigarren eguna du gaurkoan. Ahobizi eta Belarriprestok, zer moduz doa ariketa? Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den taldetik sare sozialen bidez adierazi dutenez, “seguru dagoeneko xelebrekeria, bitxikeria eta sorpresa nahikoa bizi izan duzula, txapa soinean”. Horiek guztiak partekatzeko gonbita luzatzen dute. “Bizipenak elkarbanatu, elkarren berri izan eta gainontzeko parte-hartzaileen esperientziatik ikasteko helburuarekin zabaldu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo Udalak Euskararen Egunean jai, abenduaren 6an lan eguna

By on 2018-11-28 in Euskara, Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin
Usurbilgo Udalak Euskararen Egunean jai, abenduaren 6an lan eguna

Egutegi propioa izateko norabidean, modu honetan egituratu du hurrengo astea Usurbilgo Udalak. Astelehenean ospatuko dugun Euskararen Nazioarteko Egunez jai egingo dute, eta Espainiako Konstituzioaren Egunean aldiz lan eguna izango dute. Honenbestez, abenduaren 3an udal zerbitzuak itxita izango dira, eta abenduaren 6an zabalik ohiko ostegun baten moduan. Bi egunok aste berean egokitzen direnez, modu honetan lan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errigoraren kaxak NOAUA!ra heldu dira

“Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” Errigoraren udazken parteko elkartasun ekimeneko produktu kutxak NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan ditugu jada. Azaroaren 14ra arte finkatua genuen epearen baitan, Errigoraren Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza sustatzeko elkartasun kanpainako 29 produktu kutxa (23 kutxa beltz, 6 kutxa zuri) eskatu zenituzten. Jasotzera etortzeko aukera duzue jada. Kutxak hartzera zatoztenean egin […]

Jarraitu Irakurtzen »

21. Korrikaren materiala eskuragarri duzue Etumeta AEK euskaltegian

By on 2018-11-28 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bixerak, nikiak, puffak, kirola egiteko kamisetak, egunerokoan janzteko kamisetak… Apirilaren 4tik 14ra Klika aldarripean ospatuko den 21. Korrika laguntzeko materiala erosi dezakezue jada Etumeta AEK euskaltegian. Materiala erosteaz gain, Korrika Laguntzaile ere izan zaitezkete. 12 euroko ekarpena eginda, Euskal Herriko hainbat saltokietan beherapenak izateko txartela eta pina jasoko duzue. Informazio gehiago: korrika.eus Apirilaren 4tik 14ra […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako hipodromoa, Huntzaren disko berriko bideoklipean

By on 2018-11-28 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

“Xilema” izeneko disko berriko lehen bideoklipa plazaratu du Huntza musika talde ezagunak. “Lasai, lasai” abestiari lotutakoa hain zuzen. Bideoa ikusi baduzue, jabetuko zineten; Urbasan eta Zubietako hipodromoan grabatu zuten urriaren 12an eta 13an. Huntzaren disko berria Durangoko Azokan eskuratu ahalko duzue. Diskoa Haritz Harreguy usurbildarraren Urdaiagako estudioan grabatu dute. Azoka berean kontzertua eskaintzekoak dira abenduaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

ETB-ren “Herri Txiki, Infernu Handi” Aginagan

By on 2018-11-28 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Euskal Telebistak “Herri Txiki, Infernu Handi” saioaren 100. saioa eskainiko du igande honetan (abenduak 2), gaueko 22:00etan hasita, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagarekin. Programaren ibilbide arrakastatsua hasi zuten Goizuetara itzuliko dira. Bitartean, saio berriak grabatzen segitzen du “Herri Txiki” saioko lan taldeak. Egunotan Aginagan dira; Aginaga eta aginagarrak erretratatu eta elkarrizketatzen. Egunotako grabazioak bideo batean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.