Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskaraldiaren balantzea egiteko bilera abenduaren 17an

By on 2018-12-07 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Euskaraldiaren balantzea egiteko bilera abenduaren 17an

Euskaraldiko 11 egunak igaro dira, baina egunotan sustatzaileek nabarmendu duten moduan, “Ez ahaztu Euskaraldiko egunik garrantzitsuena hamabigarrena dela“. Euskaraldia,  “hasi besterik ez da egin“.  Momentuz halere, aurrera jarraitu aurretik, igaro diren 11 egunen balantzea egiteko ordua da. Usurbilen Euskaraldia sustatzen aritu den taldeak Euskaraldiak herri honetan izandako eraginaren balorazioa egiteko bilera deitu du abenduaren 17rako. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo Odol Emaileen Eguna larunbatean

By on 2018-12-07 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Usurbilgo Odol Emaileen Eguna larunbatean

Abenduaren 8a gorriz markatua dago. Elkartasunez. Usurbilgo odol emaileek haien egun handia ospatzen dute bazkari baten bueltan. Aurten Artzabalen bilduko dira. Izen ematea zabalik egon da. Abenduaren 1a baino lehen izena eman behar zen, telefono zenbaki hauetako batera deituta: 619 12 56 44 (Mari Jose Korta), 610 681 563 (Maite Salaberri) eta 943 36 31 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erregionalen futbol partida larunbatean Haranen

By on 2018-12-07 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Erregionalen futbol partida larunbatean Haranen

Futbol neurketa bakarra asteburuan Haranen; erregional mailakoena. Asoleus CF taldea hartuko dute Usurbilgoek etxean, Haranen.  Urte amaierara heltzen ari garen honetan, neguko oporraldi betean ospatzen den futbol topaketa ere antolatzen ari da Usurbil F.T. Abenduaren 29an ospatuko dute, inguruko herrietako futbol taldeetako gaztetxoak bildu ohi dituen hitzordua Haranen. Egun berean antolatu du baita Usurbil Kirol […]

Jarraitu Irakurtzen »

San Tomas Azokako txapelketetan izen emateko azken egunak, abenduaren 10etik 13ra

By on 2018-12-06 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
San Tomas Azokako txapelketetan izen emateko azken egunak, abenduaren 10etik 13ra

Aurreko astean etorri ziren abenduaren 16an ospatuko dugun San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetan izen ematera lehen ekoizleak. Gogoan izan, bi lehiaketa hauetarako produktuak ekartzeko datorren astean izango duzue azken aukera; abenduaren 10etik 13ra hain zuzen. Parte hartzeko baldintzak ohikoak izango dira, baina adi; sari banaketan berrikuntzak txertatu ditugu! Laster, xehetasun gehiagoren berri. SAN […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urteko azken NOAUA! astekariak, abenduaren 14an eta 21ean

By on 2018-12-06 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Urteko azken NOAUA! astekariak, abenduaren 14an eta 21ean

Eskuartean duzuen aste honetako aldizkariaren ostean, hurrengoa hamabost egun barru! Abenduaren 7ko astean ez da NOAUA!rik izango. Abenduan zehar, bi zenbaki argitaratuko ditugu; hilaren 14ean eta 21ean. 21ekoa gabonetako gehigarriarekin eta 2019rako egutegiarekin. Aldizkarirako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue etorri NOAUA!ren egoitzara edo emailez helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera. Bazkidetza egin eta irabazi gabonetako otar bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal Errepublika aldarrikatzeko deia egin du gaurko EHBilduk

By on 2018-12-06 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Euskal Errepublika aldarrikatzeko deia egin du gaurko EHBilduk

Espainiako Konstituzioak 40 urte beteko dituen ostegun honetan, abenduaren 6an, jai eguna izango ez dela eta inposatutako jai egun hau aldarrikapen egun bihurtzeko deia egin du EHBilduk. Manifestazioa deitu dute Bilbon, ostegun eguerdiko 12:00etan abiatuko da Eliptika plazatik. “Eskualdetik autobusa antolatu da, eta, beraz, ohiko lekuetan duzue izena emateko aukera. Ordutegia zehaztuko da izen ematearen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo Udalak lan eguna du gaur

By on 2018-12-06 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Usurbilgo Udalak lan eguna du gaur

Ez zuten ohiko astelehena izan abenduaren 3an; Euskararen Egunez jai egun zuten Usurbilgo Udalean. Eta ez dute ohiko osteguna gaur (abenduak 6) bertan. Egutegi askotan gorriz ageri zaigu gaurko eguna, jai egun gisa, baina ospatzeko ezer ez dutela eta, zabalik eta ohiko ostegunetan bezala lanean jardungo dute udal zerbitzuek. Egutegi propioa izateko norabidean, Euskararen Nazioarteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Herri Txiki, Infernu Handi” saioak Aginagan eginiko grabazioen proiekzioa abenduaren 14an

By on 2018-12-06 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

100 atal bete berri dituen Euskal Telebistako “Herri Txiki, Infernu Handi” saioak 2019an zehar eskainiko dituen programak grabatzen segitzen du. Azaroa amaieran Aginagan izan ziren Mikel Pagadi, Zuhaitz Gurrutxaga eta igande gaueko 22:00etan ETB-1-ean eskaintzen duten saioko lan taldea, hainbat aginagarren hitzak eta irudiak biltzen.  Egunotako grabazioak bideo batean bildu eta abenduaren 14an proiektatuko dituzte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.