Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Usurbilgo jaietako Bertsio Gau Mistoan parte hartu nahi dutenentzat bilera gaur

By on 2018-05-16 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Usurbilgo jaietako Bertsio Gau Mistoan parte hartu nahi dutenentzat bilera gaur

Txosna Batzordea festen antolaketa lan betean murgildua dago. Diseinatzen ari diren egitarauaren baitan, bada jada ibilbide luzea egin duen hitzordu bat; usurbildar musikariek abesti ezagunak bertsionatzen dituzteneko gaua. Bertsio Gaua, alegia. Proposamen berritu batekin datoz aurtengoan; Bertsio Gau Mistoa antolatu nahi dute. Azken edizioetan sumatu duten kezkatik abiatuta egin duten honako planteamendua, emakumeen presentzia falta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo Lanbide Eskola ezagutzeko ate irekien bigarren saioa gaur

By on 2018-05-16 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Usurbilgo Lanbide Eskola ezagutzeko ate irekien bigarren saioa gaur

2018-19 ikasturterako aurrematrikulazio epea hurbiltzen ari den honetan, Usurbilgo Lanbide Eskolaren proiektua eta instalakuntzak ezagutzeko aukera aparta izango da, egunotarako antolatu dituzten ate irekien jardunaldiotan. Gogoan izan ikasketa eskaintza zabala du Lanbide Eskolak; erdi eta goi mailako zikloak (elektrizitatea elektronika, mantenimendua energia, administrazioa eta fabrikazio mekanikoa), berrikuntza proiektuak, enplegurako formakuntza: -Maiatzak 16 (asteazkena): 18:00. -Maiatzak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaz EITB-n eztabaidatzea eskatzeko 10.000 sinadura bildu dituzte jada

Gutxi falta zitzaiela aipatzen genuen atzo, ehun bat sinadura baino ez. Baina finkatutako erronka bete dute: 10.000 sinadura biltzera heldu da Errausketaren Aurkako Mugimendua. Gogoan izan, EITB-k erraustegiari buruzko eztabaida teknikoa eman dezan galdegiteko udazkenean abian jarritako atxikimendu bilketa kanpainari buruz ari gara. Azken txanpan da. Asteazken eguerdirako jada, 10.021 lagunek bat egina zuten eskaera […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Angula ustelak” hitzaldia ostegunean Zubietan

Gipuzkoa Zutik mugimenduak tokian tokiko eragileekin elkarlanean antolatuta (Zubietan, Zubieta Lantzenekin), Gipuzkoan barrena egiten ari diren elkartasun biraren baitan, geldialdia egingo dute Zubietan Ainhoa Intxaurrandietak eta Igor Melchorrek. “Angula ustelak” hitzaldia eskainiko dute ostegun honetan (maiatzak 17) 19:00etan Zubietako Kaxkapen.  “Ustelkeriari lotutako hamaika gertakizun ezagutuko ditugu” Solasaldiok helburu argia dute; “Herritarrak gertatzen ari denaren gainean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tokiko produktuen ekoizpen eta kontsumoa sustatuko duen “Beterri Km0” egitasmoa aurkeztu dute

By on 2018-05-15 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Egun ezin egokiagoa hautatu dute aurkezpenerako; maiatzaren 15a, San Ixidro, Baserritarren Eguna. Hernaniko udaletxe atariko plazan bildu dira “Beterri Km0” proiektu berria sustatzen ari diren erakunde, ekoizle eta elkarteetako ordezkariak. Beterri-Buruntzako eskualdeko udalak (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgoak), Behemendi, Donostialdea-Bidasoako landa garapenerako elkartea, Karabeleko, ekonekazaritzaren arloko etxalde esperimental aurrendaria eta Ximaurpila, lurraren emankortasuna […]

Jarraitu Irakurtzen »

UEU-ren Usurbilgo Jakin Jardunaldian matrikulatzeko epea zabalik

By on 2018-05-15 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Zabalik dago jada, iaz bezala Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Usurbilgo Udalarekin eta Jakin Fundazioarekin elkarlanean, uztailaren 12 eta 13rako Udarregi Ikastolan antolatu duen Jakin Jardunaldian matrikulatzeko epea. Honatx aurtengo edizioko izenburua: “Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila”. Matrikulazio epea zabaltzearekin batera, jardunaldion egitarau zehatza ere argitaratu du jada UEU-k. Izen ematea ueu.eus ataritik bideratu beharko da. […]

Jarraitu Irakurtzen »

37. Sagardo Egunez, jai giroa baita Ernai Usurbilen karpa gunean

By on 2018-05-15 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

  Musika, jan edana eta mobilizaziorako tartea izango da 37. Sagardo Egunez, euskal presoen eskubideen alde Ernai Usurbilek Mikel Laboa plazan antolatu duen karpa gunean. Talogileak lanean ariko dira eguerdi partera arte. Eguerdian, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratze eta giza katea egingo dira. Hitzordu honi lotuta, gogoan izan, hilabete honetan bi mobilizazio izango direla presoen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elkarretaratzea ostegunean Miramonen, EITB-n erraustegiaz eztabaida dadin eskatzeko

Elkarretaratzea ostegunean Miramonen, EITB-n erraustegiaz eztabaida dadin eskatzeko

Gutxi falta zaie 10.000 sinaduretara heltzeko. Errausketaren Aurkako Mugimenduak, EITB-k erraustegiari buruzko eztabaida teknikoa eman dezan galdegiteko udazkenean abian jarritako atxikimendu bilketa kanpaina azken txanpan da. Astearte eguerdi honetan jada, 9.851 lagunek bat egina zuten eskaera honekin. Erronka 10.000 sinaduretara heltzea da. EITB-k erraustegiaren aldeko eta kontrako iritziak islatuko lituzkeen eztabaida saioa eskaintzearen aldeko sinadura […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.