Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aginagako jaiak iruditan

By on 2017-10-11 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Akabo inguruotako aurtengo jaien denboraldia. Ohi bezala Aginagako San Praixkuek borobildu zuten asteburuan, ekainaz geroztik Kalezar, Usurbil, Zubieta, Urdaiaga, Atxegalde eta Santuenea lotu dituen festen erronda. Denetariko ekitaldientzako tartea izan da, Aginagako “Aste Nagusi” partikularrean; estreinakoz ekitaldi bihurtu duten txupinazoa, oilasko biltzaileak, Umeen Eguna, mus, toka edota patata tortilla txapelketak, aginagarren arteko herri kirol saio […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ingemarren inguruan erdietsitako akordioaren duintasuna defendatu dute langileek eta Udalak

By on 2017-10-11 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Ingemarren inguruan erdietsitako akordioaren duintasuna defendatu dute langileek eta Udalak

Udan akordioa erdietsi zuten Ingemarren. Enpresako zuzendaritzak Usurbilgo lantegia ez du itxiko, nahiz bertan lan egingo dutenen kopurua jaitsiko den. 34 lanpostu mantenduko ditu Ingemarrek, orain artekoaren erdia. Ingemarreko langileen ordezkariek berriki Usurbilgo Udalarekin egindako bilkuran ziotenez, “akordio hau lortu badugu, langileon, Usurbilgo udalaren eta usurbildarren presioari esker izan da. Ez da guk desio genuen akordioa izan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kabienek urtea bete du

By on 2017-10-11 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin

Usurbilgo freelance eta autonomoen elkarteak urtea bete du jada. Hazten doa bilgunea. Berriki, urtebeteko egonaldiko beka deialdia ere deitu zuten Udalarekin elkarlanean. Eta etorkizunera begira ere, kide berriak erakarri nahian dabiltza. Honatx Kabienekoen lehen urtemugako mezua: “Poz handiz ospatu dugu Kabieneren lehen urteurrena, iaz amets bat baino ez zena gauzatzea lortu baitugu. Elkarrekin egin diegu aurre […]

Jarraitu Irakurtzen »

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun kirol jarduera eta Kirol Egokitutako egitasmoentzako udal diru-laguntza deialdia

By on 2017-10-11 in Ekonomia, Jendartea, Kirola, Politika with 0 iruzkin
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun kirol jarduera eta Kirol Egokitutako egitasmoentzako udal diru-laguntza deialdia

Adi, diru-laguntza lerro berria iragarri du Usurbilgo Udalak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun kirol jarduerei eta Kirol Egokitutako egitasmoei zuzendurikoa. Deialdi honen oinarriak asteazken honetan eman ditu argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.  Segidan dituzue xehetasunak: Emakumeen eta Gizonen Berdintasun kirol jarduerei eta Kirol Egokitutako egitasmoei zuzenduriko udal diru-laguntza deialdia: Xedea: “Usurbilgo Udalaren diru-lagun­tzen oinarri erregula­tzaileak ezar­tzea, norgehiagoka erregimenean, 2017 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eguneko Arreta Zerbitzuaren araudia, alegazio epean bihartik

By on 2017-10-11 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Eguneko Arreta Zerbitzuaren araudia, alegazio epean bihartik

Usurbilgo Udaleko udalbatzarrak irailaren 26ko osoko bilkuran aho batez onartutako Eguneko Arreta Zerbitzuaren araudia jendaurrean ikusgai izango da bihartik, 30 eguneko tartean, “edonork ikus dezan egoki irizten diren erreklamazioak aurkeztu ahal izateko”. Tarte honetan erreklamaziorik ez balego, araudia behin betiko onartutzat joko da. Eguneko Arreta Zerbitzu berri honen kudeaketa eredua eta funtzionatzeko modua zehazten duen […]

Jarraitu Irakurtzen »

“The Basques of Santazi” dokumental proiekzioa 19:00etan Sutegin

By on 2017-10-11 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
“The Basques of Santazi” dokumental proiekzioa 19:00etan Sutegin

Eskoriatzako Aitzorrotzeko gazteluaren historiari buruzko dokumental proiekzioarekin abiatu zen atzo Nafartarren ekintza astea. Asteazken honetan hurrengo hitzordua, “The Basques of Santazi” dokumental proiekzioa 19:00etan Sutegin. Gogoan izan, Aitzorrotzeko gaztelura irteera antolatu dutela Nafartarrek igande honetarako, urriak 15. Eskoriatzako gailur honetara igotzeko txangoa antolatu dute Nafartarrek. Bertaratu nahi duzuenok deitu aurrez eta izena eman, telefono zenbaki honetara deituta: 650 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udala Jaurlaritzarekin biltzekoa da astelehenean, ke isurketen gaian neurriak eskatzeko

By on 2017-10-10 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Urrats berri bat ematera doa Usurbilgo Udala, ke isurketen harira herrian dagoen arazoa konpontzeko bidean. Datorren astelehenean, urriaren 16an, Eusko Jaurlaritzarekin biltzekoa dela berri eman du ohar bidez Udalak eta hitzordu horretan, Udalak berak eta herritarren kezkak mahaigaineratu eta Ingurumen Sailaren interbentzio zuzena eskatuko dute udal ordezkariek. “Gure eskuetan genuen guztia egin dugu Usurbilen ke-isurketak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azaroaren 18an Haimar Zubeldia omentzeko antolakuntza taldea lanean jada

By on 2017-10-10 in Jaiak, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Azaroaren 18an Haimar Zubeldia omentzeko antolakuntza taldea lanean jada

20 urtez maila profesionalean lehiatu ostean, udan erretiroa hartu zuen txirrindulari usurbildarrari merezitako omenaldia egingo zaio azaroaren 18an. “Data gorde!”, galdegin dute Haimar Zubeldia Taldetik. Ondoko irudian ikus dezakezuen moduan, antolakuntzak prestaketa lanei ekin die jada. Atzo arratsaldean Potxoenean batzartu ziren, hitzordua prestatu nahi duten herritarrekin. Bazkaritarako txartelak salgai Bestelako ekitaldien artean, omenaldi bazkaria antolatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.