Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Xuarentzako argazki erraldoia atera dute Bilbon, arratsaldeko manifestazioaren aurretik

By on 2018-01-13 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Xuarentzako argazki erraldoia atera dute Bilbon, arratsaldeko manifestazioaren aurretik

Euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko manifestazioa deitu du larunbat honetarako Sarek Bilbon. Arratsaldean izango den manifestazioaren berri sare sozialen bidez zabaltzeko deia egin du Sarek. Sare sozialetan traola hauk baliatzea eskatu dute: #PrestGaude eta #Resolution. 17:30etan Kasillatik abiatuko den mobilizazioaren aurretik hainbat hitzordu deitu dituzte baita Bizkaiko hiriburuan, Sarek sare sozialen bidez zabaldu duen ondoko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Joxan Artze hil da

By on 2018-01-12 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Joxan Artze idazle eta musikaria hil da. Bere gorpua ostiral eguerdi honetatik, 12:30etatik aurrera Errekaldeko Vascongada beilategian egongo da. Bere aldeko hileta elizkizuna berriz, larunbatean (urtarrilak 13) 19:00etan, Usurbilgo Salbatore Deuna parroki elizan. Hemen duzue 1939ko apirilaren 6an jaio zen sortzaile usurbildarraren biografia laburra: -1966: Ez Dok Amairu taldea sortu zen. Artze taldeko sortzaile eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Ikimilikiliklik J.A. Artzeren unibertsoa” erakusketa asteotan Tolosan ikusgai

By on 2018-01-12 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Joxan Artzek hamarkada luzez garatutako lan poetikoan bidaiatzeko aukera izan genuen 2016ko ekainean Potxoenean antolatu zen “Ikimilikiklik, Artzeren unibertsoa” erakusketari esker. Urtarrilaren 27ra arte bere lan oparoa ezagutzeko aukera duzue Tolosan. Luze zabal hitz egin daiteke Joxan Artzeren unibertso poetikoaz. Bideo instalazio honetan ordea, iradokizunetan dago mezuaren indarra. Beraz, ahaztu ohiko erakusketaren mekanika. Bideo-instalazio honek […]

Jarraitu Irakurtzen »

Astebururako kirol agenda betea

By on 2018-01-12 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Astebururako kirol agenda betea

Pilota, eskubaloia, mendi irteera, futbola eta arrauna, denetarik dugu asteburuko kirol agendan.  Aulki mugikorreko distantzia luzeko Gipuzkoako arraun txapelketa Larunbat honetarako iragarri dute aipatu kirol proba, urtarrilaren 13rako. Hondarribia, Ur Kirolak, San Juan, Orio edota Donostia taldeko arraunlariek parte hartuko dute. Parte hartzaileak eguerdiko 12:30etan abiatuko dira Aginagatik. Proba bi modalitate ezberdinetan jokatuko da: -Saikola-Orio, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Xuarentzako argazkia ateratzea eta euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa larunbatean Bilbon

By on 2018-01-12 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

“Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Euskal presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” aldarripean, Sare mugimenduak larunbaterako, urtarrilak 13, Bilbon (17:30etan Kasillatik) deitu duen manifestazioarekin bat egingo dute milaka herritarrek. Manifestazio honen harira autobus zerbitzua antolatu da Usurbilen. Izena ohi bezala, aurrez eman beharko da ohiko tokietan. Adi, eguerdian 12:30etan Bilboko Areatzan, Porrotxekin, besteak beste, […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Hitzartu” prozesuaren aurkezpena gaur 19:00etan Sutegin

By on 2018-01-12 in Ekonomia, Hezkuntza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Gipuzkoa mailan hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkaren konponbide adosturantz eramango gaituen bide-orria diseinatzeko Hitzartu prozesua eratu eta abiatzea erabaki zuten joan den abenduaren 16an, Donostiako Eureka zientzia museoan ospatu zen ekitaldian. Gizarte zibilaren ekimenez jaio den egitasmoa, haren finantza proiektua eta prozesuaren jarraipena egingo duen Berme Batzordeari erabateko babesa eman zioten bertaraturikoek.  Herritarrak, eragileak eta erakundeak erdigunean […]

Jarraitu Irakurtzen »

2018rako udal aurrekontuak, alegazio epean

By on 2018-01-11 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
2018rako udal aurrekontuak, alegazio epean

Usurbilgo Udaleko udalbatzak hasieraz onartu zituen 2018rako udal aurrekontuak abenduaren 19rako deitu zuten ezohiko osoko bilkuran. Guztira, 11.312.981 euroko aurrekontuak. Hiru ardatz nagusietan oinarritzen dira udal aurrekontuok. Herri jasangarria izatea, herri nortasuna indartzea eta ongizartea sustatu nahi dituzte. Helburuok gauzatze bidean, sarrera eta gastuak orekatzea ezinbestekoa izan zaiela adierazi dute. Sarrerak zuhurtziaz kalkulatu eta gastu arruntak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zumarte Musika Eskolaren birgaitzea, Udalaren 2018ko inbertsio nagusien artean

By on 2018-01-11 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Zumarte Musika Eskolaren birgaitzea, Udalaren 2018ko inbertsio nagusien artean

2018ari begira 11.312.981 euro izango ditu Usurbilgo udalerriak gastuei aurre egin eta egitasmo ezberdinak gauzatzeko. Azken hamarkadan aurrekontu baxuena izan zuen 2013. urtearekin alderatuta (orduan, 10.033.478 euroko aurrekontuak) 1,2 milioi euro gehiago izango ditu udalerri honek aurtengoan. 2013arekin alderatuta, 2018rako ia bikoiztu egin du Udalak inbertsioetara bideraturiko dirutza. Aurten, 2 milioi euro gehiago batu zaizkie partida […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.