Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

[Kulturaldia] Kantu-Bertso-Bazkari-Jira larunbatean, Agin Laburu eta Aitor Sarriegirekin

By on 2018-11-16 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Berriz heldu diogu aurtengoan, Kantu Taldea, Bota Punttuba eta NOAUA! K.E.-ren arteko elkarlanari. Elkarlan horren emaitza da, azaroaren 17rako guztion artean berreskuratu dugun kantu-bertso-bazkari-jira! Kantua, bertsoa, eta Patri jatetxeko otordu eder askoa, eguerdi pasa borobil baterako osagai guztiak ditu astebete barruko hitzorduak. Kaxkoa girotzen hasiko dugu eguna. Mikel Laboa plazatik Kantu Taldearekin. Herritar oro dago […]

Jarraitu Irakurtzen »

[Kulturaldia] eMeren kontzertua igandean, NOAUA!ren kultur ekitaldien zikloa borobiltzeko

By on 2018-11-16 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Haritz Harreguyk, Nora Izagirrek eta Ruben Caballerok osaturiko eMe taldearen kontzertuarekin borobilduko dugu aurtengo NOAUA!ren Kulturaldia. Kontzertua igandean, azaroaren 17an 19:00etan Sutegin.  Sarrera: 10€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik. Azken aldian soinu teknikari lanetan nabarmendu den arren, Haritz Harreguy ibilbide luzeko musikaria […]

Jarraitu Irakurtzen »

Berdintasun ipuinen emanaldia eta kontzertu gaua larunbatean Aginagan

By on 2018-11-16 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Berdintasun ipuinen emanaldia eta kontzertu gaua larunbatean Aginagan

Bi hitzordu larunbatean Aginagan. Batetik haur eta gurasoei zuzenduriko berdintasun ipuinen inguruko emanaldia arratsaldez, eta gauean, kontzertuak Eliza Zaharrean; Skasti eta Voltaia! Berdintasun ipuinak Antxomolantxa Elkarteak antolatuta, azaroaren 17an, 17:30etan hasita Aginagako ludotekan. 4-10 urte arteko haurrei zuzenduriko hitzorduan “denak errespetatuz bizi ahal izateko bidaiatuko dugu ipuin zoragarrien munduan, bakean eta berdintasunean bizi ahal izateko”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol agendan

By on 2018-11-16 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol agendan

Izerdi patsetan datorkigu asteburu hau ere. Futbol neurketak izango ditugu Haranen eta eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian. Aipatzekoa, larunbat goizean Haranen ospatuko den alebinen topaketa.  FUTBOLA HARANEN Azaroak 17, larunbata 09:30-10:30 Alebin guztiekin, mutil eta neskekin futbol eta eskubaloiko partidak. 10:45 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil FT B-Ostadar 12:30 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Hernani CD 16:00 Regionalak: Usurbil F.T.-Kostkas KE Azaroak 18, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Skasti eta Voltaia taldeekin, kontzertu gaua larunbatean Aginagan

By on 2018-11-16 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Aginagako Eliza Zaharra biziberritzeko, tokia bera kultur gune gisa dinamizatu eta bultzatzeko hitzordu berria finkatu dute larunbat honetarako, azaroak 17. Urola Kosta parteko musika nagusi izango duen kontzertu gaua antolatu dute. 23:30etan hasita, Skasti zarauztarrak, Voltaia zumaiarrak eta Dj Seymar! Kontzertu gauerako sarrerak aurrez eskuratu ahalko dituzue 5 eurotan Aitzaga tabernan. Bestela, egunean bertan sarrera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan

By on 2018-11-16 in Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin
Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan

Palestinar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du Tadamun, herrien arteko elkartasuna sustatzeko Usurbilen sortu berri den taldeak ostiral honetarako (azaroak 16), iluntzeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. “Pairatzen dituen erasoen aurrean gure elkartasuna adierazi nahi diogu palestinar herriari”, ohartarazi dute sare sozialen bidez. Azken erasoaldia egunotan pairatu dute palestinarrek. Israelek gutxienez sei palestinar hil eta beste 20 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrek eskuzabaltasunez erantzun diote, Greziako errefuxiatuak laguntzeko deialdiari

By on 2018-11-15 in Jendartea with 0 iruzkin

Elkartasunak ez du mugarik. Ondoko argazkia duzue horren erakusle. Zaporeak proiektutik Greziako errefuxiatuak laguntzeko Euskal Herri mailan abiaturiko neguko arropa bilketa kanpain solidarioa Usurbila heldu da gaur, herritar talde baten eskutik. Ostegun arratsalde honetan ate joka ditugun hilabete hotzetarako arropa biltzen aritu dira Mikel Laboa plazan. Eta ikusi, furgoneta ordubeteko tartean ia betea zuten usurbildarrek […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraldirako txapak eta eskuorriak banatzen hasteko prest

By on 2018-11-15 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Heldu da, heldu da Euskaraldirako materiala! Prest dugu jada, izena emana dugun ehunka herritarrentzako, Ahobizi nahiz Belarriprest guztiontzako baliabideak; batetik, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldiaren 11 egunetan soinean jantzita eraman beharko dituzuen txapak eta zalantzak argitzeko aholku sorta biltzen duten eskuorriak.  Ostiral goiz honetatik bertatik jaso ahalko dituzue NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan edota Potxoenean. Arratsaldez, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.