Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskaraldiari abestuko diote Zumartekoek, Santa Zezili bezperako kalejiran eta kontzertuan

By on 2018-11-20 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Jai dute ostegun hau Zumartekoek. Azaroak 22, Santa Zezili Eguna musikariena ere bai baita. Ospakizunak jai bezperara, hilaren 21era aurreratu dituzte. Urtero moduan, eta Euskal Herri osoko musika eskolek bezala, Musikalean ekimena antolatu du Zumartek; kalejira lehenik eta segidan Sutegin kontzertua. Euskaraldia hasi bezperatan egokitu da aurtengo edizioa. Une ezin egokiagoa, Zumartek euskararen erabilera areagotu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ahobizi eta Belarriprest guztientzako azken tailerra 18:00etan Potxoenean

By on 2018-11-20 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Azken azken txanpan gara, Euskaraldia ate joka dugu, abiatzear! 3 egun baino ez dira geratzen euskararen erabilera handiagotzea helburu duen ekimenean murgiltzeko. 1.000 herritarrek baino gehiagok eman dute izena jada, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialerako. Adi, Ahobizi eta Belarriprest guztiok; dituzuen zalantzak argitu, eta argibideak jasotzeko azken tailerra antolatu da astearte honetan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txokoalden eta Santuenean aurkeztuko dituzte gaur, 2019rako udal aurrekontuak

By on 2018-11-20 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Txokoalden eta Santuenean aurkeztuko dituzte gaur, 2019rako udal aurrekontuak

2015-2019 legealdiko azken aurrekontuak aurkezten hasia da udal gobernu taldea. 2019ra begira landu dituenak hain zuzen. Astelehen honetan Potxoenean egin dute lehen aurkezpen saioa, hurrengo egunotan auzoz auzo joango dira aurrekontu proposamenaren nondik norakoak azaldu eta herritarren ekarpenak biltzera. Astearte honetan Txokoalden eta Santuenean izango dira. Aurrekontuen aurkezpena -Azaroak 19, astelehena: udal aurrekontu zirriborroaren aurkezpena […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Erleak eta polinizatzaileak nola erakarri” hitzaldia gaur Jakoba Errekondoren eskutik

By on 2018-11-20 in Aisia, Euskara, Ingurumena, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
“Erleak eta polinizatzaileak nola erakarri” hitzaldia gaur Jakoba Errekondoren eskutik

Ate joka dugu urteko hitzordu gozoena. Igandean (azaroak 25) ospatuko dugu 20. Erle Eguna. Girotzen hasteko, erleei eta polinizazioari buruzko hitzaldia antolatu du Jakoba Errekondorekin Erle Lagunak taldeak, astearte honetarako: Azaroak 20, asteartea 19:00 Hitzaldia Potxoenean: “Erleak eta polinizatzaileak nola erakarri, zer egin dezakegu?”. Hizlaria:Jakoba Errekondo. Azaroak 25, igandea Usurbilgo frontoian: 9:00-10:00 Ezti eta gozogintza […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraldirako izena eman eta txapak eskuratzeko ostegunera arteko epea duzue

By on 2018-11-19 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Azken prestaketa egunak ditugu hauek. Euskaraldirako 4 egun baino ez dira geratzen! Jada 1.000tik gora Ahobizi eta Belarriprest ditugu Usurbilen. Eta adi, oraindik izen emateak zabalik segitzen baitu. Ostegunean (azaroaren 22an) itxiko da 11 egunez luzatuko den ekimenerako inskripzioak bideratzeko epea. Dakizuenez, egin beharrekoa erraza da. Potxoeneara edo NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara etorri eta izen […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Milesker Grezian dauden errefuxiatuentzat arropa utzi edota diru ekarpena egiteagatik”

By on 2018-11-19 in Ekonomia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Esker ona adierazi nahi diete usurbildarrei, Greziako errefuxiatuak laguntzeko azaroaren 15ean Mikel Laboa plazan antolatu zuten elkartasun ekimenean erakutsi zuten eskuzabaltasunagatik. Gogoan izan, neguko arropa behar dute. Arropa biltzen eta bidalketa gastuei aurre egiteko dirua ere jaso zuten. Ekimena antolatu zuen usurbildar taldeak, usurbildarren eskuzabaltasuna eskertu nahi du lerroon bidez. “Milesker Grezian dauden errefuxientzat arropa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Irteera eta proiekzioak tartekatuko dituen Mendi Astea, ostegunetik aurrera

By on 2018-11-19 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Azkena izan daitekeen Mendi Astearen atarian egon gaitezke. Gogoan izan, Andatza M.K.T.-k 2018rako iragarriak zituen konpromisoak bete ostean, egungo zuzendaritzak mendizaleen bilgunea utziko duela. Zortzi urteko ibilbidea osatu duen taldeak erreleboa behar du. “Andatza Mendi taldea 160 bazkideek osatzen dugu, eta mendi zaletasunak bere bidea jarraitu dezan, zuzendaritza berri bat aurkeztea beharrezkoa da. Beraz, Andatzako […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Neguko irudiak” gaia ardatz hartuta abiatu dute Santueneko 15. Argazki Lehiaketa

By on 2018-11-19 in Aisia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
“Neguko irudiak” gaia ardatz hartuta abiatu dute Santueneko 15. Argazki Lehiaketa

Abian da Santuenea Kultur Elkartearen 15. Argazki Lehiaketa. Ekimena haur eta gaztetxoei, 0-3, 4-7 eta 7-16 urte artekoei zuzendua dago. Hortxe atera beharreko argazkien gaia: “Neguko irudiak”. Argazkiak azaroaren 15etik 30era aurkeztu beharko dira Santuenea Kultur Elkarteko egoitzan. Segidan dituzue antolakuntzak helarazitako lehiaketako oinarrien berri. Santuenea Kultur Elkarteko egoitzan jaso ahal izango da informazio gehiago. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.