Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Txosna batzordeak prest, Usurbilgo jaietako gazte egitaraua

By on 2017-06-23 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Eskaintza zabala eta anitza prestatu du aurten ere Mikel Laboa plazan kokatuko den txosna guneko antolakuntzak. Hortxe duzue hitzordu guztien kartela. Laguntzarako deia egin dute. “Txosnetako txandak osatzeko lanekin ez gara hasi, baina bai eskertuko dugu usurbildarron laguntza txosnan txandak betetzeko”, adierazi diote txosna batzordeko kideek NOAUA!ri. Bide batez, aurrera begira, herri nahiz auzoetako Jai […]

Jarraitu Irakurtzen »

Datozen jaietan ere, Beldur Barik

By on 2017-06-23 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin
Datozen jaietan ere, Beldur Barik

Askok ezagutuko duzue “Beldu barik”. EAEko erakunde ezberdinek, tartean Usurbilgo Udalak bultzatu eta indarkeria sexista prebenitzeko 15-26 urte arteko gazteei zuzenduriko egitasmoa da. Helburu argi bat du, “Beldur Barik jarrera bultzatzea”, egitasmo honetan aurreikusten diren ekimenen bidez. “Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak”, horixe litzateke Beldur Barik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bertsotan eta kantuan, agur 2016-17 ikasturteari

By on 2017-06-23 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Jai giroan agurtu berri dute Udarregi Ikastolako ikasleek, 2016-17 denboraldia. Urteko oporraldi luzeenean murgildu aurretik, kantu eta bertso artean eman dituzte azken klase egun honetako orduak. Talde jendetsu batek frontoian eskaini du kantu emanaldia, Jaione Eskuderok bideraturiko saioan. Segidan, Atxegaldeko Mahaspildegi elkartean bildu dira, urtean zehar bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzen aritu den ikasle taldea. Hamaiketako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Futbol eta eskubaloi taldeen jai eguna larunbatean

By on 2017-06-23 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Futbol eta eskubaloi taldeen jai eguna larunbatean

2016-17 ikasturtea behar bezala agurtzeko festa eguna dute larunbat hau Usurbil F.T.-k eta Usurbil K.E.-k. Futbolari zein eskubaloi jokalari, entrenatzaile, guraso eta zuzendaritzako kideak batuko dituzten jarduerak deitu dituzte ekainaren 24rako: Usurbil F.T. Eguna larunbatean Futbol jokalari, entrenatzaile, guraso eta zuzendaritzako kideak bilduko ditu Usurbil F.T:-k 2016-17 denboraldia agurtzeko larunbaterako antolatu dituen ekimenokin: Ekainak 24, […]

Jarraitu Irakurtzen »

San Juan eskea eta suarekin, Kalezar jaietan gaurtik

By on 2017-06-23 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ekainak 23 ditu gaur, San Juan bezpera, sugarrek argituko duten gau bereziaren atarian gara jada. Inguruotan, Kalezarri begira, abiatzear baitituzte festak. Ostiral arratsaldeko 15:00etan hasiko duten eskearekin murgilduko dira festa giroan. Bidelagun izango dituzte, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz bertsolariak. Gaueko 22:00etan San Juan sua, eta hortik aurrera, Eromeria taldekoen eskutik, parranda goizaldera arte: Kalezar jaietan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zigor espedientea ireki dio Usurbilgo Udalak Ucin lantegiari

By on 2017-06-22 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Kezka eta haserrea eragiten segitzen dute Ucin lantegiko ke isurketek usurbildarren artean. Azken egunotan ere hainbat uneetan ikusi eta usaintzeko moduko kiratsa sumatu da herrian. Bizi izan dugun beroaldiarekin are desatseginagoan bilakatu du giroa. Usurbilgo Udaletik ohartarazi berri dutenez, hirigintza arloko zigor espedientea ireki diote Atxegalde ondoan, N-634 errepideaz bestalde Osinalde industriagunean kokatua dagoen lantegiari. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lau leherketa egingo dituzte, Zubietako erraustegiko lanen eremuan

By on 2017-06-22 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren Twitter kontuan irakurri berri dugu albistea. Erraustegia eraikitzeko lanen eremuan, laster, hilabete honetan egitekoak dituzten leherketen berri ematen duen ohar bat jasotzen hasi dira Zubietan, aipatu mugimendutik zehaztu dutenez, “erraustegiaren triskantza egiten ari den enpresatik!”. Bertan enpresa eraikitzaileetako batek, Moyuak jakinarazten denez, “berriki hasi dira hondeaketa-lanak, Gipuzkoako Ingurumen Gune berriaren obra-planean aurreikusitakoaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren aurkako baraualdia amaitu dute

By on 2017-06-22 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

“Hemendik oso indartuta goaz”, horratx astebetez Donostiako Easo plazan erraustegiaren aurka gose greba egin duen herritar talde batek, atzo arratsaldean, baraualdia amaitu berritan esandako lehen hitzak. Hunkituta, pozik eta esker oneko agertu ziren aipatu plazara bertara, astebeteko protestari amaiera ematera bertaraturikoen aurrean.  Esker ona adierazi zieten, lagundu duten guztiei, antolatu diren ekimenetan parte hartu dutenei, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.