Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Asteazkenean bilduko da bigarrenez, Santixabeletako Jai Batzordea

By on 2012-04-23 in

Etzi, apirilaren 25erako finkatua du hitzordua, Santixabeletako Jai Batzordeak. 18:30etan hasiko da aurtengo herriko festak prestatzeko bigarren bilera, Potxoeneako kultur etxeko goiko aretoan.  Egitaraua Lehiaketa, martxanUrtero moduan, abian da Santixabeletako Egitarau Diseinu Lehiaketa. Lanak aurkezteko epea zabalik dago jada, maiatzaren 25era arte. Egitaraua diseinatzeko, lehenbizi, egitarauko testua jaso behar da, testu horretan oinarrituta burutu behar […]

Jarraitu Irakurtzen »

Konpostatzeari buruzko saio bana, asteazken eta ostegunean

By on 2012-04-23 in

Autokonpostatzeari eta auzokonpostatzeari loturiko ikastaro bana antolatu du Usurbilgo Udalak aste honetarako. Lehen saioa, apirilaren 25ean burutuko da, 19:00etan hasita Artzabalen. Autokonpostatzearen ingurukoa hain zuzen, eta Udaletik zehaztu dutenez, “usurbildar orori zuzenduta dago, eta egun konpostatzen ari diren bizilagunen zalantzak argitzeko ere izango da. Bertan, konpostazearen oinarriak azaldu eta ikastaroa eman ostean, autokonpostagailuak banatuko dira”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aste Kulturala Zubietan

By on 2012-04-22 in

Usurbilgo udalaren laguntzarekin, Aste Kulturala antolatu dute datorren astean Zubietan. Hauxe da igorri diguten egitaraua. Apirilaren 23a astelehenaIkastolan goizez, 9:30tan Porrotx-i elkarrizketa. Arratsaldez, panela margotu ikastolan.Parkean 17:00ak inguruan jokoak: txingak, lokotxak, zaku karrera, sagar eta aulki jokoa, panuelitoa,… Buruhaundiak. Apirilaren 24a astearteaIkastolan arratsaldez, 14:45ean txotxongiloak.Parkean, 17:00ak inguruan, filma eta globo tailerra. Apirilaren 25a asteazkenaIkastolan goizez, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Konpostatzeari buruzko ikastaroak antolatu dira datozen egunetarako

By on 2012-04-22 in

Konpostatzeari loturiko bi ikastaro antolatu ditu Udalak. Lehenbiziko ikastaroa apirilaren 25erako: lur zatia duten herritarrei zuzendua egongo da, konpostatzearen oinarriak azaldu eta ikastaroa eman ondoren, autokonpostagailuak banatuko dira. Bigarrena, apirilaren 26an, Bizkarreko auzokonpostean izena eman duten 21 familiei zuzendurikoa izango da. Bi ikastaro hauek, 19:00etatik aurrera eskainiko dira Artzabalen.

Jarraitu Irakurtzen »

Igande honetan, kontzertua Akerra gaztetxean

By on 2012-04-22 in

Txokoaldeko Akerra gaztetxekoek kontzertua antolatu dute, baina oraingoan igande arratsalde honetarako. Apirilaren 22an, 18:30etik aurrera: Haulin ´ass, Humilitate eta Bajo Presion taldeek joko dute. Haulin´ass, hc/punk egiten duen talde italiarra da, eta biran dira. Humilitate talde zarauztarra Amerikako Estatu Batuetatik bueltan, euskal eszenatokietan dabiltza. Bajo Presion taldea Basauritik dator eta hardcore melodikoa egiten dute.

Jarraitu Irakurtzen »

“Buah Txabal”, astea irribarre batekin amaitzeko moduko antzezlana

By on 2012-04-22 in

Lokaletako gazteak hizpide nagusi dituen “Buah txabal!” izeneko bakarrizketa saioa antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak, igande honetarako, apirilaren 22rako. Emanaldirako sarrerak salgai daude 5 eurotan Txiribogan eta NOAUA!-n. NOAUA!ko bazkideek eta 14-16 urte arteko gazteek 3 eurotan erosi ahal izango dituzte, aldez aurretik eta NOAUA!-ko egoitzan bertan. Emanaldi egunean ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Agurtzane Solaberrietari elkartasuna adierazteko jendetza bildu da

By on 2012-04-22 in

Jendetza bildu da gaur Mikel Laboa plazan. Era honetan, elkartasuna adierazi nahi izan diote Agurtzane Solaberrietari. Maiatzaren 3an hasiko da D3M eta Askatasuna hautes-plataformen aurkako epaiketa eta fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du Agurtzanerentzat. Gaurko ektialdian, elkartasuna adierazteaz gain, epaiketa politikoa dela salatu dute eta, bide batez, hainbat ekimen iragarri dituzte. Epaiketa politikoa dela […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Espainiako Ingurumen Ministeritzak txalotu egin du Usurbilgo atez atekoa”

By on 2012-04-20 in

Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak eta Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian.

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.