Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ostiralerako iragarria zegoen pilota jaialdia, maiatzaren 25era atzeratu da

By on 2018-05-10 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Ostiralerako iragarria zegoen pilota jaialdia, maiatzaren 25era atzeratu da

Pilotarietako baten lesio bat tarteko, ostiral honetarako (maiatzak 11) Usurbilgo frontoian Garfe pilota enpresak iragarria zuen pilota jaialdia atzeratu egin dute bi astez. Honenbestez, bihar ez, maiatzaren 25ean ospatuko da, aurreikusia zegoen ordu eta toki berean (19:00etan Usurbilgo frontoian). Sarrerei lotutako oharrak. Ostiral honetarako sarrera erosia zenutenok, ondo gorde; maiatzaren 25eko jaialdirako erabili ahalko duzue […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gaur urtebete, erraustegiko “lehen harria” jarri zutenetik

Gaur urtebete, erraustegiko “lehen harria” jarri zutenetik

Abiada bizian doaz eraikitze lanak, abiada bizian doa denbora. Konturatzerako, urtea bete da gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako erraustegiko “lehen harria” jarri zuenetik. Eraikitze lanen erdibidean gaudela esan daiteke. Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, urtebete barru, 2019ko maiatzerako eraikia izan eta martxan ere jarri nahi baitute Zubietako errauskailua. Ondoko irudi eta esteken bidez, duela urtebete jazotakoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaz EITB-n eztabaidatzea eskatzeko sinadurak, hilaren 17ko elkarretaratzean aurkeztuko dituzte Miramonen

Erraustegiaz EITB-n eztabaidatzea eskatzeko sinadurak, hilaren 17ko elkarretaratzean aurkeztuko dituzte Miramonen

Gutxi falta zaie 10.000 sinaduretara heltzeko. Errausketaren Aurkako Mugimenduak, EITB-k erraustegiari buruzko eztabaida teknikoa eman dezan galdegiteko udazkenean abian jarritako atxikimendu bilketa kanpaina azken txanpan da. Ostegun honetarako ia 9.500 lagunek bat egina zuten eskaera honekin. Erronka 10.000 sinaduretara heltzea da. EITB-k erraustegiaren aldeko eta kontrako iritziak islatuko lituzkeen eztabaida saioa eskaintzearen aldeko sinadura emateko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bizitza Da Handiena plataformak herri borroka astea deitu du maiatzaren 19tik 26ra Donostian

Bolo-bolo dabil azken orduotan sare sozialetan. Herritarren deialdi sorpresa iragarri du Bizitza Da Handiena plataformak. “Badator herritarron kapitala” aldarripean, herri borroka astea iragarri dute maiatzaren 19tik 26ra Donostian. Bizipoza eta lotarako zakua eramateko deia egiten ari dira hilaren 19an hiriburura. Xehetasun gehiagoren berri egunotan emango dutela. Hitzordua iragartzeko zabaldu duten bideoan, besteak beste, Zubietako erraustegiaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

20 langabetu gutxiago apirilean Usurbilen

By on 2018-05-10 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
20 langabetu gutxiago apirilean Usurbilen

Martxotik apirilera, nabarmen egin du beherantz langabetu kopuruak Usurbilen. Zehazkiago esanda, 20 langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak, kaleratu berri dituen azken datuen arabera; martxoan 262 langabetu, apirilean 242. Beherakada, eskualdean eta Gipuzkoan ere nabaritu da. Buruntzaldean 3.252  langabetu zenbatu zituzten joan den hilabetean, martxoan baino 58 langabetu gutxiago; eta Gipuzkoan 32.760, martxoan baino […]

Jarraitu Irakurtzen »

UEU-ren udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldietan matrikulatzeko aukera, maiatzaren 14tik aurrera

By on 2018-05-10 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) datorren udarako antolatu dituen ikastaroen 46. edizioaren baitan, iaz bezala, aurten ere, Jakin Jardunaldiak ospatuko dira Usurbilen. Datak finkatuak daude dagoeneko; uztailaren 12an eta 13an izango dira jardunaldiok. Eta gaia ere zehaztua dago; “Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila”. Jardunaldiotarako matrikulazio epea, maiatzaren 14an zabalduko da, UEU-ren gainerako ikastaroekin gertatuko den moduan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraldia eta J. Artzeren omenaldia prestatzen segitzeko batzarrak datorren astean

By on 2018-05-10 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ekainaren 16an Joxan Artze omentzeko eta urte amaieran Euskaraldia ospatzeko prestaketa lanak aurrerabidean dira. Bi hitzorduok auzolanean gauzatuko dira. Antolaketa lanoi lotutako batzarrak deitu dituzte datorren asterako. Euskararen erabilera suspertzeko urte amaierarako antolatua dagoen Euskal Herri mailako ekimena, Euskaraldia, Usurbilen prestatzen segitzeko batzar irekia deitu du talde eragileak, maiatzaren 15ean 18:00etan Potxoenean. J. Artzeren omenaldia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elikadura osasuntsuaren inguruko hitzaldia Zubietan, maiatzaren 21ean

By on 2018-05-10 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Elikadura osasuntsuaren inguruko hitzaldia Zubietan, maiatzaren 21ean

Gai honi buruzko hitzaldia antolatu du Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak. Maiatzaren 14an izango dela iragarri bagenizuen ere, hilaren 21ean izango da, arratsaldeko 15:00etan Zubietako Kaxkape egoitzan. ELIKA fundazioko kide Edurne Gantxegi arituko da hizlari lanetan. Hitzaldi honen biharamunean abiatuko dituzte Zubietako Eskolan, Udaberri Festari lotutako ospakizunak. Honatx aipatu eskolako guraso elkarteak osatu duen egitaraua: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea

Merkataritza gida

Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.