Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Noaua elkartea! Nor gara

Noaua! Kultur Elkartea 1996an sortu zen Usurbilen. Bere eginkizun nagusia euskara eta euskal kultura sustatzea da, eta horretarako baliabide eta jarduera ezberdinak ditu bere baitan: garrantzitsuena, Noaua! aldizkaria.

Horrezaz gain, beste hainbat ekimen ere gauzatzen ditu Kultur Elkarteak: Udako Euskal Txokoak zerbitzuaren kudeaketa, herrian gauzatzen diren hainbat ekitaldirekin bat egitea, koordinatzea eta hauei beharrezko laguntza eskaintzea (Plis plas Txalo ta jolas, Santo Tomas azoka, Kultura Hamabostaldia, Inauteriak…), argitarapenak egitea (“Herriak badaki”, “Zubieta, mila urteko herria”, “Usurbilgo baserriak eta baserritarrak”, “Usurbilgo ondarea ezagutzen” izeneko liburuak edota kantu liburuxka).

525 bazkide ditu Noaua! Kultur Elkarteak. 6.000 biztanleko herri bat izanik, kopuru benetan garrantzitsua da honako hau, Kultur Elkarte eta aldizkariaren etorkizunerako ezinbestekoak guztiak. Bazkide denak, gainontzeko herritarrek ez dituzten abantailak eta eskaintzak doan jasotzen ditu ( Noaua! Aldizkariak enkuadernatzeko tapak, argitarapenak, egutegia, postalak, argazki zaharrak, eta herriko zenbait komertziotan beherapenak).

 

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.