Albiste nabarmenduak
![[IRUDITAN] Udarregi Ikastolakoen kantu-jira berezia [IRUDITAN] Udarregi Ikastolakoen kantu-jira berezia](http://www.noaua.eus/wp-content/uploads/2019/02/190204Udarregi24-150x150.jpg)
[IRUDITAN] Udarregi Ikastolakoen kantu-jira berezia
Lurrak gogotik entzun du Agate Deunaren bezpera honetako deiadarra. Zenbaezina izan da, astelehen arratsalde honetan entzun dugun makil kolpeen kopurua. Agate Deunaren bezpera eguna dugu gaur, eta usadio zaharra berritu dute Udarregi Ikastolako HH, LH eta DBH-ko ikasle eta irakasleek. Kantuan itzulia eman diote herriari. Neguko oporraldiari ongi etorria emateko, gabonetako abestien harira, herrian barrena […]

Pentsio duinen aldarria bizirik Usurbilen
Hala iragarri dute, giro euritsua tarteko, Mikel Laboa plazan egin beharrean, ostegun iluntze honetan pentsio publiko eta bizi duinen alde frontoian egin duten elkarretaratzean. Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deitutako mobilizazio amaieran adierazi dutenez, maiatzaren 26an ospatuko diren hauteskundeak arte, pentsio eta bizi duinen alde mobilizatzen segiko dute hilero […]

Kiroldegiko igerilekua, sakoneko berritze lan betean
Oiardo Kiroldegira sartzean, igerilekura ematen duen aldea horma batek estaltzen du joan den urritik. Hormas bestalde, etenik gabe lanean dabiltza, igerilekuen eremua sakonetik eraberritzen. Egunerokoan ezin da bertan egiten ari diren lanen gaineko jarraipena egin. Asteazken honetan salbuspentxo bat egin digute. Horma hau zeharkatzeko aukera izan dugu asteazken honetan Usurbilgo Udalak antolatu duen bisita gidatuari […]

“Dantza” bitan igandean Sutegin
Proiekzio bakarra aurreikusia izan arren, asteotan sarrerak “dantza” batean saltzen ari ginela ikusita, bigarren emanaldi bat antolatzea planteatu genuen. Asteazken honetan, dozena erdi bat sarrera baino ez genituela ikusita hartu dugu erabakia; “Dantza” filmaren bigarren proiekzioa antolatzea erabaki du NOAUA! Kultur Elkarteak. Honenbestez, igande arratsaldeko (urtarrilak 27) 19:00etarako antolatu dugun emanaldirako Sutegiko aretoa erabat betetzear […]