Zer da noaua.eus-eko komunitatea?
noaua.eus erabiltzen dugun guztion taldea. Horixe. Kide eta erabiltzaileez osatuta dago.
Zein dira kideak?
- Taldeak, elkarteak. Argazkiak, artikuluak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute noaua.com honetara.
- Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Argazkiak, artikuluak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute noaua.com honetara.
Hortaz gainera, noaua.com edozeinek bisitatu dezake, noski.
Zer egin Komunitateko kide egiteko eta edukia gehitzeko?
- Kide izaera eskatuta. Eskatu noaua.eus-i kide izaera. NOAUA!ko kudeatzaile batek konprobatuko du benetako datuak eman dituzula eta onartuko dizu eskaera.
Eta, hortik aurrera, zure artikuluak, argazkiak, bideoak… noaua.com-era lotzeko aukera izango duzu.
Kideak
Juanjo Lertxundi
Ongi etorri gune honetara. Nire asmoa da zurekin partekatzea esaldiak, hausnarketak, metaforak eta abar; egunerokotasunean baliagarri eta lagungarri izateko, bai zure bizitza pertsonalean, bai arlo profesionalean.
Inspirazio hitzak, bizitzarako lagungarri izango ditugunak: erantzunak aurkitzeko, emozionalki sostengu puntuak ikusteko, oztopoen aurrean argia egiteko, gugan sinesteko, ikasteko eta hobetzeko. Garapen pertsonala ez da inoiz amaitzen.
Ikasteko gaitasuna da zure aktibo handiena. Virginia Satir psikoterapeutak esaten zuen: "Beti dago itxaropena eta aukera aldatzeko, ikasteko aukerak beti badaude".
Gune hau zure gustukoa izatea espero dut.