Pelaioenearen irekiera

Herriko dantzari eta musikarien eskutik ireki dute Pelaioenea

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 23a, 16:23

Auzoko nahiz herriko dantzari eta musikarien eskutik ireki dute larunbat eguerdi honetan, Kalezarko Pelaioenea.

Usurbilgo Emakumeen Etxea eta Kalezarko auzokideen bilgunea bateratuko dituen Pelaioenea ireki dute larunbat honetan. Irekierak izan duen ezaugarri nagusietakoa duzue irudiotan; girotua izan da, noski. Girotze lanetan auzokide eta herrikideak aritu dira aurresku ofiziala dantzatzen, txalaparta jotzen. Orbeldiko kideen dantza saioak plaza inguratu dute. Bertara joandakoek ere haiekin bat egin dute amaieran. Musikari talde gazteak ere abesti ezagunei tartea egin diete. Irekiera ekitaldia hasi bezala amaitu da; Mikel Laboa plazatik kalejiran abiaturiko batukada feministako kideen eskutik. 

Kalezarko plaza, erreferentziazko bilgune nagusietakoa aurrerantzean, biziberritzen hasi dira Pelaioenearen irekiera egun honetatik bertatik.