Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Sailkatu gabea

Hezkuntza emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du Hitz Ahok

By on 2017-10-19 in with 0 iruzkin
Hezkuntza emozionalari buruzko ikastaroa antolatu du Hitz Ahok

Hitz Aho guraso elkarteak hezkuntza emozionalaren inguruko tailerra antolatu du. Urriaren 25ean hasi eta martxoaren 21ean amaituko da. DBHko eraikinean eskainiko dute tailerra, arratsaldeko  17:00etik 19:00era. Plazak mugatuak dira eta izena emateko azken eguna urriaren 24a izango da. Eskaerak idatziz egin behar dira hitzaho@udarregi.eus helbide elektronikoan.   Egutegia Urria: 25 Azaroa: 15 eta 29 Abendua: 13 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Foru Aldundiak Lurraldebuseko bi zerbitzu murriztuko ditu

By on 2017-10-02 in with 0 iruzkin
Foru Aldundiak Lurraldebuseko bi zerbitzu murriztuko ditu

N1ean, Buruntzaldean eta Donostiako garraio publikoko loturak moldatuko dituela iragarri du Gipuzkoako Aldundiak. Usurbilgo Udalak, “erabakia alegatzeaz gain, herritarrek ere beren bidetik alegazioak egiteko aukera eskainiko du. “Horretarako, urriaren 9a bitartean, hala nahi duenak udaletxean eskuragarri izango ditu alegazio-orriak”, agiri bidez aditzera eman dutenez. Usurbilentzako “murrizketa larriak” egingo dituela salatu du Usurbilgo Udalak. Hori dela […]

Jarraitu Irakurtzen »

Orbeldi Dantza Taldearen ikuskizuna, San Estebango jaien lehen egunean

By on 2017-08-03 in with 0 iruzkin
Orbeldi Dantza Taldearen ikuskizuna, San Estebango jaien lehen egunean

Gaur hasiko dira Urdaiagako festak. Txupinazoa bota eta meza nagusiaren ondoren, herriko dantzarien txanda izango da. Orbeldi Dantza Taldearen ikuskizuna amaitu berritan, ardoa eta paxientxiak banatuko dituzte. Arratsaldean, Julen Alondo eta Eneritz Aulestia trikitilarien txanda izango da.    Abuztuak 3 osteguna 10:00 Txupinazoa. 11:00 Meza nagusia. Meza amaitzean, herriko dantzariak eta ondoren, ardo eta paxientxi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Uda giroa eta jendetza, sagardoaren festa egun handi honetan

By on 2017-05-21 in with 0 iruzkin

Iaz ez bezala, uda giro betean ospatu da Usurbilgo 36. Sagardo Eguna. Bero egin du, eta nabari zen jai gunera gerturatu diren herritarren egarrian. Sagardoa agortu da postu bat baino gehiagotan. Primerako giroa aurten ere eta jende ugari. Herritarrak bai, baina aipatzekoa aurten kanpotik gure artera etorri diren bisitarien presentzia. Irudiotan bildu dugu Sagardo Egun […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegira eta makrokartzelara martxa nazionala antolatu du Gipuzkoa Zutikek maiatzaren 27rako

By on 2017-05-19 in with 0 iruzkin
Erraustegira eta makrokartzelara martxa nazionala antolatu du Gipuzkoa Zutikek maiatzaren 27rako

Ondokoa, iaz, Gipuzkoa Zutik mugimenduak Donostian antolaturiko kanpaldiaren baitan, Zubietako errausketaren “zero gunera” antolatu zuten martxan parte hartu zutenek ateratako talde argazkia duzue. Bizia ereiten aritu ziren, egun jada eraikitze lanak hasi dituzten eremuan. Eremu horretara, bai erraustegia martxan jarri nahi duten gunera baita makrokartzela eraiki nahi duten ingurura ere martxa nazionala deitu du Gipuzkoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

400 herritar frontoian, Maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

By on 2017-02-08 in
400 herritar frontoian, Maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

Abenduan sortu zen Usurbilgo HERRITZARTU plataforma, erabakitzeko eskubidearen aldeko olatura batu eta  maiatzare 7an Usurbilen Herri Galdeketa antolatzeko helburuarekin. Orain arte ekimen honen aldeko babesa biltzen aritu gara, 600 herritar baino gehiagoren sinadura eta herriko 29 eragile ezberdinen(alderdi politikoak, eragile kulturalak, komertzio elkartea, kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, auzoetako jai batzordeak, guraso elkarteak, etab.)  atxikimendua jaso […]

Jarraitu Irakurtzen »

OTSAILAK 5: Argazki Erraldoia maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

By on 2017-01-31 in
OTSAILAK 5: Argazki Erraldoia maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 550 sinaduratik gora bildu ditugu dagoeneko eta herriko hainbat eragileren babesa ere ari da jasotzen herri galdeketa: Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu, Herriko Musika Taldeak, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil F.T.-ren Bartzelonako bidaian izen emateko azken egunak

By on 2017-01-29 in with 0 iruzkin
Usurbil F.T.-ren Bartzelonako bidaian izen emateko azken egunak

Duela zazpi urte egin zuten moduan, 2017ko apirileko Aste Santuko oporraldian Bartzelonara bidaia antolatzen ari da Usurbil F.T., apirilaren 15 eta 16ko asteburuan Realak Bartzelonaren aurka jokatuko duen neurketa izango dela baliatuta. “Bidaia Bartzelonaz gozatu eta Barça-Reala partida ikusi nahi duen ororentzat izango da”, iragarri dute antolatzaileek. Bidaian izen emateko epea astearte honetan, urtarrilaren 31n […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.