Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Politika

Josune Urkola izango da EAJren hautagaia Usurbilgo alkatetzarako

By on 2019-01-30 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Josune Urkola izango da EAJren hautagaia Usurbilgo alkatetzarako

Josune Urkola izango da Usurbilgo alkatetzarako EAJren hautagaia datozen udal hauteskundeetan. Duela lau urte bezalaxe, Josune Urkolak gidatuko du EAJk osatutako gizon-emakume taldea. “Usurbildarren ongizatearen eta bizi kalitatearen alde lan egiteko helburuarekin” aurkeztuko dira maiatzeko hauteskundeetara. Hautagai jeltzalea bere udal  taldeko bozeramailea da gaur egun, eta Ogasuneko, Hezkuntzako, Euskara, Kultura eta Gazteriako, Parekidetasuneko, Pertsonaleko, Nekazaritza […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Meirasko 19ak” hitzaldia Tadamunen eskutik, ostiralean Potxoenean

By on 2019-01-30 in Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin

Galizara eramango gaitu Tadamun elkargune internazionalistak ostiral honetarako (otsailak 1) 18:00etan Potxoenean antolatu duen “Meirasko 19ak”  solasaldiak. 2017ko abuztuan sinbolikoki eta modu baketsuan Meirasko jauretxea okupatu zuten 19 ekintzaileek, jauretxea Galizako herriari itzultzea eskatu eta inoiz gehiago ez dela frankistena izango aldarrikatzeko. Franco familiaren jabetzako baita gaur egun. “Demokrazia, askatasuna, justizia eta duintasuna defendatzea eskubide bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pentsio duinen aldeko 2019ko lehen elkarretaratzea ostegunean

By on 2019-01-29 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Pentsio duinen aldeko 2019ko lehen elkarretaratzea ostegunean

“2019ko urte honetan berriro ekin diegu kontzentrazioei eta iaz bezalaxe kalean jarraituko dugu, ziur gaudelako borroka hau irabazi egingo dugula, ez bakarrik gure pentsioak defendatzeko, baita ondorengo belaunaldienak ere”, dio Pentsionistak Aurrera mugimendutik NOAUA! heralazi duten gutunean.  Azken urtean astez aste eginiko borrokak “hobekuntza txiki batzuk lortzea” ekarri duela nabarmentzen dute, baina “ez da nahikoa” […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa definitzen hasi dira

By on 2019-01-29 in Hirigintza, Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin

Gazteak eta adinekoak elkarlanean jarri dituen prozesu parte hartzailea abiatu zuten urtarrilaren 26an Potxoenean. Astebete lehenago aurkeztu eta etorkizunean Ugartondoko garapen urbanistiko berrian kokatuko den Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa definitzen hasi ziren joan den larunbatean, egitasmo honek zuzenean inplikarazi dituen bi kolektiboak; aipatu moduan, gazteak eta adinduak. Udalaren jabegoko 16 bat apartamentu izango ditu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udalbatzarraren osoko ohiko bilkura gaur 18:00etan

By on 2019-01-29 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Udalbatzarraren osoko ohiko bilkura gaur 18:00etan

Udalbatzarraren 2019ko lehen osoko bilkura deitu dute astearte honetarako (urtarrilak 29) 18:00etan Usurbilgo Udaleko pleno aretoan. Labur joango da saioa, gai zerrendari erreparatzen badiogu gai pare bat hartuko dituzte eta ahotan. Tartean, pinuen tratamenduari buruz aurkeztuko duten mozioa. Bada hirigintza arloko beste gai bat ere: UDALBATZARRAREN OSOKO OHIKO BILKURA Eguna: urtarrilak 29, asteartea. Ordua: 18:00. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Adostasunaren alde, mobilizazio handia deitu du GuraSOSek otsailaren 23rako Donostian

Mobilizazio handi bat iragartzeko baliatu du GuraSOSek larunbat eguerdi honetan Donostiako Paseo Berriko Oteizaren eskultura parean deitua zuen agerraldia. Otsailaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean. “Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Otsailaren 23ko mobilizaziorako atxikimenduak biltzeko, “Esan baietz adostasunari!” manifestua aurkeztu du GuraSOSek

GuraSOSek larunbat eguerdi honetan Donostian iragarri duen otsailaren 23rako mobilizazio handiari begira, hitzordu horretarako hautatu duen lelo bera daraman manifestua ezagutzera eman du; “Esan baietz adostasunari!” izenekoa. Manifestu honen bidez, ahalik eta sektore gehien eta anitzenen atxikimenduak biltzeko kanpaina abiatu du gaur hasi eta datorren hilabetera begira. Kanpainak keinu argi bat sinbolizatzen du; eskuko behatz […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Ia Xua 3. urtebetetzea hemen, bere gurasoekin ospatzeko moduan den”

By on 2019-01-26 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Haurrek maitasun osoz sortutako marrazki zein mezu politekin, Xomorrok botatako bertsoarekin, tartagileek eginiko tarta gozoen bueltan “Zorionak zuri” abestuz eta piztutako kandelak idatziz ospatu dute bart, Xuaren Usurbilgo lagunek ostiral iluntze honetan frontoian, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen alabak urtarrilaren 19an bete zuen bigarren urtemuga. Bigarren urtebetetzea ere espetxean dela bizi behar izan du, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.