Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak San Marko Mankomunitatearen 2014ko aurrekontuak baliogabetu ditu

By on 2017-11-06 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

EAEko Auzitegi Nagusiak adierazitakoa berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak: 2014ko San Marko Mankomunitatearen aurrekontuak baliogabetu ditu. Honenbestez, aurrekontuon aurka Astigarraga, Hernani, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Usurbilgo Udalek duela hiru urte jarritako helegiteari arrazoia eman die Espainiako Auzitegi Gorenak.   Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia eta haren ondorioan baloratzeko agerraldia deitu dute Usurbil, Hernani eta Oiartzungo udal […]

Jarraitu Irakurtzen »

GuraSOS Gasteizko Legebiltzarreko talde politikoekin bildu da

By on 2017-11-06 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
GuraSOS Gasteizko Legebiltzarreko talde politikoekin bildu da

Uztailean erraustegiaren finantzaketaren iruzurra salatzen izan zen GuraSOS, Espainiako Senatuan. Urrats berri bat eman zuten azaroaren 2an; Gasteizko Legebiltzarrean izan ziren taldeko kide Joxe Mari Izeta eta Joseba Belaustegi. EAE mailako araudia hautsi dela eta legebiltzarkideek dituzten eskumenekiko utzikeria salatu zituen GuraSOSek, talde parlamentario guztietako, hau da, EAJ, EHBildu, Ahal Dugu-Podemos, PSE eta PP alderdietako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrak ere 155.aren aurka manifestatzera joanak dira Bilbora

By on 2017-11-04 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

“155.aren kontra demokrazia eta erabakitzeko eskubidea” aldarripean, hainbat eragileek larunbat arratsalde honetarako Bilbon (17:00etan Kasillatik) deitu duten manifestaziorantz abiatu da usurbildar eta lasartearren autobusa arratsaldeko 15:30ak pasatxoan Oiardo Kiroldegi paretik. Ondoko argazkian duzue Bizkaiko hiribururantz joan den herritar taldea. Eragile politikoen artean, EHBilduk eta Ahal Dugu Podemosek bat egin dute mobilizazioarekin. Baita euskal gehiengo sindikalak […]

Jarraitu Irakurtzen »

155.aren aurka Bilboko manifestaziora joateko autobus zerbitzuan izen emateko azken eguna

By on 2017-11-03 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Kataluniako errepublika aldarrikatu zen egun berean, espainiar estatuak Espainiako Konstituzioko 155. artikulua aplikatzea erabaki zuen. Azken ordu eta egunotan nabariak dira hartu dituen neurriak; Espainiako Gobernuak Kataluniako Govern-aren agintea bereganatu edota abenduaren 21erako hauteskundeak deitzeaz gain, azken erabakiak, ostegun arratsaldean hartu zituzten. Generalitate osoa espetxeratzeko agindua eman zuen atzo, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Autobus zerbitzua Usurbildik, 155.aren aurkako larunbateko Bilboko manifestaziora

By on 2017-11-02 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Kataluniako errepublika aldarrikatu zen egun berean, espainiar estatuak Espainiako Konstituzioko 155. artikulua aplikatzea erabaki zuen. Azken ordu eta egunotan nabariak dira hartu dituen neurriak; Espainiako Gobernuak Kataluniako Govern-aren agintea bereganatu edota abenduaren 21erako hauteskundeak deitzeaz gain, azken erabakiak, ostegun arratsalde honetan bertan hartu dituzte. Generalitate osoa espetxeratzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen […]

Jarraitu Irakurtzen »

EHBilduk eta Podemosek garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurkako ekimen bateratua aurkeztuko dute Batzar Nagusietan

By on 2017-11-02 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
EHBilduk eta Podemosek garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurkako ekimen bateratua aurkeztuko dute Batzar Nagusietan

Azaroaren 8an Gipuzkoako Batzar Nagusietan egitekoak diren osoko bilkuran, Foru Aldundiak garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurkako ekimen bateratua aurkeztuko dutela iragarri dute EHBilduk eta Ahal Dugu-Podemosek. Ebazpen proposamen hau gaur goizean eman dute ezagutzera bi eragileok hedabideen aurrean. Aldundiari aurreproiektu hau bertan behera utzi dezala eta udal ordezkari, sindikatu eta erabiltzaileekin mahai baten bueltan konponbide […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gasteizko Legebiltzarrera doa gaur GuraSOS, ordezkari politikoekin bilduko da

By on 2017-11-02 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkari politikoekin Gasteizko Legebiltzarrean bilduko da ostegun honetan GuraSOS, sare sozialen bidez iragarri dutenez. Hitzordu horretan, “GuraSOS-ek prestatu duen txosten bat aurkeztuko du zeinean Eusko Jaularitzak zein Eusko Legebiltzarrak Gipuzkoako erraustegiaren inguruko gatazkan duen ardura eta instituzio foralek konpetentzi autonomikoetan egindako inbasioa salatzen dituen eta era berean, konponbide bat proposatuko du”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

EHBilduren mintegia azaroaren 11n, erdibidera heldu den legealdiaren balantzea egiteko

By on 2017-11-02 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
EHBilduren mintegia azaroaren 11n, erdibidera heldu den legealdiaren balantzea egiteko

2015-19 legegintzaldia erdibidera heldu den honetan, orain arte egindakoaz balantzea egin nahi du EHBildu Usurbilek herritarrekin. Horretarako mintegia deitu du azaroaren 11rako (larunbata), 09:30-13:00 artean Udarregi Ikastolan. Paperean nahiz online bidez anonimoki erantzun daitekeen galdetegi bat prestatu du koalizioak. Udal gobernuaren lanketa arloka, auzoka edota gobernantza eredua batetik hamarrera puntuatu daiteke. Legealdiko ekimen garrantzitsuenak, gabeziak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.