Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Politika

Martxoaren 8ari loturiko ekimenetan parte hartzera deitu du Udalak

By on 2017-03-02 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Martxoaren 8ari loturiko ekimenetan parte hartzera deitu du Udalak

Matrakak Usurbilgo Talde Feministarekin batera elkarlanean josi du Usurbilgo Udalak Martxoaren 8ari loturiko egitaraua. Ekimenotan parte hartzeko gonbita luzatu zuten udal gobernu taldetik, asteartean egin zuten osoko ohiko bilkuran. Saio berean, parekidetasun gaiei lotutako bi erabaki hartu zituzten. Batetik, Emakumeen Egunari begirako mozioa onartu zuten aho batez. Aurtengo Martxoaren 8ari begirako mozioak, erabakitze guneetan gizon […]

Jarraitu Irakurtzen »

Donostiako ospitalera ekarriko dute Mari Karmen Anza

By on 2017-03-01 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Donostiako ospitalera ekarriko dute Mari Karmen Anza

Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik berri eman dutenez, asteazken arratsalde honetan Valentziako ospitaletik anbulantzian ekarriko dute Olatz Lasagabaster presoaren ama Mari Karmen Anza Donostiako ospitalera. Ordu batzuk barru beraz, etxetik gertuen duen osasun etxean zainduko dute sendatu artean, senide eta lagunengandik gertu.  Gogoan izan, Mari Karmen, Olatz alaba bisitatu eta Xua biloba ezagutzera joan zela urtarrilean Valentziara, […]

Jarraitu Irakurtzen »

GHKren 2017rako tarifak ere auzibidean errekurrituko ditu Udalak

By on 2017-03-01 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
GHKren 2017rako tarifak ere auzibidean errekurrituko ditu Udalak

Azken urteotan bezala, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) 2017rako abenduan onartu zituen tarifak auzibidean errekurritzea erabaki du Usurbilgo Udalak, “usurbildarron interesak defendatzeko”. Xabier Arregi alkateak joan den otsailaren 21ean dekretu bidez hartutako erabakia berretsi zuen udalbatzak gehiengo osoz, astearte arratsaldean egin zuten osoko ohiko bilkuran. Erabakia EHBilduko ordezkariek babestu zuten. PSE eta EAJko ordezkariek aurka bozkatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

EAJ-ko zerrendaburu Josune Urkolak, arduraldi partziala izango du Udalean

By on 2017-03-01 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
EAJ-ko zerrendaburu Josune Urkolak, arduraldi partziala izango du Udalean

Usurbilgo EAJ-ko zerrendaburu eta udal talde bereko bozeramaile Josune Urkolak arduraldi partziala izango du aurrerantzean, Usurbilgo Udalean. Egun erdiko ardura, %50ekoa hain zuzen. Hala erabaki zuen udalbatzak gehiengo osoz, astearteko osoko ohiko bilkuran. Udal gobernu taldetik argitu zutenez, legez, “oposizioko alderdi nagusiari badagokio ardura hori”. Bestalde, legegintzaldi hasieratik EAJ-k egin izan duen eskaera da honakoa. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Picassoren “Guernica”, Gernikara ekartzea eskatu du Usurbilgo Udalak

By on 2017-03-01 in Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin
Picassoren “Guernica”, Gernikara ekartzea eskatu du Usurbilgo Udalak

Apirilaren 26an 80 urte beteko dira, Condor Legioak Francoren agindupean Gernika bonbardatu zuenetik. Handik gutxira sortuko zuen Pablo Picasso margolariak udalerri honen izena daraman koadro ezaguna. Mundu mailan ezagun askoa egin den sortze lan honek ere beraz, 8 hamarkada beteko ditu hilabete gutxi barru. 1992az geroztik Madrilgo Reina Sofia museoan dagoen artelan hau Gernikara ekartzea eskatu zuen aho […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igogailuak jartzeko udal diru-laguntzek, orain arteko ordenantza ordezkatuko dute

By on 2017-03-01 in Ekonomia, Hirigintza, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Igogailuak jartzeko udal diru-laguntzek, orain arteko ordenantza ordezkatuko dute

Otsailaren 13an Usurbilgo Udalak argitara eman zuen 2017ko udal diru-laguntzen deialdi berria. Udalak guztira 168.000 euro bideratuko ditu kultura, kirola, gizartegintza, nekazaritza eta abeltzaintza eta ingurumeneko proiektuak laguntzera. Oraingoan, estreinakoz, baita igogailuen instalakuntzak laguntzera ere. Horretarako, Udalak guztira 10.000 euroko diru-partida erreserbatu du. Diru-laguntza lerro berri honek, 2002. urteaz geroztik igogailuak jartzen zituztenei banakako laguntzak emateko indarrean zegoen udal […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udala, gipuzkoarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzearen alde

By on 2017-03-01 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Udala, gipuzkoarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzearen alde

Gipuzkoako Foru Aldundiak gipuzkoarren partaidetzarako erakunde arteko espazio bat sortzeari buruzko Foru Dekretua onartu zuen joan den urtarrilaren 17an. Partaidetzaren eremuan udalerri arteko sarea osatzea da asmoa. Usurbilgo Udala erakunde arteko espazio honetara atxikitzea erabaki zuen aho batez, atzo egin zuten osoko ohiko bilkuran. Atxikimendu honek zenbait konpromiso bere gain hartzea dakar Usurbilgo Udalarentzat. Honako hauek: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eskualdea garatzeko udalen arteko lankidetza hitzarmeneko ordezkari hautaketa

By on 2017-03-01 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek eskualdea sozioekonomikoki garatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten urtarrilaren 27an. Modu honetan, Beterri Buruntza eskualdeko udalen hitzarmenean Batzordea Eragileak Andoaingo Udala eskualdeko udalen arteko ordezkari izatea proposatu zuen. Batzorde eragileak aho batez onartu zuen. Orain udalek babestu behar dute proposamen hau. Usurbilgo Udaleko udalbatzak aho batez onartu zuen, atzoko osoko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.