Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Politika

Erraustegiaren kolapsoa ekar dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu ditu GuraSOSek Europan

Zubietako erraustegia ez da atzera bueltarik gabeko proiektua. “Bere etorkizuna ez dago guztiz erabakia”, nabarmendu du GuraSOSek astelehen goiz honetan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin duen agerraldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019ko udazkenerako martxan izatea aurreikusten duen Zubieta gaineko plantaren eta haren finantza ereduaren kolapsoa ekar dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu zituen joan den astean GuraSOSek, Europako erakundeetan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Altsasuko gazteak aske uztea eskatzeko, argazki erraldoira batzeko deia asteazkenean

By on 2018-06-11 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortutako Altsasuko gazteak aske uztea exijitzeko deialdi bikoitza egin du Sortu Usurbilek egunotarako. Batetik, argazki erraldoia aterako da asteazkenean 19:30etan Mikel Laboa plazan. Larunbaterako Iruñean deitu den manifestaziorako autobus zerbitzua antolatu dute, goiz nahiz arratsaldez. NOAUA!ra helarazi duten ondoko testuan dituzue xehetasunak: Aski da! Kalera irten behar dugu Altsasukoei elkartasuna adierazteko eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Giza katea iruditan, 11. kilometroa

By on 2018-06-10 in Aisia, Politika with 0 iruzkin
Giza katea iruditan, 11. kilometroa

Gure Esku Dagok antolatu duen giza katean zehar, primerakoa izan da giroa. Hamaikagarren kilometroko irudiak dituzue ondoko hauek:     

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia 2019ko uda aurretik amaitua eta udazkenean martxan izatea aurreikusten du Aldundiak

By on 2018-06-06 in Politika with 0 iruzkin
Erraustegia 2019ko uda aurretik amaitua eta udazkenean martxan izatea aurreikusten du Aldundiak

“Tratamendu mekaniko biologikoko eta biolehorketako plantetako eraikinak ia amaituta daude, eta hasiera eman zaio labeen eta gainerako ekipo industrialen instalazioari”, Gipuzkoako Foru Aldunditik berri eman dutenez. 2019ko erraustegiko lanak amaitzea aurreikusten dute eta “probaldia gainditu ondoren, 2019ko udazkenean funtzionatzen hasiko da Ingurumen Gunea” iragarri dute.  Lanen erdia egintzat jo dute jada, “eta, eraikuntza eta obra […]

Jarraitu Irakurtzen »

Airearen kalitatea neurtzeko jarri dituzten kabinen gaia, udal taldeen ahotan

By on 2018-06-05 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Airearen kalitatea neurtzeko jarri dituzten kabinen gaia, udal taldeen ahotan

Ingurumenaren Nazioarteko Egun honetan aipatzeko moduko beste irudia ondokoa. Zubieta gainean eraikitzen ari diren erraustegia tarteko, airearen kalitatea neurtzeko kabinak jarri dituzte inguruotan. Gai honen harira, Usurbilgo EAJ-k udalerri honetan kabinok jartzeko GHK-k eginiko eskaeraren inguruan Udalak jarrera oztopatzailea agertu duela adierazi du ohar bidez. Gobernu taldetik, EHBilduk gezurtatu egin ditu EAJ-k esandakoak. Segidan duzue […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi Ikastolako ikasleek hondakinen kudeaketaren inguruan eginiko lanketa aurkeztu diote alkateari

Udarregi Ikastolako ikasleek hondakinen kudeaketaren inguruan eginiko lanketa aurkeztu diote alkateari

Gaurko Ingurumenaren Nazioarteko Egunari estuki lotua dagoen albistea. Udarregi Ikastolako taldetxo bat bisitan izan da astearte goiz honetan udaletxean. Ondoko irudian ikus dezakezuenez, udalbatza aretoan bildu dira ikasle eta hezitzaileak Usurbilgo Udaleko alkate Xabier Arregirekin eta ingurumen gaien ardura daraman zinegotzi Irene Garciarekin.  Eskola Agenda 21 egitasmoaren baitan, Udarregi Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek hondakinen kudeaketaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hondakinen kudeaketaren eremuko udalen arteko elkarlanera batu da Usurbilgoa

By on 2018-06-04 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Hondakinen kudeaketaren eremuko udalen arteko elkarlanera batu da Usurbilgoa

Hondakinen kudeaketaren gaiarekiko ardura Udalak biltzen hasia da. “Hobeki”, gai honetan aurrerapausoak emateko Euskal Herriko toki-erakundeen elkartea sortu da. Bilgunearekin bat egitea erabaki du Usurbilgo Udalak, maiatzaren 29ko osoko bilkuran udalbatzak gehiengo osoz (EHBildu alde, eta EAJ zein PSE aurka) onartu zuen mozioaren bidez. “Bide ikuskera bat partekatzen dugun herriok lan egitea”, elkarlana sustatu eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Alkateak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du “Usurbil 0.0” eredua

By on 2018-05-30 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Alkateak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du “Usurbil 0.0” eredua

Eusko Legebiltzarreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordeak bilkura iragarria zuen asteazken honetarako; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako birziklatzearen egoera hobetzera zuzenduriko neurriak aztertzeko ponentzia hain zuzen. Hiru agerraldi aurreikusiak zituzten; Zero Zabor Araba mugimenduko ordezkariarena; Rezero, Fundació Catalana per a la Prevenció de Residus i el Consum Responsableko zuzendariarena; eta Usurbilgo alkate Xabier Arregirena. Udaleko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.