Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Politika

Udala Kataluniarekin eta demokraziarekin bat eginik, mozio bidez

By on 2017-09-27 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Udala Kataluniarekin eta demokraziarekin bat eginik, mozio bidez

EHBilduk Kataluniako erreferendumaren inguruan aurkezturiko mozioa onartu zuen atzo gehiengo osoz udalbatzak. Babesa eta errespetua adierazten dio urriaren 1eko deialdiari, espainiar estatutik eginiko erasoa salatu eta halako prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa agertzearekin batera. Bozketa aurretik luze zabal jardun zuten udal ordezkariek, Kataluniak bizi duen egoeraz, erreferendumaz eta erabakitze eskubideaz. Mozioa EHBildu eta EAJko udal […]

Jarraitu Irakurtzen »

Autobus zerbitzua Usurbildik, Gure Esku Dagoren larunbateko manifestaziora joateko

By on 2017-09-27 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Bi asteko tartean, Kataluniako erreferenduma babesteko bigarrenez manifestatzera deitzen ditu herritarrak Gure Esku Dago mugimenduak, larunbat honetan, irailaren 30ean Bilbon. Katalunian “de facto” salbuespen egoera “guztiz larria” ezarri duten honetan, herritarrak mobilizatzera deitu dituzte berriz Bizkaiko hiriburuan, larunbat arratsaldeko 17:30etan “Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna” aldarripean. Kataluniako autonomia kolokan dagoela eta eskubide zibil eta politikoak, baita askatasun […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aginagako ur zikinak kolektorera bideratzea eskatu dio Udalak Añarberi

By on 2017-09-27 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Aginagako ur zikinak kolektorera bideratzea eskatu dio Udalak Añarberi

Usurbilgo Udaleko ordezkari Xabier Arregi alkateak eta Jone Urdanpilleta zinegotziek Añarbeko Uren Mankomunitateko ordezkari Josean Ercilla zuzendari berriarekin eta Enrique Noain zuzendari ohiarekin astearte honetan bertan eginiko bileran egin zion aipatu eskaera Udalak Añarberi.  Aginagako ur zikinak kolektorera bidearatzeko eskaera ez da gaurkoa. Bai ordea lehentasunezkoa Udaletik gogorarazten dutenez. Horixe helarazi zioten udal ordezkariek astearteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Araudia hasieraz onartuta, gaur aurkeztuko du Udalak Eguneko Arreta Zerbitzu berria

By on 2017-09-27 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Araudia hasieraz onartuta, gaur aurkeztuko du Udalak Eguneko Arreta Zerbitzu berria

Asteazken arratsalde honetan (irailak 27) 18:00etan Artzabalen. Bertan, Eguneko Arreta Zerbitzu berri honen inguruko xehetasunak eskainiko ditu Usurbilgo Udalak. Hitzordua bereziki, zerbitzu honen erabiltzaile izan daitezkeenei eta haien senideei zuzendua egongo da. Eguneko Arreta Zerbitzu berri honen kudeaketa eredua eta funtzionatzeko modua zehazten duen araudia hasieraz eta aho batez onartu zuen udalbatzak atzo egin zuten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zenbait hirigintza neurri hartu ditu udalbatzak

By on 2017-09-27 in Hirigintza, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Zenbait hirigintza neurri hartu ditu udalbatzak

Hirigintza gaiei lotutako bi erabaki hartu zituen udalbatzak astearte arratsaldean egin zuten osoko ohiko bilkuran. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioei lotutako bi neurriez ari gara. Batetik Zumarte Musika Eskolaren eraikina kokatua dagoen Rezustaenea eremuari lotuta, uztailaren 26ko osoko bilkuran udalbatzak hasieraz onartutako erabaki bat bertan behera utzi zuten, Rezustaeneako Sistema Orokorraren Antolamendu Xehatuaren aldaketa hain zuzen. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo Udalak Kataluniarekin bat egingo du gaurko osoko bilkuran

By on 2017-09-26 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Usurbilgo Udalak Kataluniarekin bat egingo du gaurko osoko bilkuran

Pil-pilean dagoen Kataluniako auziari tartea egingo dio Usurbilgo Udalak, astearte honetarako, irailaren 26rako iragarria duen hileroko osoko ohiko bilkuran. “Usurbilgo Udala Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat. Independentzia” izeneko mozioa aurkeztu, bozkatu eta ezustekorik ez bada behintzat onartu ere egingo du udalbatzak astearte honetako saioan.  Erabaki gehiago ere hartuko dituzte udal ordezkariek. Udalak irailaren 27an 18:00etan Artzabalen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Katalunia babesteko mobilizazio eta deialdiez jositako astea

By on 2017-09-25 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Kataluniako erreferendumerako sei egun baino ez dira geratzen jada. Urriko lehen eguna gerturatu ahala eta azken asteotan Kataluniako herria pairatzen ari den gertakarien harira, gehitzen doaz atxikimendu eta mobilizazioak. Azken egunotan Usurbilen, batetik, Katalunia eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko gazte argazkia atera zuten larunbatean hainbat usurbildarrek, Ernai gazte erakundeak deituta. Modu honetan, Ernaik hilabete hasieratik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Biharko osoko bilkuran onartzekoa dute, etzi aurkeztuko duten Eguneko Arreta Zerbitzu berriaren araudia

By on 2017-09-25 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Biharko osoko bilkuran onartzekoa dute, etzi aurkeztuko duten Eguneko Arreta Zerbitzu berriaren araudia

Mendetasun arriskua edo gradu txikia duten usurbildarrei zuzenduriko zerbitzu berria abiatzera doa Usurbilgo Udala; Eguneko Arreta Zerbitzua. “Helburua argia da: mendetasun arriskuan edo mendetasun egoeran dauden usurbildarrei autonomiari eusten laguntzea eta ohiko bizi-ingurunean jarraitzen eta gizarteratzen laguntzea, behar izanez gero isolamendu egoerak konpentsatuz”, ohartarazi du Udalak. Zerbitzu honi buruzko zehaztasunak Udalak asteazkenerako, irailaren 27an 18:00etan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.