Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Politika

GAO-n argitaratuko dira, Udalak eta herritarrek autobus zerbitzuen murrizketei aurkezturiko alegazioen erantzunak

By on 2018-07-11 in Ekonomia, Hirigintza, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Hala adierazi dute Usurbilgo Udaletik sare sozialen bidez. Gipuzkoako Foru Aldundiak helarazitako gutuna argitara eman du. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko Lurralde Antolaketako Foru Diputatu Marisol Garmendiak sinaturiko gutunean Udalari berri emante zaio, “bere garaian adostu genuenez”, Diputatuen Kontseiluak “Tolosa, N-1 eta Buruntzaldea eta Donostiako loturak” izeneko bidaiari-garraioko zerbitzu publikoa emateko proiektua onartu duela Diputatuen Kontseiluak […]

Jarraitu Irakurtzen »

7.000 sinadura eta 5.000 alegazio bildu ziren, Aldundiak iragarritako autobus zerbitzuetako murrizketen aurka

By on 2018-07-11 in Ekonomia, Hirigintza, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Gipuzkoako Foru Aldundiak astearte honetan onartu du Buruntzaldea eta Tolosaldeko autobus zerbitzuak berrantolatuko dituen proiektua.  Murrizketon aurka agertu izan dira behin baino gehiagotan azken hilabeteotan, autobus gidariak, herritarrak, eragileak, hainbat udaletako ordezkariak… Gai honekiko kezka atzetik dator. Gipuzkoako Foru Aldundiak irailaren 8an zerbitzuak berregokitzeko aurreproiektua aurkeztu zuenetik. Hainbat murrizketa planteatzen zituen, gerora autobus gidariek, hainbat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Iheslari eta deportatu politikoen aldeko ekimen eguna larunbatean Orion

By on 2018-07-06 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Iheslari eta deportatu politikoen aldeko ekimen eguna larunbatean Orion

Iheslari eta deportatu politikoen aldeko ekimen eguna antolatu dute larunbaterako (uztailak 7) Orion. Usurbildik ere hara, “Bada garaia. Iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herria” aldarripean egingo diren ekitaldietara joateko deia egin da. Tartean, iheslari eta deportatuen itzulera irudikatuko duen ibai jaitsiera iragarri dute. Egun honekin, batetik, iheslari eta deportatuen errealitatea gehiago ezagutarazi nahi dute. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gaur azken ostiraleko elkarretaratzerik ez, presoen eskubideen aldeko eguna bihar

By on 2018-06-29 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Usurbilgo jaiak tarteko, euskal presoen eskubideen aldeko azken ostiraleko mobilizaziorik ez da izango gaur, ekainaren 29an. Horren ordez, ekitaldia egingo da biharamunean (ekainak 30) 20:00etan Potxoenea ondoko Olanoeneko plazan, eguerdiko kantu-jira eta zikiro janaren ostean. Jaietako larunbata, presoen eskubideen aldeko eguna izango da: Ekainak 30, larunbata 11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik. 11:30 Urpekaritza Kiroldegian. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zumarte birgaitu eta handitzeko lanak esleitu ditu udalbatzak

By on 2018-06-28 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Zumarte birgaitu eta handitzeko lanak esleitu ditu udalbatzak

Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko aurrez eginiko obren kontratazio deialdira eskaintza bakarra aurkeztu eta huraxe izendatu zuten eskaintza ekonomiko onena bezala, maiatza hasieran udalbatzak egin zuen ezohiko osoko bilkuran; Construcciones Moyua S.L.-rena. Gero 10 eguneko epea izan zuen aipatu enpresak beharrezko agiriak aurkezteko. Tramite hau egoki bete ostean, musika eskolaren eraikina birgaitu eta handitzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jaietan kutsu politikoa alde batera uztea eskatu du Usurbilgo EAJ-PNVk

By on 2018-06-27 in Jaiak, Politika with 0 iruzkin
Jaietan kutsu politikoa alde batera uztea eskatu du Usurbilgo EAJ-PNVk

“Herriko festak guztionak direlako eta ez Ezker Abertzalearenak bakarrik”, hala dio EAJ-PNVko udal taldeak eta horregatik festetan kutsu politikoa alde batera uzteko eskatu du. “Berriro ere Santixabelak 2018 programak udaleko agintean dagoen alderdiaren kutsu politikoa darama. Egitarauaren arabera ez dirudi usurbildar guztiontzako jaiak direnik, nahiz eta guztion zergetatik ordainduak izan. Usurbildarrok gizarte anitza osatzen dugu eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

GuraSOSek Europan aurkezturiko salaketari erregistroa eman dio Bruselak

Hondakinen kudeaketarekin dugun gatazka konponbide adosturantz eramateko etenik gabe lanean segitzen du GuraSOSek. Aurrerantzean herriari hitza eman nahi dion Zero Zona ikus-entzunezko kanal propioa estreinatu zuen GuraSOSek Youtuben ekainaren 15ean. Aurrerantzean, ostegunero 19:30etan albistegi, elkarrizketa edota dokumentalen bat eskainiko dute bertan. Aurreko asteko emisioa, albiste honi atxikitako bideoan duzue.  Erronka bat betetzen laguntzera animatzen gaituzte. “Baietz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren aurka manifestatuz ekingo diete usurbildarrek herriko festei

Jada, ezinbestean “tradizioan” bilakatzen ari da usurbildarren artean kezka eta haserrea eragiten segitzen duten gaien isla izatea baita herriko festak ere. Aurtengoan ere, jada eraikitze lanak aurrerabidean diren honetan, erraustegiaren aurkako manifestazioa deitu du Txosna Batzordeak ostegunerako (ekainak 28). 18:30etan abiatuko da, Mikel Laboa plazako txosnen eremutik. Kaxkoko kaleak zeharkatu ostean, udaletxe aurreko plazan amaituko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.