Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Politika

2018ko udal aurrekontuen lehen aurkezpen saioa gaur 19:00etan Zubietako Kaxkapen

By on 2017-11-20 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
2018ko udal aurrekontuen lehen aurkezpen saioa gaur 19:00etan Zubietako Kaxkapen

“Ez galdu aukera eta parte hartu. Guk zinez eskertuko dizugu, denon artean landutako herrigintzak balio handiagoa duelako, gutxi batzuen artean egindakoak baino. Usurbilek eskertuko digu”, adierazi dute Usurbilgo udal gobernu taldetik. Herritarrak aste  honetan, 2018ko udal aurrekontuen zirriborroa aurkezteko auzoka egingo duten bilera errondan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Lehen saioa gaur 19:00etan Zubietako Kaxkape egoitzan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azken agurra, zendu berri den Belen Gonzalez Peñalbari

By on 2017-11-17 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Azken agurra, zendu berri den Belen Gonzalez Peñalbari

Ostegun goizaldean zendu zen Belen Gonzalez Peñalba Donostiako Onkologikoan. 2009an minbizi sendaezina diagnostikatu ziotenetik espetxealdi arindua ezarri zioten, eta etxean bete du zigorra azken urteotan. Etxean bai baina ez aske. Gaixotasun luze honen ondorioz zendu zen ostegun goizaldean, 61 urte betetzear zituen lazkaotarra. Heriotza honen harira, azken agurra eman zaio, Usurbilgo Sortuk deituta ostiral iluntze […]

Jarraitu Irakurtzen »

Dispertsioff larunbatean Orion, Patxi Uranga, Olatz Lasagabaster eta Xuaren egoera plazaratzeko

By on 2017-11-17 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Dispertsioff larunbatean Orion, Patxi Uranga, Olatz Lasagabaster eta Xuaren egoera plazaratzeko

DispertsiOFF herri ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute larunbaterako Orion, herriko presoen eta haien senideen egoera plazaratzeko. Tartean, Valentziako Picassenten, sorterritik 600 bat kilometrora espetxeratuak segitzen duten Patxi Uranga, Olatz Lasagabaster eta Xuaren eskubideen aldekoa izango da hitzordua. Baita dispertsioaren ondorioak salatzeko ere; Patxik alaba ikusteko izandako zailtasunak, Xua “barrote artean” jaio izana edota urtea betetzear […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal aurrekontuen zirriborroa aurkezteko auzokako bilera erronda datorren astean

Udal aurrekontuen zirriborroa aurkezteko auzokako bilera erronda datorren astean

“Ez galdu aukera eta parte hartu. Guk zinez eskertuko dizugu, denon artean landutako herrigintzak balio handiagoa duelako, gutxi batzuen artean egindakoak baino. Usurbilek eskertuko digu”, adierazi dute Usurbilgo udal gobernu taldetik. Herritarrak datorren astean, 2018ko udal aurrekontuen zirriborroa aurkezteko auzoka egingo duten bilera errondan parte hartzera gonbidatzen dituzte. Legealdi hasieran herritarrekin osaturiko gobernu programan oinarrituko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Belen Gonzalez Peñalbaren heriotzaren harira, elkarretaratzea deitu du Sortuk 19:00etan Mikel Laboa plazan

By on 2017-11-17 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Ostegun goizaldean zendu zen Belen Gonzalez Peñalba Donostiako Onkologikoan. 2009an minbizi sendaezina diagnostikatu ziotenetik espetxealdi arindua ezarri zioten, eta etxean bete du zigorra azken urteotan. Etxean bai baina ez aske. Gaixotasun luze honen ondorioz zendu zen ostegun goizaldean, 61 urte betetzear zituen lazkaotarra. Heriotza honen harira, elkarretaratzea deitu du Usurbilgo Sortuk ostiral honetarako, azaroak 17, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Iturriko ura ez edateko aholkua

By on 2017-11-16 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Iturriko ura ez edateko aholkua

Gastroenteritis brotea dela eta, Usurbilen bizitzen ari garen ez-ohiko egoera honen harira bandoa kaleratu berri du Usurbilgo Udalak. Etxe atarian zintzilikatzen ari diren oharrean, birusa zerk eragin duen argitzeke dagoela jakinarazten dute, kasuak gutxitzen doazela, Udalak Osakidetzarekin hartuemanetan segitzen duela. Analitika epidemiologikoak egiten ari direla eta behin betiko emaitzak izan artean, birusa are gehiago zabaltzea […]

Jarraitu Irakurtzen »

EITB-k erraustegiari buruzko eztabaida ematea eskatzeko sinadura bilketa

Ipar Haizea taldeak erregistratu du eskari hau change.org atarian. Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiaren aldeko eta kontrako jarrerak bildu eta kontrastatuko dituen eztabaida publikoa ematea eskatzen diote Euskal Irrati Telebistari (EITB). Eskari hau gauzatzeko sinadurak biltzeari ekin diote sarean, change.org atarian.  “Erraustegiaren proiektu berriaren aurrean eta politikari bultzatzaileek proiektu garesti eta herritarren kezka handiaren aurrean erakutsi […]

Jarraitu Irakurtzen »

OEIT, erraustegiari buruzko azterketa epidemiologikoaz: “Patologiarik ez aurkitzeko prestatutako ikerketa dirudi”

By on 2017-11-15 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz, erraustegiari buruzko ikerketa epidemiologikoa bideratzen hasia da Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua. Hainbat herritar osasun azterketa frogak egitera animatzen dituen gutuna jasotzen ari dira. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ikerketa honen aurrean desobedientziarako deia egin du. Ikerketan parte hartu ez, Biodonostiara deitu eta kexatzeko deia egiten ari dira. Ikerketa hau zalantzan jarri zuen baita […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.