Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Politika

Garraio zerbitzu publikoen murrizketen aurkako alegazio epea ixtear

By on 2017-10-20 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Usurbildik Hernanira doan autobus zerbitzua ez da igaroko ondoko irudian duzuen Zubietako geltokitik, ezta Santueneatik ere. Ospitalera doan autobus zerbitzua ere desagertu egingo da. Hau guztia hala izango da, baldin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak garraio zerbitzuen inguruan landutako aurreproiektuan aurreikusiak dituen murrizketak aplikatzen badira behintzat. Autobus zerbitzu hauei eta gehiagori ere eragingo diote murrizketok. Usurbil, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elkartasuna adierazi diete erraustegia geratzeagatik auzitara eraman nahi dituzten Gipuzkoako kudeatzaile ohiei

By on 2017-10-19 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Elkartasuna adierazi diete erraustegia geratzeagatik auzitara eraman nahi dituzten Gipuzkoako kudeatzaile ohiei

Irudi historikoa duzue ondokoa. 2013ko azaroaren 13koa. Garai hartako Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK) eta Zubietako errauste planta eraiki asmo zuten enpresa taldea biltzen duen UTE Gipuzkoa CGR elkarri eskua emanda. Urte luzez milaka gipuzkoarrek eskatutakoari bidea ematea, erraustegiko lanak bertan behera uztea adostu zuten. Lau urte beranduago argazki horren albo banatan dituzuen ordezkari […]

Jarraitu Irakurtzen »

Carme Forcadellek eskerrak helarazi eta laguntza eskatu dio Usurbilgo Udalari

By on 2017-10-18 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Carme Forcadellek eskerrak helarazi eta laguntza eskatu dio Usurbilgo Udalari

Kataluniaren eta demokraziaren aldeko mozioa onartu zuen Usurbilgo Udaleko udalbatzak joan den irailaren 26an egin zuten osoko bilkuran. Albiste honetan beherago irakur dezakezuen mozio hartan erabakitakoaren berri, besteak beste, Kataluniako Parlament-eko presidente Carme Forcadelli helaraziko zitzaiola hitz ematen zen. Hala egin zuen Udalak, eta orain, Parlament-eko presidentearen erantzuna bueltan jaso du Udalak. Ezin egokiago gainera; […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Jordi eta Jordi. Behin ere ez zaizue gure babesa faltako”

By on 2017-10-18 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Usurbilen ere “Junts” aldarripean mobilizatu ziren atzo arratsaldeak herritarrak Mikel Laboa plazan Gure Esku Dago Usurbilek deituta. Katalunian izan diren azken atxiloketak salatu zituzten. Espainiako estatua urrutiegi iritsi dela salatu zuten, oso larritzat jo zuten Kataluniako independentziaren aldeko mobilizazio eta adierazpideak delitu bilakatu nahi izatea. Atxilotuak aske uztea eskatu eta elkartasuna adierazi zieten, estelada artean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ke isurketen arazoa konpontzeko premiazko eta presazko neurriak eskatu dizkio Udalak Jaurlaritzari

By on 2017-10-17 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Iragarri moduan, urte luzez usurbildar askoren kezka iturri izaten ari den ke isurketen gaia hitz egiteko Ingurumen Sailburuorde Elena Morenorekin bildu zen atzo Usurbilgo Udala. “Bileran aditzera eman zaio ke isurketek eragindako egoeraren larritasuna”, Usurbilgo Udaletik ohartarazi dutenez. Neurriak hartzea exijitu zioten Jaurlaritzako ordezkariari. “Usurbildarron kezka gero eta handiagoa da, eta udalak premiazko eta presazko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ernai Usurbilen hausnarketa, urriaren 12az

By on 2017-10-17 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Ernai Usurbilen hausnarketa, urriaren 12az

Joan den urriaren 12an gazteek ez zutela izan ezer ospatzeko adierazi du Ernai Usurbilek NOAUA!ra helarazi duen idatziaren bidez. Gai honi buruz hausnartu du, ondoko argazkia helaraztearekin batera. Bertan, hainbat etxebizitzetako plaka frankistak ikus daitezke mahai baten gainean. “Franco hil zen, baina erregimena ez. Usurbilen ikur frankistarik ez! Irten gaitezen kalera erregimenarekin haustera eta Euskal […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kataluniako azken atxilotuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea 19:00etan Mikel Laboa plazan

By on 2017-10-17 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Urgentziazko elkarretaratzeak deitu ditu gaurko Gure Esku Dago mugimenduak Euskal Herri luze zabaleko herri guztietan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak, bart, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazionaleko Katalaneko presidentea espetxeratzea agindu ostean. “Egoera larri honen aurrean, Gure Esku Dagok elkarretaratzeak deitzen ditu Euskal Herriko herri guztietan #Junts lelopean”. Mobilizazio […]

Jarraitu Irakurtzen »

Auzitara, erraustegia geratu izanagatik

By on 2017-10-16 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Auzitara, erraustegia geratu izanagatik

EAJ-PNV eta PSE-EEko ordezkarien aldeko bozkekin, aurreko legegintzaldian erraustegiko lanak bertan behera utzi zituzten kudeatzaileak auzitara eramatea onartu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) astelehen honetan egin duen asanbladan. Erraustegia eraikitzeko kontratua etetean, hainbat enpresei kalteordainetan emandako 8,2 milioi euroak bere gain hartu eta diru hori itzultzea eskatuko die GHK-k, Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohiari eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.