Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Nabarmendua

Azken agurra Joxan Artzeri

By on 2018-01-13 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Larunbat honetan emango zaio azken agurra ostiralean zendu zen Joxan Artze sortzaile usurbildarrari. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Salbatore Deuna parrokian bere alde egingo den hileta elizkizunean. Bitartean, euskalgintza nahiz kulturgintzako kideek, denetariko eragile sozial eta politikoek, erakunde anitzek, usurbildar zein euskal herritarrek… guztiek Joxan Artze dute gogoan azken orduotan. Bere heriotzaren berri izan eta gutxira, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren aurkako mendi martxa urtarrilaren 27an

Erraustegiaren aurkako mendi martxa urtarrilaren 27an

Gipuzkoa mailako deialdia egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak urtarrilaren 27rako. Erraustegiaren goi-tentsioko linearen aurkako mendi martxa antolatu dute hilabete honetako azken larunbaterako. Egitasmo honi buruzko zehaztasunak ezagutzeko aukera egongo da, hain zuzen goi-tentsioko lineak zeharkatuko dituen parajeetan. Gogoan izan, 2016ko udazkenean ohartarazi zuen Lasarte-Oriako Aire Garbia herri plataformak goi-tentsioko linea eraiki nahi zuela Gipuzkoako Hondakinen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erregeak Usurbilen: “Elkarrekin partekatuz opari guztiak guztiongana iristea da gure nahia”

By on 2018-01-05 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Usurbila heltzeko bidaia luze bezain gogorra egin dute, baina haien lan egun partikularra hasi baino ez dute egin. Gau luzea dute aurretik, gau euritsu eta hotza. Euri tanta artean heldu dira hain zuzen aurtengoan Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak frontoira, antortxero eta txistularien atzetik. Harrera beroa egin diete bertaraturikoek eta eskuzabal portatu da hirukotea. Frontoia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ostiralean helduko dira erregeak

By on 2018-01-02 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Badatoz erregeak, hiru egun barru helduko dira Usurbila, ohi bezala, Ziortza Gazte Elkarteak antolaturiko kabalgatan. Goizez postaria aurreratuko zaie erregeei. Haurren gutunak biltzera etorriko da frontoira. Eta arratsaldez bai, haiek, erregeak: Urtarrilak 5, ostirala 11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen. 19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian. Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo sortzaileen 2017ko uzta ikusgai Sutegin

By on 2017-12-20 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Usurbilgo sortzaileen 2017ko uzta ikusgai Sutegin

Ate joka ditugun egunotan ez dakizuela zer oparitu? Opari ederra izan liteke, Usurbilgo sortzaileen 2017ko uzta oparitzea. Azken hilabeteotan argitaratu diren usurbildarron lanak ikusgai izango dituzue urtarrilaren 8ra arte, Sutegi pareko erakusleihoan. Uzta ederra utzi digute aurtengoan ere. Sutegi udal liburutegiaren eta NOAUA! K.E.-ren elkarlanez, kultur etxeko aretoko erakusleihoan jarri ditugu ikusgai. Eskuragarri aldiz, liburutegian […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larunbatean, Jostailu Erabilien Azoka

By on 2017-12-12 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Etxean erabiltzen ez duzun jostailu bat baino gehiago izango duzu. Ez ahaztu, beste batek erabil dezake, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak larunbaterako (abenduak 16) antolatu duen Jostailu Erabilien Azokari esker. Urtero moduan, aurretik bideratuko dute bilketa: -Abenduak 14, 15, 17:00-19:00 Jostailu erabilien bilketa Potxoeneko Urdintxo gelan. -Abenduak 16, 11:00-13:00 Jostailu erabilien azoka frontoian. Ekimen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azken haizeteek kalteak eragin dituzte

By on 2017-12-11 in Jendartea with 0 iruzkin

Azken orduotako haize denboralearen ordu zailenak igaro dira. Alerta laranjan izan gara bart, orduko 100-120 kilometrotik gorako haize boladengatik. Alerta laranja goizaldeko 03:00etan desaktibatu dute, eta ordutik abisu horia dugu indarrean haizeguneetan soilik. Egoera berean segiko dugu gauerdira arte. “Mendebal-osagaiko haize boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan; gauean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta kostaldean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Durangoko Azoka, usurbildar sortzaileen plaza

By on 2017-12-07 in Aisia, Euskara, Kultura with 0 iruzkin
Durangoko Azoka, usurbildar sortzaileen plaza

Euskal sortzaileen lan berrienak ikusi, erosi, entzun, ukitzeko garaia badator. Gaurtik abenduaren 10era milaka euskaltzale hurbilduko da 52. ediziora heldu den Durangoko Azokara. 200 kultur ekitaldi baino gehiago iragarri dituzte eta 400 nobedade baino gehiago bilduko ditu azokak: 257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta bestelako 27 produktu. Tartean, usurbildarren sormen lanak. Zortzi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.