Hemen zaude: Hasiera » Kultura
Kultura
Osasun gaiak hizpide ostegun honetan (otsailak 7), Gure Pakea Elkarteak antolaturiko Jubilatu Astearen baitan. Osakidetzakoen eskutik, hitzaldia 16:30etan hasita Artzabalen. Gogoan izan bestalde, egunbete baino ez dela falta, Gure Pakea Elkarteko 6 kideek, Ixabel Agirresaroberen gidaritzapean landu duten “Halako batean bagoaz Benidorrera!” antzezlanaren estreinaldirako! JUBILATU ASTEA Otsailak 7, osteguna 16:30 Osakidetzaren eskutik, hitzaldia Artzabalen. Otsailak […]
Jarraitu Irakurtzen »
Egutegi aldetik ez da aldaketarik aurtengoan. Jai Batzordeak astearte arratsaldean eginiko lehen bileran finkatu zituen Usurbilgo jaien egunak; zenbat eta zeintzuk izango diren. 2019ko Santixabelek bost eguneko iraupena izango dute, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko ditugu. Jaien hausnarketa plazara Egunak finkatuta, antolaketa prozesuari buruz luze zabal jardun zuten lehen bilera honetan parte hartu zuten herri eragileetako […]
Jarraitu Irakurtzen »
Apirilaren 12an gure artera helduko den 21. Korrika girotzen hasteko prestaketa lanak abian ditu Korrika Batzordeak. Otsailaren 1eko lehen saioan batzordea osatu eta lehen proposamenen lanketari ekin zioten. Ekarpenok zehazten segitzeko bigarren hitzordua finkatu dute; otsailaren 15erako 18:30etan Etumeta AEK euskaltegian. Gogoan izan, Korrika babesteko modu ezberdinak dituzuela. Arropa erosi, Korrika Laguntzailea kanpainarekin bat egin […]
Jarraitu Irakurtzen »
Artista talde bikaina osatu da Gure Pakea Elkartearen altzoan. Jubilazio aktiboaren isla argia da, asteotan, lehenbizi Artzabalen eta gero Sutegin ontzen ari diren antzezlana. Eta prestaketa lanen harira darabilten mugimendua. Otsailaren 8ko estreinaldi egun handiaren atarian dira jada, Tarsi Martinez, Isi Navarro, Maitere eta Pako Alkorta, Jone Agirrezabala eta Kattalin Arzallus. Seikoteak irri ugari eginaraziko […]
Jarraitu Irakurtzen »
Erdibidera heltzear den Gure Pakea Elkartearen Jubilatu Astearen baitan bi hitzordu asteazken honetarako. Goiz partean, ibilaldia egingo dute herrian barrena eta gero bazkaritarako bilduko dira Aginaga Sagardotegian. Ibilaldiari dagokionez, aipatu, adineko pertsonei nahiz dibertsitate funtzionala duten herritarrei zuzenduta, Usurbilgo Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu duen “Goazen Kalera” egitasmoa jarri zutela martxan 2016ko udazkenean. Ohitura osasuntsuak sustatzeko asteazkenero herri […]
Jarraitu Irakurtzen »
Aginagako Eliza Zaharra kulturgune gisara dinamizatzen segitzeko konpromiso irmoa dute 2019. urtean ere. Eraikina girotzen segitzeko herri elkarguneak kontzertu gaua antolatu du larunbaterako (otsailak 9). Hemen xehetasunak: KONTZERTU GAUA Otsailak 9, larunbata 23:30 Kontzertu gaua Aginagako Eliza Zaharrean: Eraso, Kokein eta Dj Bull goizaldera arte. Sarrerak: 8 eurotan Aginagako Arrate eta Usurbilgo Aitzaga tabernetan. Antolatzailea: Aginagako […]
Jarraitu Irakurtzen »
Otsailaren 23rako Donostian adostasunaren alde deitu duen manifestaziorako girotze lan betean da GuraSOS. Gogoan izan, hilaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean. “Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta gizarte bezala dugun etorkizuna. Horregatik […]
Jarraitu Irakurtzen »
Eskubaloi eta futbol jokalariak, arraunlariak, suhiltzaileak, guraso eta haurrak, Ikastolako langileak… Adostasunaren aldeko atxikimendu mordoa jasotzen ari da GuraSOSek otsailaren 23rako iragarria duen mobilizazio handia. Gogoan izan, hitzordu horri begirako “Esan baietz adostasunari!” manifestua plazaratu eta atxikimendu bilketa kanpaina abiatu dute. Manifestu honen bidez, ahalik eta sektore gehien eta anitzenen babesa jaso nahi dute. Kanpainak […]
Jarraitu Irakurtzen »