Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

Usoa Zumetaren azken bi urteotako lan grafikoaren erakusketa irekiera 19:00etan Sutegin

By on 2017-12-01 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Usoa Zumetaren azken bi urteotako lan grafikoaren erakusketa irekiera 19:00etan Sutegin

Usoa Zumeta Bilboko Grabatuaren Nazioarteko FIG Jaialdian egon berri da. Hara eraman zuen obra da Sutegin erakutsiko duena. Azken bi urteotan, bere estudioan egin duen lanaren emaitza. “Orain arte, erakutsi gabea”, Usoak NOAUA!ri aitortu dioenez. Zazpi urte pasa dira bere azken erakusketa egin zuenetik. Geroztik ez dugu Usoa Zumetaren lanaz gozatzeko aukerarik izan Usurbilen.  Inaugurazioa, ostiral […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haritz Harreguy: “Orain, hau da barruak eskatzen diguna. Pop kutsuko musika”

By on 2017-11-30 in Kultura with 0 iruzkin
Haritz Harreguy: “Orain, hau da barruak eskatzen diguna. Pop kutsuko musika”

Soinu teknikari bezala, talde askorekin aritzen da lanean. Estudioan, zein zuzeneko emanaldietan. Honakoan baina, beste arrazoi batengatik da albiste: Nora Izagirrerekin eta Ruben Caballerorekin batera egitasmo berri bat jarri du martxan: eMe izeneko taldea. Azaroaren 30ean Donostiako Tabakaleran eskainiko duten prentsaurrekoan, lehen diskoa aurkeztuko dute. Egitasmo berriaz, diskoaz eta bere estudioaz aritu gara solasean, luze […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hitzorduz gainezka datorkigu urte amaiera

By on 2017-11-30 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Hitzorduz gainezka datorkigu urte amaiera

Ekitaldiz gainezka datorkigu urte amaiera Usurbilen. Ikusi bestela, Udalak plazaratu berri duen abenduko kultur agenda. Usoa Zumetaren lanen erakusketaren irekierarekin edota Euskararen Egunari eskainitako asteburuko hitzorduekin abiatuko dugu abendua. Bigarren hamabostalditik aurrera helduko dira gabonei begirako hitzordu klasikoak. Tartean ditugu NOAUA!ren San Tomas Azoka (abenduaren 17an) edota Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkarteak antolaturiko Jostailu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zumarteren handitze eta berritzea sustatuko duten erabakiak hartu ditu udalbatzak

By on 2017-11-29 in Ekonomia, Euskara, Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin
Zumarteren handitze eta berritzea sustatuko duten erabakiak hartu ditu udalbatzak

Batetik aurreko urriko osoko bilkuran mahai gainean utzitako 2017-2020 epealdiko plan ekonomiko-finantzarioa onartu zuen udalbatzak, astearteko plenoan. Horrekin batera, Zumarte Musika Eskola kokatua dagoen Rezustaenea eremuko Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako SGERC-2 Sistema Orokorraren Antolamendu Xehatuaren aldaketa behin betiko onartu zuten.  2017-2020 urte arterako plan finantziero-ekonomikoa Kontu-hartzailearen txostena, alkatearen memoria eta 2017-2020 epealdiko aurrekontu eszenarioa biltzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Heldu dira NOAUA!ra, Errigoraren otarrak

Asteazken arratsalde honetan heldu dira gure artera, udazkeneko Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainaren baitan azaroaren 14ra bitarte eskatu zenituzten otarrak. Ostegun eta ostiral honetan, hau da, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean banatuko ditugu. Otarren bila zatoztenean egin beharko dira ordainketak. Etumeta AEK euskaltegian, Udarregi Ikastolan edota NOAUA!ren egoitzan bideratu zitezkeen eskaerak. NOAUA!n 20 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikastolaren 50. urtemugako ospakizunen antolakuntzan laguntzeko deia

By on 2017-11-28 in Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Ikastolaren 50. urtemugako ospakizunen antolakuntzan laguntzeko deia

Mende erdia beteko du Udarregi Ikastolak 2018an. Urtemuga berezia merezi bezala ospatu asmoz, ekitaldi ezberdinak antolatzekotan dira. Ekimenok bideratzeko irakasle talde bat osatu dute jada, “baina hezkuntza-komunitate osoaren artean ospatu nahi dugu!”. Antolaketan parte hartu eta ideia berriak proposatzera animatzen dute. “Ilusioz beterik gattunk! Barreiatu dezagun bada, bazter guztietara gogoa eta ilusioa!!! Guztion artean jantzi dezagun […]

Jarraitu Irakurtzen »

Durangoko Azokan nahiz eguberrietan euskara oparitzeko katalogo berria kalean

By on 2017-11-28 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Durangoko Azokan nahiz eguberrietan euskara oparitzeko katalogo berria kalean

Ateak zabaltzear dituen Durangoko Azokari begira gida ezinhobea, datozen eguberrietan euskara oparitzeko tresna ezin aproposagoa. Gida landu eta osatua, bertako, etxeko produktuekin. Kalean da, 2017-18 ikasturteari lotutako Euskarazko Produktuen Katalogo berria. Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuen elkarlanaren emaitza da katalogoa. Usurbilgo Udalak ere parte hartzen du egitasmo honetan. Urtero moduan ikastetxeetan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abenduaren 9ko Parisko mobilizaziora joateko autobus zerbitzua Usurbildik

By on 2017-11-27 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Abenduaren 9an, “Denak Pariserat”. Hortxe euskal herritarrei luzatu zaien gonbita. Euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurriak aplikatzeari utzi eta haien zein haien senideen eskubideen aldeko inoizko mobilizazio handiena izatea nahi dute Bakearen Artisauek Frantziako hiriburuan deitu dutena. Frantziako Gobernua ere Euskal Herriko bake prozesuan inplika dadila eskatuko da Parisko kaleetan. Milaka lagun espero dira bertan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.