Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

Santixabeletako egitarau diseinu lehiaketan parte hartzeko epea ireki da

By on 2014-04-03 in Kultura with 0 iruzkin
Santixabeletako egitarau diseinu lehiaketan parte hartzeko epea ireki da

Diseinu lanak aurkezteko maiatzaren 15era arteko epea dute interesdunek. Lehiaketako txapeldunak, 500 euroko saria jasoko du eta noski, eginiko lanaren emaitza herritar guztien eskutara helduko da. Usurbilgo Udalak antolaturiko ekimen honen xedea hain zuzen, uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren herriko festen egitarauari formatua, euskarria, eta finean, forma eta itxura ematea baita.  Zuen diseinu lana sortzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Buda kuantikoen eskultura erakusketa zabalik gaurtik

By on 2014-04-03 in Kultura with 0 iruzkin

Igandera arte bisitatzeko aukera egongo da, Sutegiko erakusketa aretoan. Ordutegi honetan; goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara. Izaskun Silva Zaldibek eta Willy Jonesek antolaturiko erakusketari buruzko informazio gehiago: budacuantico1@gmail.com eta Facebook-en, “Buda Cuántico”. Erakusketa honen harira, hitzaldi bat ere antolatu dute, larunbaterako, apirilaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan Sutegiko auditorioan. “Hitzaldi honetan, egunerokotasunean Fisika kuantikoaren ezagutzak nola erabili eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Datorrena, opor aurreko azken NOAUA!

By on 2014-04-03 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin

Apirilaren 11n argitaratuko dugu ate joka dugun oporraldi aurreko azken astekaria. Honenbestez, zorion agur edo oharrik baldin baduzue, astelehenerako, apirilaren 7rako ekarri NOAUA!ko egoitzara. Edo bestela, emailez bidali erredakzioa@noaua.com helbidera.  Datorren 570. NOAUA! kaleratu ostean, bi astez, hau da, apirilaren 18an eta 25ean ez da NOAUA!ko papereko ediziorik izango. Hurrengo zenbakia, ohi baino lehenago dator […]

Jarraitu Irakurtzen »

II. Dantza Eguna, apirilaren 12an

By on 2014-04-02 in Kultura with 0 iruzkin
II. Dantza Eguna, apirilaren 12an

Herriko dantzarien topaleku bihurtuko da Kaxkoa bigarrenez, apirilaren 12an. Beste behin, joera edo estilo ezberdinetan herrian diharduten taldeen lanketa, ohiko lokaletatik atera eta plazaratuko dute, egun osoko jaialdi honen bidez. Funky, hip-hop, dantza oriental eta afrikarrak, eta noski, euskal dantzek, tartea izango dute iragarri diren ekitaldi desberdinetan.  Emanaldiekin egituratu dute jaialdiko egitaraua. Eta programa eskutan […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Faustinarekin munduratuz” antzezlana, Haur Liburuaren Nazioarteko Egun honetan

By on 2014-04-02 in Kultura with 0 iruzkin
“Faustinarekin munduratuz” antzezlana, Haur Liburuaren Nazioarteko Egun honetan

Gaur arratsaldeko 18:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. “Faustinarekin munduratuz” izeneko antzezlana eskainiko du Eneko Etxebarrietak. 4-8 urte arteko haurrei zuzenduriko emanaldia, “Etxeberrietak 4 urteetan zehar munduari bira ematen izan zituen abentura eta esperientzetan oinarritzen da. Bidaia honetan 46.000 kilometro egin zituen pedalei eraginez, 32 herrialdetan. Eneko eta Faustinak, bere txirringak, (txirrinaren bidez hitz egiteko ahalmena duenak) haurrak telebista utzi […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Faustinarekin munduratuz” antzezlana asteazkenean, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean

By on 2014-03-31 in Kultura with 0 iruzkin
“Faustinarekin munduratuz” antzezlana asteazkenean, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean

“Faustinarekin munduratuz” izeneko antzezlana eskainiko du Eneko Etxebarrietak, asteazken arratsaldean, 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. 4-8 urte arteko haurrei zuzenduriko emanaldia, “Etxeberrietak 4 urteetan zehar munduari bira ematen izan zituen abentura eta esperientzetan oinarritzen da. Bidaia honetan 46.000 kilometro egin zituen pedalei eraginez, 32 herrialdetan. Eneko eta Faustinak, bere txirringak, (txirrinaren bidez hitz egiteko ahalmena duenak) haurrak telebista […]

Jarraitu Irakurtzen »

Susmo taldekoen itzulera kontzertua, larunbatean Akerra Gaztetxean

By on 2014-03-31 in Kultura with 0 iruzkin

Xabier Linazasorok (ahotsa), Danel Santxezek (baxua), Ander Aizpuruak (gitarra), Axier Fernandezek (gitarra) eta Andoni Castrok (bateria-jolea) osaturiko taldea oholtza gainera itzulia da, zenbait emanaldi eskaintzeko. Larunbat honetan, apirilak 5, Akerra Gaztetxean joko dute, gauerditik aurrera. Metal eta rock gogorraren artean mugitzen zen boskoteak, herriko beste talde batekin partekatuko du Txokoaldeko oholtza gaina; 3P4 taldearen kontzertua […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santixabeletako Jai Batzordearen bilera, 18:00etan Potxoenean

By on 2014-03-31 in Kultura with 0 iruzkin
Santixabeletako Jai Batzordearen bilera, 18:00etan Potxoenean

Uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren jaiak antolatzen jarraituko dute, Jai Batzordearen bueltan biltzen diren herri eragileetako ordezkariek. Aipaturikoa, festak prestatzen segitzeko urteko bigarren hitzordua, astelehen honetan, martxoak 31, 18:00etan Potxoenean. Laster gainera, Santixabelen berri emango duen egitaraua diseinatzeko lehiaketa deituko dute. Eta honekin batera, iaz egin zuten bezala, herriko festetarako txupinazorako proposamenak biltzeko ekimena ere […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.