Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kultura

Erromeria plazaz jabetua, Dantza Egunaren bigarren zatian

By on 2017-04-08 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Indarberriturik itzuli dira arratsaldean frontoira Udarregi Ikastolan izan duten bazkaritik, Orbeldi Dantza Taldekoak. Ttipika talde usurbildarrak gidatu eta girotu duen erromerian ikusi besterik ez zen dantzarako erakutsi duten gogoa eta grina. Haiengana batu dira baita, hainbat herritar eta gaur Usurbilgo 5. Dantza Egunean bisitari izan ditugunak ere. Dantza gune handian bilakatu da plaza.

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal dantzen jira jendetsuak eman dio hasiera Dantza Egunari

By on 2017-04-08 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ortzadar Dantza Taldea (Iruñea), Erketz Dantza Taldea (Lasarte-Oria), Lainomendi Dantza Taldea (Derio) eta etxekoak, Orbeldi Dantza Taldekoak (Usurbil) duten onena ematen ikusi ditugu kalez kale eguerdi parte honetan. 5. Dantza Egun hau abiatu eta herri erdiguneko kaleak zeharkatu dituen jira jendetsuan izan da. Sargori izan dugu eta itzalpea, saioa ikusteko lekurik preziatuenean bilakatu da gaurkoan. Euskal dantzak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ofiziala bezain erraldoia, Orbeldiko dantzarien talde argazkia

By on 2017-04-08 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Argazki ofiziala egiteko hitzordua finkatua zuen Orbeldi Dantza Taldeak, 5. Dantza Egun hau abiatzeko. Udaletxe aurrean hain zuzen. Argazki ofiziala argazki erraldoian bilakatu da. Ez da erraza izan, denak irudi bakar eta berean biltzea. Kontuan izan; 200 kide baino gehiago baititu egun, Usurbilgo dantza taldeak. Haien egun handia da gaurkoa eta gogotik ari dira ospatzen. Argazki […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gure artean ditugu, Baionako Bernat Etxepare Lizeokoak

By on 2017-04-08 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin
Gure artean ditugu, Baionako Bernat Etxepare Lizeokoak

Baionako Bernat Etxepare euskal lizeoko kideak gure artean ditugu larunbat honetan. Azken asteotan udalerri honetan abian izan den elkartasun kanpaina borobiltzera etorri dira, eta bide batez, lizeoak Udarregi Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko ekimenetan parte hartzera. Bisita goizeko hamarretan hasi dute, Usurbilgo Udalean. Udalak harrera egin die Ipar Euskal Herriko euskal lizeo bakarretik etorriko ordezkaritzari. “Oso pozgarria da […]

Jarraitu Irakurtzen »

5 edizioz, herria dantzan jartzen

By on 2017-04-07 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Edizio borobilera heldu den Dantza Egunaren bezperatan, antolatzaileekin bildu gara. Pozik agertu dira ekimena urteotan herrian nola sustraitu den ikusita. Oroitzen dutenez, duela sei urteko Usurbilgo jaietako azken trakan berreskuratu zuten koreografia lantzerakoan eman zen Dantza Eguna antolatzeko lehen urratsa. Herritar talde batek halako dantzak lantzeko nahia agertu zuen. Hortik aurrerako pausoak katean etorri ziren. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Dantza batean dator baita, igandeko Bizi Kalea

By on 2017-04-07 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Larunbateko Dantza Egun handiaren biharamunean, dantzarako proposamen gehiago. Tioteronen semeak taldekoak datoz Usurbila. Hurbilago Elkarteak antolatuta Mikel Laboa plazan ospatuko den Bizi Kalea ekimen gastronomikoaren baitan, “Fresh-Cool” ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 9an, eguerdiko 13:00ean.  “Kuadrilakoekin gelditzeko eguna da, herriko plazan trago bat hartu, dauden berriak kontatu eta ordu batzuetan errutinatik ihes egiteko egun aproposa da gaurkoa. Lagun […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bernat Etxepare Lizeokoak Usurbila datoz larunbatean, elkartasun ekimenetan parte hartzera

Ondoko irudikoak bisitan datozkigu larunbateko Dantza Egunean. Ipar Euskal Herriko euskal lizeo bakarreko, Bernat Etxepareko ikasleak dituzue. Laguntza beharrean dira. Irailetik aurrera zabalik izango duten eraikin berria ekipatzeko 300.000 euroko laguntza behar dute. Sagarrondoak jarri dituzte salgai. Ostiralera arte, erosi ahalko dituzue 30, 50, 100, edo euro gehiagoren truke, NOAUA!n, Udarregi Ikastolan, Alkartasuna Kooperatiban, eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jostunen taldea, Orbeldiko dantzarien bidelagun ezkutuak

By on 2017-04-06 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Jostunen taldea, Orbeldiko dantzarien bidelagun ezkutuak

Usurbilgo dantzarien arropei botako genien begia sarritan, baina jantzi horien atzean dagoen lana ez zaigu ziurrenik hain ezaguna egingo. Orbeldik jostun talde prestu askoa du. Potxoenean biltzen dira asteazken arratsaldero. Lerrootan jostun talde gisa aurkeztu asmo genituen arren, duela astebete haiekin elkartu ginenean lagun taldea osatu zutela nabarmentzen ziguten. “Oso giro ona dugu. Orain hemendik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.